|
Date:
Sun Oct 31, 1999 |
|
Subject:
Otsoek ba al dute arimarik ?
|
|
Kaixo
Zaleok : Domusantu
egunez duela 10 urte Arabako Balderejo herrian (gaur parke naturala)
Lahozeko Paules deituriko inguruan otso eme gazte bat akabatua izan zen
ehizaldi batean tiro batez bizkar hezurra puskatuta. Egunsentian
zenbait ardi akabatuak, horzkatuak, kosk eginda zaurituak azaldu ziren,
bestalde txahal bat isatsean zauritua eta beste bat haginkada zuelarik
iztarrean. Ohi
bezala ehizaldia antolatu zen, jai eguna izanik, basurdetan ibiltzen zen
Balderojo taldea bertan biltzekoa zen eta berehala prestatu ziren,
ehiztariak eskopetaz armaturik Paules inguruan eta laguntzaileak
Lalastratik. Laguntzaileak
ohiuka "aaaaiu, aaaaiu, aaaaiu", zakurrik gabe, beldurtu egiten
bait dira otsoa usaitzen dutenean, baina makilekin sastrakak astinduz,
hegal guztia arakatu zuten ehiztarien alde. Laister
azaldu zen otsoa, basotik irten beldurtuta eta azkar abiatu zen Arroyoko
"Fernan"engana, eremu garbian, eskopeta balaz kargaturik, tiroa
bota, jo eta bertan hilda utzi zuen zulo garbi bat eginez bizkar hezurrean.
Karlos,
Rikardo, Otsoa, Fernan, Alberto, Isidro, Emilio... zuzenean ehizaldian
parte hartu zutenak, beste asko izan ginen berriz, epaiketarik gabeko
erahilketa legalaren arduradunak. Basakeri haundienak bezala legearen
babesa izan zuen. Zerraldoa
Arabako Foru Aldundiaren basozain bati eman genion ikerketak egiteko. Hurrengo
larunbatean jai haundia antolatu genuen Lahozeko Emilio tabernan
ospatzeko otso eme gaztearen heriotza, jende asko etorri zelarik
ehizaldietan laguntzen zuena, txorizoa, odolkiak, arkazta sutan erreta eta
Arabako ardoa izan zen afaria. Otsoen aurkako borrokak, beldurrak eta
miresmena elkartzen gintuen. Ondorengo
Lahozeko jaietan Egaņa eta Rikardo bertsolariei gai hau ipini genien
"89.urtean Domusantu egunez Lahozen akabatutako otsoa" baina
tamalez ez nituen bertsoak jaso. Hau berriz kantatzen genuen batzuetan: Mila
bederatzirehun zortzi
bederatzi Domusantu
egunez Balderexon
biziz otso
eme gazte bat ardiak
ausikiz Arroyoko
Fernanek bizkar
hezurra hautsi. Goian bego otso eme gaztearen arima. Ondorengo urtetan otso gehiago azaldu ziren eta leku berberan otso haundi beltz batek ihes egin zigun ehizaldi batean. Babes gaitzazue Euskal Herrian libre bizi nahi dugun ugaztunoi. |