Etxera

Ahur esku zabalak, hartzak bezala (32.002-5-18an):


Chauvet

Hartzek ez gaituzte pakean utziko Pirinioa batu arte...Konstituzioan hartza,
zerrendan hartza, Belaguan hartza, Sobrongo parkean Aresti hil zuten
hartzak, orain dela 3.000 urteko Pirene neskatoa hil zuen Herkulesen hartza
...eta Bedaxagarrek Intxaurrondon abestu zuen azken kanta:

"Hartzaren kantoria"

Malür bat heltü zaikü Basaburian,
egiaz erraitea Santa Grazian,
Prima eder bat hartzak usuiki Pusunpes altian,
bena anitx irus izan da jan eztianian.

Otsoa izan balitz, harakoitia,
ihurk aski zükian horraren haxitzera;
bena hartzari nor leiteke mentüra haxitzera,
zeren eta hura beita oro malizia.

Prima handi haren aflijitia,
egin zereionian hartzak usukia,
mentüraz eta kosten ziozü kolpü huru bizia,
gangrenatzen aisa beita hartzaren usukia.

Erran, Maider, beha hadi ene erranari,
Peko eihera borta zerra ezan hobeki,
hartz handi hura jiten bazain, Ehüsarre aldeti,
zepo on bat heda eta atzaman ezan zankoti.

Kunplitu direnian hilabetiak,
lau, bost, sei, zazpi, zortzi, bederatziak,
sendotüren zirozü primari doloria,
eta gero kantatüren Hartzaren kantoria.

Herri kanta.
Lagunekin kantari
Intxaurrondo, 2002 maiatza.


----- Original Message -----
From: Zezen n.
To: Krutwig
Sent: Thursday, March 14, 2002 6:10 PM
Subject: [krutwig] Pirene-ko hartza


Ahur larru gorriak eta hartz nabarra:

>Hartz nabarrak: Neu hartza izanarren, ez nauzu hartz zeharo gorria, hartz
nabarra bainaiz. Ala NABARRA izateak GORRIA izatea al dakar?

Larru gorritan larru gorriak bagera, (larru beltz batzuk larru gorriak diren
bezala), Aitzkorri, Munttogorri, Arrigorria, Mendigorria, Ibaigorri,
Bigorre...euskaldunak, esku nabarrak eta gorriak dira azken 32.000 urtetan
behinipin...ez det uste diferentzia haundirik dagoenik...baina nik hartz
gutxi ezagutu ditut; hartz bikote batek nire ezagun bat (J. I. Aresti)
txikitu zuten Arabako Sobrongo parkean urtebete ez delarik...eta hartzak
epaiketarik gabe hil zituzten tiroka. Behean eta goian, hartzen Olinpoan
beude hirurak, Pirene neskatoa eta hil zuen hartzarekin batera.


Ahur larru gorriak

Herkules, Zeus jainkoaren semea, Olinpo zerura itzuli zedin gurasoekin
batera, lan izugarriak agindu zizkioten, horietako bat Xibertatik
(Gibraltar), idi uztarria eraman behar zuen Atenaseraino, gero Anibalek
elefanteak Erromaraino eraman zituen bezala, euskaldunak gidaturik.

Ba Herkules Pirinio euskalduna zeharkatzen ari zela, bizkarrean idi parea
lera eta guzti zeramatzala nekaturik, Bigorreko harpe batean gauean atsedena
hartzea erabaki zuen, baina neska euskaldun zoragarri bat ezagutu zuen eta
gau osoa larrua jotzen pasa zuten...

Egunsentian neska esnatu zenerako Herkules langilea abiatuta zegoen, gutxira
Pirinio osoan garrasi beldurgarriak entzun ziren, Herkulesek uztarria utzi,
itzuli, galdetu zuen garrasiengatik eta esan zioten herriko neska gazte bat
gaua mendian igaro zuena, hartzak eraso eta txikitu zuela.

Neskaren izena galdetu zuenean, Pirene esan zioten.

Atenasera itzuli maiteminduta bere uztarriarekin eta iturri onenari Pirene
ipini zion izena, zeharkatu zuen mendi kateari bezala.

Hartza, ez gaitzazu eraso, bestela, 3.000 urteko Europako zibilizazioaren
mitologian sartuko gaituzu berriro eta.

Date:  Mon Sep 13, 1999 
Subject:   Zumalakarregi E.Hko azken hartza


Kaixo Zaleok :

Ez dakit nork batailatu duen Euskal Herriko azken hartza eta zergatik
deitzen duten Britainia Haundiko printzearen maitalearen izenarekin,
arra izanik gainera, baina iruditzen zait izen egokiagoa bilatu behar
zaiola.

Koldo Izagirrek dion bezala aldarrika ditzagun euskal izenak.

Gure musak, alegia, benetako amodioak, "Kontzezi" (Bilintx) edo "Mayia"
(Etxahun) deitzen ditugu.
Gure astoei "Manolo" ipintzen diegu izena.
Euskararen errepresioa "Martiniko" du izena (Campion).
Gure katuak "Pitxitxi".
Gure basazaldi txikiak pottokak.
Gure arbasoak "Aitor" eta "Amaia" (Billoslada).
Gure basabehi libreak betizuak.
Gure azeriak "Axelko" deitzen dira (Satrustegi).
Gure otsoak "Otsoko" dute izena (Satrustegi).
Gure zakurrak "Pintto".
Gure jainkosa "Mari".
Gure hartzak...

Satrustegi, Campion, Billoslada, Barandiaran eta zuen baimenarekin
Euskal Herriko azken hartza "Zumalakarregi" deituko dut hemendik
aurrera, iruditzen zaidalako gure askatasunaren ikurra dela. Izenda eta
babes dezagun Nafarroa
Errepublika berriaren basabere nazionala. Ea ez duten hiltzen gudaria
bezala.