Etxera

Ahur, esku zabala, ahur eskua, esku naba leinuko larru gorriak :

Zergatik Castaños jeneral espainolak agindu zuen "pasar a cuchillo" donostiar guztiak, Gernika bonbardatu baino 123 urte lehenago ?

1.813ko abuztuaren 31n eta osteko egunetan, aliatuek (espainolek, ingelesek eta portugesek) "a cuchillo" pasa zituzten donostiar gehienak, etxe guztiak (600 bat) lapurtu zituzten, neska eta emakume guztiak bortxatu egunetan eta 500 bat etxe nahita eta banaka erre zituzten, 1.000 bat hildako (Auñamendi)...
 
Mundu guztiak bazekien gertatuko zela, donostiarrek ere, egun batzuk lehenago preso hartu zituzten aliatu batzuk aitortu baitzuten, Castaños jenerala espainolaren agindua zutela "a cuchillo" pasatzeko donostiar guztiak eta Dolostiako ateak itxi behar izan zituzten, donostiarrek beldurtuta ihes egiten zutelako...
 
Baina zergatik tamainako mendeku hotza, Durango eta Gernika baino 123 urte lehenago ?
 
1794ko abuztuan, Baztanetik sartuta frantses tropak Gipuzkoan daude eta Dolostiak, (Figeres, Roses eta Kataluniako beste hiri batzuk bezala...) "ongi etorria" ematen die frantsesei tiro bat bota gabe.
 
1794ko abuztuan, egoera ikusita, Gipuzkoako Batzar Nagusi "partikularra" Getarian bilduta (Bizkaia, Araba eta Nafarroako ordezkariekin), ebazten du Independentzia aldarrikatzea, Forua konstituziotzat harturik...
 
Frantsesek ez dute onartzen Independentzia eta 24 orduko epea ematen diete onar dezaten eskaintza. Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Getarian 1794ko abuztuan, onartzen du "...eranstea Frantziako Errepublikara"..., alegia, giputzak frantsesak gara...
 
1795ko maiatzaren 10ean, Dolostian bilduta autoritateen eta bizilagunen Batzarrak onartzen du berriro "...eranstea Frantziako Errepublikara"...
 
Bitartean gerrak jarraitzen du, frentea Ebron kokatzen da (Euskal Herria Frantzia da eta Foruak "errespetatuak"...Espainiak eta Frantziak negoziatzen ari dira Basileako bake hitzarmena.
 
Espainiak gobernuak dekretu bat prestatzen du non aurreikusten den "...demolición de San Sebastian, Figueras y Rosas..." Espainiako gobernuak, Euskal Herria galdutzat ematen du.
 
Azkenean Basileako bake hitzarmenean, Santo Domingo uharteagatik Frantziak aldatzen du hego Euskal Herria 1795eko uztailaren 22an eta "demokratikoki" frantsesak ginenak, bihurtzen gara espainolak...
 
1809an Napoleonen anaiari ere, Dolostiako "frantses-espainolek" "ongi etorria" egiten diote...
 
1813ko abuztuan, Castaños jeneral espainolak, donostiar guztiak "a cuchillo" pasatzea agindu zuenean, bazekien egiten zuena, Espainiako gobernuaren Basileako bakearen mendekua besterik ez...mundu guztiak zekien bezala, frantsesek ere...
 
*La separación de Guipuzcoa y la paz de Basilea", duque de Mandas, Gipuzkoako aldun nagusi ohia.

Antonio Mendizabalen artikuloa, Egunkaria 2001-8-31 gazteleraz

Donostia, 1813ko abuztuaren 31n 

Antonio Mendizabal Etxeberria, (Neuropsikiatra), Egunkaria 2001-8-31n:

 Sarraski eta hondamendi izugarri hura, etxe guztiak (600) lapurtuak, 500 banan banan propio kiskalita, neska, emakume eta amona guztiak egunetan bortxatuak, 1.000 bat donostiar  erailak (Auñamendi), 1.600 Donostiako familia lurjota, honela gertatu zen:

 Frantziako Iraultza ez zen 1789an izandako jazarraldian bakarrik geratu, baizik eta, Errege-erreginak hil ondoren, mesianismo halako batez, iraultza mundu osora zabaltzea erabaki zuten. 1974ko abuztuaren 1ean, armada Bidasoa inguruko mugara iritsi zen, Irunera. Han, Espainiako armada zuen zain, Pirinioetako alde guztietan. Zer zetorkien ikusita, armadak eta haren buruak (Colomera jenerala) ihes egin zuten.

Donostiara iritsi zen gertaera haren berri, eta Foru Aldundiak Getariara aldatzea erabaki zuen. Abuztuaren 3an, Donostiako atariraino heldu zen Moncey jenerala, Frantziako tropa salbatzaileekin, eta liskarrik gabeko bakea eskaini zuen. Moncey ez zetorren euskaldunen aurka egiteko — herri jasankorra eta borrokalaria osatzen zuten, eta Madrilgo gobernuaren eraso etengabeak pairatzen ari ziren—, Madrilen aurka egiteko baizik.

 Foru Aldundiak eta Udalak, sena erabiliz eta gizakia izaki libre eta hiritartzat duen Autodeterminazio Eskubidea betez, erabaki zuten ez aurre egitea; are gehiago: erabaki zuten Iraultzarekin bat egitea, eta, ondorioz, Gipuzkoa Frantzia izatera igaro zen; hobeto esanda, indar handiagoz batu zitzaien Lapurdiri, Zuberoari eta Nafarroa Behereari. Azken batean, Gipuzkoa, bere ordezkarien erabakiz, Frantziaren mende geratu zen.

Pentsatzekoa da nolako eskandalua sortuko zuen horrek Espainian eta Madrilen; alde batetik, gerrarik gabe etsi zutelako, eta, bestetik, Gipuzkoa Frantziako Estatuaren eskuetan geratu zelako. Baina, hori gutxi balitz bezala, Gipuzkoa estatu burujabe bihurtzeko asmoa zuten, edo Bizkaiari eta Nafarroari baturikoa, eta, gainera, gogoan zuten antzinako erresuma berpiztea Zazpiak bat leloarekin.

Guztia Bergarako Mintegiari egotzi zioten, Munibek, Narrosek eta Altunak sortu zuten fundazioari; mintegi horrek harreman estuak izan zituen Frantziako entziklopedismoarekin, besteak beste Voltaire, Diderot eta, bereziki, Rosseaurekin —Azkoitira etorri nahi baitzuen—. Garai haietan Gobernu Iraultzaileko Ministro zen Domingo Garate; hark parte hartu zuen Versaillesko pilotalekuan Giza Eskubideen inguruko agiria idatzi zenean. Hori guztia barkaezina zen, goi mailako traizioa eta aberriari eginiko erasoa.

Handik urtebetera, 1975eko abuztuan, M. Bartelemyk eta Domingo Iriartek, Parisko eta Madrilgo ordezkariek hurrenez hurren, Suitzako Basilean Bakea izenpetu zuten; hala, Gipuzkoa Espainiari itzultzea hitzartu zuten, Espainiak Frantziari Santo Domingo uhartea ematekotan. Gero, aipaturiko pertsona horiek guztiak auzipetu egin zituzten.

1808ko maiatzaren 2an Espainiako eta Madrilgo jazarraldiak gertatu ziren, Frantziaren aurka. Wellington eta portugaldarrak espainiarrei batu zitzaizkien, eta Wellingtoni buruzagitza eman; horrek Castaños jeloskor jarri zuen. Independentzia Gerra Euskal Herrira zetorrela eta, Cadiz beldur zen, Santo Domingo ordurako betiko galdua baitzen.

Cadiztik zalditeria atera zen Castaños jenerala atxilotu eta ordezkatzeko aginduarekin; jenerala Tolosan atxilotu zuten. Atzera bueltarik ez zegoela konturatu zen bera ordezkatzeko Freire jenerala joan zenean. Horiek horrela, Iruñea hartzen ari zen Wellingtonekin elkarrizketatzeko aukera eskatu zuen. Elkartu zirenean, hitz egin zuten, baina, Gomez Artetxeren hitzetan, zer hitzartu zuten ezin jakin. Gertaerek esango zuten.

 Espainiako tropak, Wellington buru zutela, Lesakarantz abiatu ziren. Euskal tropak Ugartemendiaren agindupean zeuden; hark Donostiara odolik isuri gabe sartuko zela esan zuen, baina euskal tropak baztertu egin zituzten. Bestalde, portugaldarrak eta ingelesak Graham jeneralaren aginduetara zeuden, eta hark Aieten jarri zuen kuartel nagusia. 1813ko uztailaren 22an, beren indarrek hiri gatazkatsuari eraso zioten. Baina indar okupatzaileak gailendu zitzaizkien.

Astigarragan portugaldarren pikete bat atxilotu eta espetxeratu egin zuten. Donostiako ateak itxi egin behar izan zituzten, ez hustearren. Baina Pasai Donibanen babesean ezkutaturik zeudenek Wellingtoni Lesakara bidali zioten gutunean labanaz hilko zituztelakoan ea egia zen galdetu zioten. Horri Alaba ordezko jeneralak erantzun zion: «Nola egin diezaiekezu kasu inolako kargurik gabeko jendeari».

Wellingtonek berak etorri behar izan zuen, abuztuaren 31n Donostia hartu zuen hark; gero, «kargurik gabekoek» Castañosen agindua bete egin behar izan zuten. Bizirik irten ziren horiek 1814ko urtarrilean egindako aktarekin La Reconstrucción de San Sebastián liburua argitaratu zen; liburu horretan egin ziren basakeria guztiak kontatzen dira: hilotzak bortxatu, putzu ilunetan ezkutatuz salbatu eta atari guztiak propio erre (500). Horrez gain, Alabari eta Wellingtoni idatziriko gutunak agertzen dira, nahiz eta bukaeran sinadurak kendurik dauden.

Beste liburu bat ere bada, Quién incendió San Sebastián; liburu horretan sinadurak agertzen dira, baina Castañosi buruzko aipamenak kenduta daude. Haren atxiloketa Gomez Artetxe jeneral eta historialariak kontatzen du. Donostia berreraikitzea eta baita hiletak egitea ere debekatu egin zuten, ikaragarrizkoak izaten hasi baitziren. Herriak, Frantziako entziklopedismoaren parodia egitearren, Danborrada sortu zuen. 

Antonio Mendizábal.



Aunamendi, San Sebastian, 378. orria :

"Fragmentos de las declaraciones testificales juradas procedentes de la información instruida en noviembre de 1813 sobre la conducta observada por las tropas aliadas en el asalto de Donostia (días 31 de agosto y siguientes) :

Don Pedro Jose de Baldarrain. Regidor del Ayuntamiento constitucional de esta ciudad testigo presentado y jurado siendo examinado al tenor del interrogatorio declaró como sigue :

Al primero dixo que cosa de las dos de la tarde del treinta y uno de Agosto vió entrar a los aliados por su calle quienes al momento dexando de perseguir a los Franceses y hallandose aun estos en el Pueblo empezaron a disparar a todos los Balcones Ventanas y Puertas y habiendo subido a las casas después de beber y comer quanto encontraban en términos que al deponente le bebieron mas de quatrocientas botellas de vino y licores empezaron a saquear y a pedir dinero a las personas maltratandolas e hiriendolas a culatazos y bayonetazos como sucedio al deponente que habiendo salido a la calle huyendo del mal trato que le daban despues de haber repartido mas de ochenta escudos de oro le agarraron unos soldados ingleses y portugueses le arrancaron el pañuelo del cuello, chaleco, tirantes y le soltaron los calzones registrandole cuanto cubren estos  y ultimamente le derribaron al suelo a culatazos dexandole casi sin sentido de modo que estuvo tendido en el suelo un quarto de hora pisado por varios soldados que pasaban por la calle y le dejaban por muerto;
 
que volvio a su casa donde habia muchas mugeres refugiadas y despues que saquearon quanto habia se echaron sobre ellas, violaron a las mas entre ellas a una anciana de setenta y seis años que la gozaron mas de doce: que el deponente dio ocho duros a ocho soldados para librar de esta violencia a una muchacha de once años hija de un vecino suio y aunque logró en aquel momento el librarla habiendo vuelto otra vez algunos de los primeros la violaron por fin.

Que era rara  la muger que se libertara de este insulto a no ser las que se escondieron en los comunes y subian a los texados : que una muchacha con su madre ambas vecinas del testigo despues de haber estado algunas horas en el comun de la casa de la viuda de Echeverria se presentaron en casa del Deponente llenas de inmundicia hasta el pescuezo y aun en este estado dos oficiales ingleses violaron a la muchacha : que la muger e hija del testigo se libertaron subiendo al texado desde donde huyendo del fuego pasaron de texado en texado al quartel de enfrente de la carcel vieja que estaba desocupado y cerrado de modo que  quando la mañana siguiente salio el testigo ignoraba el paradero de ellas :

que la noche del treinta y uno fue la mas horrorosa que puede explicarse en la que no se oian mas que ayes lastimosos de mugeres que eran violadas y tiros que se disparaban en las mismas casas como lo hicieron en la del testigo quien salio de la ciudad quando hallo a su muger e hija entre quatro y cinco de la tarde del dia primero de septiembre admirado del mal trato que le dieron a los vecinos y de los abrazos y señales de amistad con que recivieron a los Franceses cogidos con las armas en las manos tratandoles de camaradas y dandoles de beber de sus cornetas siendo asi que todo el vecindario a los ingleses y portugueses hechos prisioneros el veinte y cinco de julio los socorrio con chalecos, camisas, camas, vino, chocolate, vizcochos con cuya recoleccion corrio el testigo a una con los individuos del Ayuntamiento y aun se les socorria con limosnas quando les encontraban en la calle empleados en los trabajos en que les ocuparon los franceses.
 
Al segundo dixo que no es facil averiguar el numero de los muertos ya porque muchas personas heridas se abrasaron en las casas ya por la dispersion total de las familias de esta ciudad de las que muchos individuos van muriendo a resulta de los sustos y mal trato "

 "Don Jose Manuel de Baracearte vecino y del comercio de esta plaza testigo presentado y jurado siendo examinado al tenor del interrogatorio declaro como sigue :

"...Que llego la atrocidad y feroz conducta de estos hombres al increible punto de tomar entre dos a un hijo suio de edad de tres años y quererlo partir en dos piezas, y lo hubieran executado a no haber intercedido oto soldado mas racional que compadecido represento a sus camaradas quan blanco y hermoso era el niño y los desarmo y le dexaron vivo el qual ha quedado tan atemorizado desde entonces que aun en el dia viendo a un soldado ingles o portugues huye despavorido y se esconde en cualquier rincon.

Que toda aquella noche fue la mas horrorosa que puede pintarse asi en casa del testigo como en todas la vecindades en donde no se oian mas que ayes, gritos, lamentos y tiros.

Que a la madrugada le dixeron sus feroces huespedes que tenían orden de atacar al castillo a las seis de la mañana y oyo trataban entre ellos de matar a todos los de la familia diciendo que se hallaban con orden del general Castaños de pasar a todos a cuchillo y que antes de subir al castillo habian de poner en execucion esta orden..."

Getaria 1794