Etxera

Ahur, esku zabala, ahur eskua, esku naba leinuko larru gorriak (32.001-7-17an):

 
Gaur zabaltzen omen dute Altamiraren errepika, originalean, bisonteekin batera sei esku zabal negatiboan zeuden, Pirinioko margolari tribu gorriaren sinadura nabarmena...errepikan agian ahaztu egingo zaizkie...Nabarra Behereako Isturitzen daudelako ere...
 
Orain dela 801 urte Gasteizen, Durangon, Izurunen, Hondarribian, Tolosan, Leitzan eta Iruñean oihukatzen zuten lelo berbera, "Nabarra unida jamás será vencida" alegia, oihukatzen zuten atzo Iruñean bakarrik...Ibarretxeren 600.000 botoak debekatua baitute lelo hori...
 
20 urteko autonomi estatutuan ez baitago 20.000 urteko esku naba negatiborik, esku nabarron sinadurarik... egian esan badaude, itsaspeko harpeetan, baina konpetentzia oraindik ez dute transferitu...agian, hemendik 20.000 urtetara transferituko dute, Pirinioak gorritasuna berdetzen duenean...

Ahur Mikel :

> ??????

Ba al zenekien Altamiran 6 esku zabal negatiboan daudela (originalean),
"arcipreste de Hita"-k, "Libro del buen amor" liburuan, 1330. urtean,
Doneander (arrantzaleek egun deitzen duten bezala) idazten duela 

"Sant   Ander", Kantabrian Izar mendikatea dagoela, Deba ibaia...

Isturitzen (Nabarra Beherea) 3 esku naba daudela, 20 urteko autonomi
estatutuaren eremuan oraindik (nik dakidanez behinipin) ez direla azaldu
(Santimamiñe, Ekain...), baina, badaudela itsaspeko koba zuloetan, itsasoa
orain dela 10.000 urte, 130 metro beherago zegoelako eta gu 130 metro
horietan bizi ginela, Orreagan (900 m) glaziarra zegoelako eta hotz egiten
zuelako ...

Garrantzi "haundia" duten arazoekin kezkatzen bainaiz eta margoak gustatzen
zaizkit, 30.000 urte izanagatik...nire tribu gorriak margotu dituelako.


Esku zabala Altamiran. "El misterio vasco" L. Carpentier., según un dibujo del abate Breuil, foto Yan-Dienzaide, Museo del Hombre.

Esku zabalak munduan