Ahur, ahur esku, naba esku leinuko larru gorriak :
Tour Eiffelen azpian nire ijitoek galdetu zidaten "Hau al da euro Disney
?" eta borrokatzen etsita azkenean Port aventuran (Salou) izan gara...lau
sarrera 16.000 pzta...
Zuzeneko ikuskizunak daude Polinesiakoak, Ameriketako larru gorriak...
Garaiz hor geunden larru gorrien zai, lekua hartzeko, eta hara non ikusten dugun
indio bat zetorrela behor baten gainean...behorra margotuta izterretan naba
eskuak...gu aluzinatuta...
Emanaldi zoragarria dantza, musika, abestiak, koloreak...bukatutakoan esku nabak
margoturik zituen behorraren gainean zihoan indioari ezer esan gabe erakutsi
dizkiot Gargas-eko ahur esku-en argazkiak (25.000 urte) eta Ameriketako indio
bertakotarrak erantzun dit "Me no, Anasazi...", alegia, bera ez zela
Anasazi tribukoa...ez dut ulertu ezer eta eskatu diot idaztea eta ahur eskuaren
argazkiaren atzean idatzi dit "Anasazi"...
Harriturik beste indio gazte batengana joan eta erakutsi diot berriro ahur
eskuaren argazkia (25.000 urte) eta berriro erantzun dit "Me no Anasazi..."
eta argazkia Anasazi tribukoen sinadura dela...
Esan diodanean nire "ahur esku" tribuko sinadura dela barre egin
dit...Esan diodanean Pirinioko koba zuloetan daudela eta dataturik azken 25.000
urtetan barre egin dute...Irakurri dutenean postalen atzean "Grottes
prehistoriques de Gargas 65660 Aventignan Tel.62397239" esan didate broma
bat dela, ez dela posible, "naba esku"-ak Ameriketako Anasazi
tribuaren sinadura dela, larru gorri guztiak dakiten bezala...ez didate sinistu...
Milaka urte batzuk beranduago "naba esku" leinuko larru gorriak
Ameriketan Anasazi tribuko larru gorriak al gara ?
Bizirik daude oraindik, Coloradora norbait joaten bada joan mesedez bisitatzera,
agian, naba esku-ara hitzegiten dute oraindik...esku minak eman nire partetik
Anasazi gure Ameriketako anai larru gorriei...
Anasazi leinukoak al gara ?
Naba eskua erakutsita elkar ahurtu genuen...Eskizofrenia gorria okerrago...
Chaco, Anasazi esku zabala, Arizona, EEUU.
|
I. Amerika I. America |
Arizona. EEUU |
negativa |
|
|||
|
I. Amerika |
Navajo |
Arizona. EEUU |
negativa |