Ahur, jaur, iaur, esku zabala, ahur eskua, esku naba leinuko larru gorriak :
Nire ezjakinkerian, badakit eskumikatua nagoela (1179) eta gurean katolizismoak,
konkistatzaileen erlijioak, ez daramala 800 urte baino gehiago, erromaniko
arteak erakusten digun bezala eta ene buruari galdetzen diot zein ote zen
aurreko erlijio gorria...
Nik sekula ez dut ulertu nire jaiotetxearen inguruko izenak, Lore Toki, bola
toki, Zabal toki, Mendiola, Oiaola, Olaizola, Sarasola, Arjel, Sioux, Apatxe,
Txibustei, Estubegi, Txingurri, Barraka, Otsuenea, Errotaran, Ulia, Jaizkibel,
Aia, Onji, Adarra, Ametzagaina...
"Ola" adibidez, hiztegietan beste adiera batzuen artean da, bizitza,
arnasa...niretzat ulertzeko, ola = izpiritua.
Argizai-ola = argizai izpiritua.
Olaiz-ola
Mendi-ola
Ur-ola
Sara-ola
Burni-ola = burni lantegia
Alz-ola
Segur-ola
Oia-ola
Pag-ola
Tola
Ola
Zurri-ola
Arri-ola
Leiza-ola
El-ola
Egurr-ola
Miranda-ola
Berna-ola
Niretzat gure inguruak ur, mendi, ilargi (zaharra edo
hotza), aitzak, harriak,
zuria, leizeak, izpirituz beteta ditugu...
Ikusirik 800 urte balio izan dutela Izuruni "San Sebastian" deitzeko
edo Bidebietari "La paz", zenbat milaka urte behar izan dira gure
inguruak arimaz, bizitzaz, arnasaz eta izpirituz betetzeko ?
S. Vicent, Hendaia, Lapurdi.