Hasierara

Ahur, esku zabala, ahur eskua, esku naba leinuko larru gorriak : 

Nire amonaren baserriaren eskrituretan azaltzen da "pelotasoroa" zelaia, nire osabak askotan segatu du, nahiz eta egun sasiz beteta egon, eskasak, marrak antzemango dira oraindik...ez daude oso urruti  sarobeak eta Adarra mendiko trikuharriak...
 
Garai batean bertan, ez zuten tenisean jolastuko, antzeko kirol batean, jolastuko zuten apaiz gorriak eta beltzak, zuriz jantzita, baina esku huska, esku zabalarekin, ahurrarekin, nabarekin emango zioten pilotari...
 
Mila bat urte delarik, hilarriak egiten hasi zirenean, pilotasoroei ere etorri zitzaien iraultza, heriotza tartea, ordezkatua izan zen hilarriagatik...eta pilotasoroak, frontoiak bilakatu ziren, berdin balio zuen basetxeko horma zaharra edo eliza berriaren horma berria... pilota esku zabalarekin astintzea da kontua...
 
Urte asko ez direla hilarri zuria, aranaren berdez margotu dute...edozein aitzekiz...
 
Hiru bat urte dela, Baionako pilotasoroan iraultza beldurgarria gertatu zen, zabaleko eskasa, gero horma, beiraz ez al dute ba hornitu...heriotza zuriaren beste aldean jendea egongo bailitzan ikusten...
 
Baina, Pirinioko harpeetan eta Kantauriko itsas gorriak ezkutatzen dituen zuloetan, margoturik daude azken 25.000 urtetan pilotasoroak, adierazteko ...
Martiarena, Muskarditz,  Aranburu, Karrikart, Biskoubi, Bideondo, Intxauspe...
Eugi, Beloki, Retegi, Galarza, Tolosa...Atano III...
 
Pirinioko nazio gorriaren azken 25.000 urteko, azken apaiz esku nabarrak direla...