Etxera

Ahur, esku zabalak :

Egunkari gorrian 32.001-10-17an.

Tomás Urzainqui Mina
(Historialaria)

Europako estatu baten konkista

Pedro Esartek argitaratu berri duen liburuak, Navarra, 1512-1530 conquista, ocupación y sometimiento militar, civil y eclesiástico deritzonak, Nafarroaren historian dudarik gabe gertaerarik garrantzitsuena izandakoaz dihardu. Xehetasun ugarirekin, orain arte ezezagunak ziren iturrri berriak sakon arakatu baititu, 1512tik 1530era bitarteko urte luzeak kontatzen ditu; hain zuzen ere, urte horietan, Europako nazio bati bortizki kendu zioten independentzia. Orain ez gara hasiko arrazoitzen begi-bistan dagoena, hots, Nafarroa lehen bezala orain ere, gaur egun menderatuta egon arren, nazio bat dela, Eskozia, Danimarka edo Portugal bezala, eta haiek bezain europarra. Horri gagozkiola, Adrian Hastings-en La construcción de las nacionalidades lanari lotzen gatzaizkio, eztabaidaezina baita.

Esartek, gertatutakoak zintzo jasota, arrakastaz egiten die aurre historialari espainiarren planteamenduei, Nafarroaren konkista ezkutatzeko gertaerak zitalki faltsutu dituztelako. Haien arabera, egungo Espainia-Estatuko lurraldearen gezurrezko batasuna betierekoa ez bada, gutxienez, «erromatarren garaitik» dator, eta iruzur historiografiko hori, zein axioma faltsuaren mailara igo baitute, dogmatzat hartzen dute, eta haren izenean sakrifikatzen dute gertaera historikoen errealitate guztia.

Nafarroako Erresumak, XII. mendearen erdialdean, Europako orduko gainerako estatuek bezala, subiranotasunaren oinarrizko bi alderdi azaltzen ditu: lurraldetasuna, non subiranoak ez duen goragokorik onartzen, eta bere jurisdikzioa barne hartzen baitu, eta Erresumaren izendapena, zein lurralde osoari deitzeko erabiltzen baita. Eta hala, 1162tik aurrera, nola Nafarroako Kantzileriako dokumentuetan, hala gainerako botere subiranoetan –Aitasantutza eta Europako beste erresumetan–, Nafarroa izena soilik jasotzen da garai hartan Iruñeko Erresuma osatzen zuten lurralde guztiei buruz ari zirenean (Iruñea, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Logroño, Tutera); bertako biztanleei nafar zeritzeten, Aimeric Picaud-ek 1134ko Codex Calixtinus-en aditzera eman bezala.

Subiranotasunari lurralde ikuspegi nabarmena ematen zaio. Lurraldea Erresumaren existentziaren funtsezko osagaitzat hartzen da, eta horrek behin betiko finkatzen du Inperioaren Europako batasun materialaren haustura.

Elizako kontzilio orokorrek Nazio Batuetako Biltzarraren gisako eginkizuna betetzen zuten. Europan estatutzat onartuta zeudenek enbaxadoreak bidaltzen zituzten kontzilioetara, eta batzuetan errege-erreginak berak eta enperadorea bera ere haietan egoten ziren. Nafarroa kontzilio horietan presente egon zen, harik eta konkistaren ondoren, Espainiaren presio handien ondorioz, ordezkaritza ofiziala galdu zuen arte. Esandakoaren adibide da Enrike II.a erregeak –zangozarra– eta geroago Joana Albretekoa erreginak bidalitako Nafarroako enbaxadoreekin gertatutakoa: ez zituzten onartu Trentoko Kontzilioan, Espainiako enbaxadoreek Aita Santuari egindako presioaren ondorioz.

Nafarroako estatu europarra errealitate juridiko-politiko bat da, ezjakintasunean edo mendetasun nazionala lortzeko planteamendu manipulatzaile eta antidemokratikoetan oinarrituta soilik uka daitekeena. Nafarroako Estatuaren existentzia ezin da desagertu 1841ean Espainiako probintzi erakundeak era inperialista, antidemokratiko eta antijuridikoan manu militari inposatzeagatik. Nafarroako Estatuko sistema juridikoa ez zuten desegin, eraitsi edo ordeztu Nafarroako ordezkariek berek Gorte Orokorretan bilduta hala erabaki zutelako; aitzitik, biltzea eragotzi zieten, eta, hala, Nafarroako herriak ez zuen horrelakorik erabaki; gainera, bestelako itaunketarik ere ez zioten egin.

Konkista horien ondorio izan ziren nazio-estatu menderatuaren estatizidioa, nazionalizidioa eta linguizidioa. Gutxiengotuta eta bazterreratuta, nazio-estatuak bere makaltasuna barrentzen du, bere izate kolektiboa definitzen duten elementuekin nahasten ditu bere primitibizazio behartuaren hainbat alderdi, eta kultura politiko propioaren amnesia jasaten du; jarrera hori, gainera, era interesatuan bultzatu du nazio nagusiak, indarrez berenganatu duten Nafarroaren zatian.

Espainiako zein Frantziako Historiaren Akademiak eta unibertsitateak aspalditik daude tematuta nazio handiko Estatuaz duten idealari egokitzen ez zaion guztiaren eta aurrerapen burgesarekin zerikusia ez duela iruditzen zaien ororen izena galarazteko borrokan, eta haien onespenarekin prestatutako hezkuntza programa zitalek ikasleei irakasten zaien eta hedabide delakoetatik ezartzen den historia ofiziala osatu dute inolako eragozpenik gabe.

Mendebaldeko edo itsasaldeko Nafarroa eta 1512tik konkistatutako Nafarroa murriztua ez ziren beren borondatez gelditu Gaztelaren mende. Lurralde zatiketek Gaztelaren aldian aldiko konkistetan dute jatorria, eta hortik sortu ziren probintzi banaketak, zein ustezko eskubide historikoak bezain inposatuak baitira. Faltsutze historiografiko interesatuek gezurrezko anexioa justifikatu nahi dute, beharrezkoa eta naturala izan zelako itxura emanez, aurrez erabakita balego bezala. Zenbaitek, dinamika horretan, nafarren egoeraren gezurrezko hobekuntza ere argudiatu dute; horiek guztiak askoz geroagoko asmakeriak dira. Pedro Esarteren obrak aukera ematen die nafarrei funtsezko gertaera baten memoria berreskuratzeko, konkistarena. Lana –ongi dokumentatua, zientifikoa, sakona eta eztabaidaezina baita– behin betikoa da; gainera, artxiboetan nekez aurkituko dira gertaera berriak azalduko dizkiguten dokumentu eta informazio gehiago.

Inbasioak eta konkistak eragindako gerra ez zen paseo militar bat izan (1512-1530). Armada konkistatzaileek eta Nafarroako armadek behin eta berriz egin zituzten erasoak eta kontraerasoak. Hirien setio luzeak gertatu ziren (Lizarra, Tutera). Hainbat gotorlekuri eraso zieten, eta setiatu egin zituzten (El Peñón, Amaiur, Hondarribia). Nafarroako defentsa sistema osoa eraitsi eta suntsitu zuten: gotorlekuak, gazteluak, harresiak… 1521eko ekainaren 30ean, lur zabalean egindako Noaingo borroka handia gertatu zen. Baina, batez ere, ezin konta ahala borrokatxo, arpilatze, konfiskazio, atxilotze, kartzelatze, tortura, deserriratze eta hilketa gertatu ziren. Basakeria genozida eta terrorista horren frogak gordintasun eta errealismo osoz daude jasota liburuan transkribatutako dokumentuetan. Terrorismo hark nafarren erresistentzia eta defentsa ahalmena geldiaraztea zuen helburutzat.

Okupazio militar iraunkorraren oinarria, Iruñea estutzen duen sistema gotortu eskerga hainbat mendetan eraikiz eratu zen. Ziudadela izugarri handia. Harresi-sistema hori munduan Aro Modernoan eraikitako handiena izan zen, eta Nafarroako herria menderatuta izatea zen xedea. Fernando Katolikoak, Elizaren laguntza eta esku-hartze lotsagabea baliatuta (Nafarroako errege-erreginak eskumikatzeko buldak), Europan nagusitasuna lortu nahi zuen. Laster, haren bilobak, Karlos V.ak, enperadore izendatuta, buru eman zion proiektuari. Bata zein bestea, Felipe II.arekin eta haren ondorengoekin batera, pentsamendu atzerakoienaren eta kontserbadoreenaren buru izan ziren: joera feudalekoa arlo sozial eta ekonomikoan, Kontrarreformaren aldekoa erlijioso eta kulturalean, eta inperialista politikoan. Nafarroak konkistatik jasan ditu gaitz horiek. Eta hori guztia heretikoen, musulmanen, juduen eta paganoen aurkako probidentzialismo mesianikoak justifikatuta.

Baina Nafarroa, nahi gabe, ez zen oztopo bakarrik Espainiaren bide inperialean, baita Ingalaterraren eta Frantziaren antzeko proiektuetan ere. Ingalaterrak Pirinioetako iparraldea berriz konkistatu nahi zuen, Gaskonia nafarra, alegia, nondik berrogeita hamar urte lehenago egotzi baitzuten. Horregatik, 1512an, hamar mila ingelesek osatutako armada bat lehorreratu zen Gipuzkoan, eta bidea erraztu zion Albako dukearen agindupeko armadak garai berean egindako inbasioari. Frantzia, bestalde, ez zen guztiz ahalegindu Nafarroa aldezten, Pirinioez iparraldeko nafar lurrak bereganatu nahi baitzituen. Konkistak ekarri zuen Nafarroari subiranotasun politikoa ebastea, baina askatasunak eta subiranotasunak ez dute indarra galtzen denborarekin. Subiranotasuna berreskuratzea da nafarren eskubide demokratiko legitimatzaile eta besterenezina.

Erredakzioan itzulia

 

 1999-07-07

 

Noaingo bataila

• Jon Urrujulegi •

[Idazlea]

Aragoiko Fernando II, Katolikoa ere deitua, aspalditik ari zen Nafarroako Erresuma inbaditzeko aitzakia bila. Espantsionismoaren suak erretzen zion bihotza. 1512ko uztailaren 12an Blois-ko Tratatua publikatu zuen, esanez Frantziako Luis XIIak eta Nafarroako Erregeek sinatua zutela. Blois-ko benetako tratatua uztailaren 18an sinatu zen, baina ez zuen zerikusirik Fernando Katolikoak (beste batzuontzat Faltsarioak) iruzurrez publikatu zuenarekin. Dokumentu faltsu honetan eta Nafarroako Erregeen aurkako eskumiku-bulda faltsu batean oinarriturik, gerra deklaratu gabe, 1512ko uztailaren 21ean Katillako armadak Nafarroa inbaditu zuen Burundatik barna. Irailerako ia Nafarroa osoa okupatua zuen, baina gerrak 12 urte luzez iraun zuen (1512-1524).

Usurpazio honen ondoren, Nafarroa birkonkistatzeko hainbat eraso burutu zituen Albreteko Joan III Errege legitimoak. Honen seme Enrike IIak Nafarroa Birkonkistatzeko Armada sortu zuen nafarrez, biarnesez eta gaskoiez osatua. 1521ean, Asparrosko Jauna Foixko Andres eta Nafarroako Pedro buruzagi zituela, Armadak Biarnotik Behenafarroan sartu eta Donibane Garazi hiriburua liberatu zuen. Seigarren Merindade eta Nafarroa osoko indarrak jarri ziren Nafarroako Enrike II Errege legitimoaren alde eta Erronkarikoak izan ziren lehenak independentziaren alde matxinatzen.

Iruñan, Kastillako erregeordeak okupatzen zuen Erret Jauregia herriak inbaditu eta Austriarren armarria lohi artean arrastaka erabili zuen. Maiatzaren 19an, hiriko erregidoreek zin egin zioten Nafarroako Enrike IIari eta gotorlekuak kapitulatu egin zuen. Nafarroako Don Pedro Kapitain Jeneralak, Simancasen preso egonik, Oliteko Merindadea matxinatzea lortu zuen. Beste horrenbeste egin zuen Tuterako Merindadeak, Don Pedro Peralta buruzagi. Lizarratarrek ere gaztelar gotorlekuari eraso eta honek kapitulatu egin zuen. Birkonkistarako Armadak Erresuma osoa zeharkatu zuen garaile, Pirinioetatik Ebroraino.

Asparros jeneralak ez zuen jakin nafarren berotasuna aprobetxatzen eta hauen kontseiluari muzin eginez, hots, Nafarroa fortifikatu eta gainerako nafar armadaren zain itxaron ordez, Logroñorantz abiatu zen. Hau 15.000 gizonek defenditzen zuten Kastillako Kondestablea buruzagi zutela. Gaztelar indarrak askoz handiagoak izanik, Asparros jeneralak atzera egin behar izan zuen Iruñerriraino, gaztelarrak orpoz orpo segika zituela.

Etsaiaren miaketa egin ondoren, Asparros jeneralak, ausarti eta aldi berean uzkur, ez zien itxaron Iñigo Etxauz eta Ollokiko Jaunaren agindupean Tafalla babesten zuten 2.000 nafar eta gaskoiei eta ezta Iruñan kontzentratuta aurkitzen ziren 6.000 gaskoiei ere.

Ez zuen kontuan izan etsaien armada hiru bider handiagoa zela. Gudua 1521eko ekainaren 30eko igandeko ordubietan piztu zen eta arratsaldearen erdialdera amaitu. Gaztelar armadak Nafarroa Birkonkistatzeko Armada inguratu eta egundoko sarraskia burutu zuen. Nafar Armadak 5.000 gizon galdu zituen, Eskiroz, Noain eta Barbataingo zelaietan lurrean zerraldo geratu zirelarik. Hauen artean Karlos Maulekoa, Joan Sarasakoa, San Martin kapitaina, Karlos Nabaskozekoa. Asparros borrokan zauritu eta itsu geratu zen. Beren buruak salbatu ahal izan zituzten Nafarroako Pedro Mariskal semeak, Agramonteko Angel eta Nafarroako Fadrike jaunek eta bestek, Behe Nafarroan errefuxiatuz (vide La Navarra marítima, 263. or.). Hala ere, ez zen hau izan Nafarroako entseina gorria independentziaren alde azken aldiz airean astindu zena. Amaiur eta Hondarribia izan ziren ondorengo lekukoak.

Noaingo Batailak eragin handia izan zuen Europan eta Euskal Herriko historian garrantzirik behinena, bai hondamenagatik bai eta utzi zituen ondorio kultural, sozial, ekonomiko eta politikoengatik.

Noain 32.001ean

Jau Txipi, berandu bada ere :

Coplas del Paloteado de Monteagudo :

Antiguamente Navarra
era un reino independiente
de pagos y de soldados
y de otras cosas urgentes.

Desde mil quinientos doce
Navarra se unió a Castilla
sin abandonar sus Fueros
así el pacto lo pedía.

La Navarra en aquel año
mucho fue lo que perdió
pues perdió la independencia
prenda de inmenso valor.

Pues hay muchos en España
que trabajan con malicia
por que sea la Navarra
como las demás provincias.

Pues si el Gobierno de España
sigue en sus pretensiones
se tomarán en Navarra
serias determinaciones.

Con Monteagudo, Cascante
Ablitas, también Barillas,
Olite, Tafalla, Estella,
Cortes, Buñuel y Murchante,
formemos una guerrilla
para marchar adelante.

Pues también se nos ofrecen
como si fueran hermanos
los valientes Alaveses,
Vizcaínos y Guipuzcoanos.

Vivan las cuatro provincias
que siempre han estado unidas
y nunca se apartarán
aunque Gamazo lo diga.

¡Viva Navarra y sus Fueros!

Jose Martínez Jarauta "Joselico", XIX. mende bukaeran.

Gibraltar