Etxera

Ahur Josu :

Zesar erromako enperadoreak, duela 2.000 urte idatzi zuenean "Galiako
konkista" dio gutxi gora behera (buruz ari naiz) Europari buruz "Garonatik
itsasora eta ertzetik eguzkia sartzen den arte Akitania da, Garonatik
Loirara zeltak kanpokoentzat edo galoak, iparraldera belgak eta Rhin
inguruan alemanak..."

Zesarrentzat, Pirinioa hasten zen gaur eguneko Creus lurmuturrean
(Catalunya) eta bukatzen zen Fisterran (Galiza),
horregatik Pirinioa
konkistatzeko egin zuen Astorga-Bordele "autopista" edo galtzada
berria..."zatitu ta irabazi..."

778 urte beranduago Erromako enperadoreak bidaltzen du Carlomagno frankoen
erregea berriro Pirinioa konkistatzea, baina Orreagan gainditua izan zen...

400 urte beranduago, ikusirik Pirinioko done jakue Erromaren aurkako
bidearen arrakasta, 500.000 pelegrin urtero, 1179an, Lateranense III
konzilioan
, Erromako
enperadoreak berriro eskomulgatzen du Pirinio osoa bi aldetatik, (Creus-etik
Fisterreraino) eta bidaltzen ditu bere ejerzitoak, hegoaldetik gaztelauak
1200ean eta iparraldetik frankoak kataroen aurka...

Protestanteen krisiarekin (100.000 hildako San Bartolome gau bakarrean),
Erromako enperadoreak baliatzen du 1512an, eskomulgatzeko eta konkistatzeko
Esku Nabarra garaia Erresuma,
Pirinio errebeldea...

Penagarria da ikustea frankoek eta gaztelauek oraindik jarraitzen dutela
duela 2.000 urte, Zesar Erromako enperadoreak asmatutako proiekto politikoa
gauzatu nahian...

Badirudi 2.000 urte eta gero oraindik ez dutela lortu...

Federiko Krutwig-en Garaldearen zati bat (Pirinioa), Zesar enperadoreak duela 2.000 urte izendatu zuen Akitania, "Garona ibaitik, Pirinioa eta eguzkiaren sartalderaino",
"Galiako konkista" liburuan...