Etxera

Ahur esku zabala, ahur esku, esku naba leinuko larru gorri iberikodunak :

Jau-regi bailaran dago Ernanin, aldamenean (Esku-) Zabalegi baserria, Kutxa-ko nekazal eskola, esku-zabalaga (frontoia) eta guzti duena...Oria-mendi mendiaren azpian, Oria-herria, Oria-ibaia ibaiatik gertu, non ijito txapeldunak arraunean sailatzen diren...

Mugatzen Benta-zahar eta Benta-berria, haruntzago Larrabide eta Balantxa eta hauekin batera Oiaola zahar eta berria, Aranburu eta Basozabal, Goiatz haundi eta txiki zahar eta berria, non Txirritaren txikitako lagun mina itxututa hil baitzen...

"Milla zortzirehun irurogei ta
amalau urte urrian,
lenengo plazan kantatu nuen
nik Ernaniko lurrian.
San Antonio deitzen diyogun
ermita baten aurrian,
lagunak alkar ixtimatuaz
lengo oitura zarrian.

Joxe Migelek atera zuan
oso izketa leguna :
"Au da, gaztiak, prezisamente
guk egin biar deguna :
altxa dezagun San Antoniyo,
gaur da beraren eguna !."
Gaur Goiatz-txikin dago itxututa
orduko nere laguna."    Txirrita.

Basozabal (ez Zabalbaso) baserria gerra batean erre aurretik, eraikuntza zahar eta dotorea omen zen bi uztai zituelarik sarreran, orain berriz golf-aga berriari, baserri honen izena eman diote...

"Pilotasoro" zelaia Ernanitik Onji bidean, Errotaran baserrian dagoen pilotan jolazteko soroa bada eta "Pilotasoro" Aralarren artzaiak pilotan jolazteko soroa bada, (Esku-) Zabal-egi, esku-zabal-lekuaren egia (malda) bada, (Esku-) Zabalaga pilotan (esku-zabalean) jolazteko zelaia da...

Inguruko larru gorriok Txirritak bezala, pilotari esku zabalarekin ematen baitiogu...

Honengatik izan da beti majikoa eta sakratua (Esku-) Zabalaga eta Txillidaren eskulturen artean oraindik esku zabalagaren (frontoia) eskasak (marrak) egongo baitira beste pilotasoroetan bezala...

Honengatik duela 500 urte Gaztelako erregeek debekatzen zien Ameriketako larru gorriei pilotan jolazten...eta gaur egun Esku-Zabala selekzioa debekatzen duten...azken 800 urtetan bezala...

Txillida ez baita enpanatzen...