Etxera
Ahur, esku zabala, ahur eskua, esku naba leinuko
larru gorriak (32.001-8-9an):
Bakardadeko larru gorritze honetan nire uda kontatuko
dizuet, gaur Baionako museo gorria :
Hilarriak, irrintziak, baserriak, mutur gorriak, mutur
beltzak, txalaparta, itsasoa, sua, arrantzaleak, artzaiak, dantzariak,
pilotariak, Etxepare, Larramendi, Garazi, Axular, Arana, ikurrina, kateak,
arranoa, bandera gorria, baleak, txalupak, Iruņea, korsarioak, apaizak, Gasteiz,
pottokak, moxalak, Eugenia de Montijo euskalduna, Shakespeare euskalduna, errege
esku nabarrak, Baiona, erreketeak, sua, Zumalakarregi, bibolina, txistua, galo
erromatarra, euskal panderoa, eskuara, Bonaparte, nabarra, goldea, saskiak, esku
larruak, Bilbo, iraultza, foruak, Sara itsaso deserriratzea, Gernika, Napoleon,
Albreteko Ihoana, Enrike III, labe garaiak, Donostia, dultzina, opera, pianoa,
alemanak, gerra, Pirinioko hitzarmena, abestiak, pastoralak, ihauteriak, Atano
III, Retegi, Isturitze, Nta, etxeak, sukaldeak, artoa, Maule, trikuharriak,
lerak, margoak, ttunttuna, joaleak, maskaradak, kutxak, Colas, aiztoak, segak,
abestiak, mendiak, kopetekoak, Abadie, bertsolariak...
Museo gorriak antolatzeko baionarra izan behar al
da?