Etxera

 Kaixo Zaleok :

 Larru gorritan, larru gorria jotzen duzunean, zu bezalako larru gorri batekin, ze koloretako larru gorria jotzen duzu ?  

 Larru gorritan ispiluaren aurrean, zein da zure larru gorriaren larruaren kolorea ?

 Zein da zure larru gorriaren kolorea ?

 Zein zure larru gorriaren azalaren kolorea ?  

 
Zein zure azal gorriaren kolorea ?

 Zein zure azalaren kolorea ?

 Zein zure kolorea ?

 Larru gorritan, larru gorria jotzen duzunean, zu bezalako larru gorri batekin, zuria al da zuk jotzen duzun larru gorria ?  

 Larru gorritan ispiluaren aurrean, zuria al da zure larru gorriaren larruaren kolorea ?

 Zuria al da zure larru gorriaren kolorea ?

 Zuria al da zure larru gorriaren azalaren kolorea ?

 Zuria al da zure azal gorriaren kolorea ?

 Zuria al da zure azala ?

 Zuria al da zure kolorea ?  



 Zuria al zara ?  

 


 Baina kontuz, ardi beltzak dauden bezala, eme beltzak daude, emakume beltzak daude, babesten gaituztenak, oparoak, aberatsak, alaiak, emankorrak...onenak, larrua jotzeko ere...

 Badaude ere ar beltzak, jasanezinak, mesfidagarriak, batzutan etsaiak...

 Zeren koloreak (zuriak, gorriak eta beltzak) sexua du, beti izan baitu...ikusten jakin behar.

 Azal gorria.

Gaia : Elur zuria:  

Ahur, esku zabala, ahur eskua, esku naba leinuko larru gorriak :

Nire amonaren amona kantari hasten omen zen elurrarekin, ni pozten naiz eta nire txurunbelak erotzen ditu zuriak...

Zuria berezia da, gai gutxi ezagutzen ditut zuriak, elurra, ilargia, esnea, behor batzuen ttantak, heriotza, hazia...larrua jotzen arroi isurtzen zaigun hazia, alegia...

Larru gorritan jar zaitez elurretan eta antzemango dezu zure azalaren benetako kolorea, zure azalaren gorritasuna...

Ez gera ez, inolaz ere zuriak inoiz izan...zurikerian ez bada...

  Koloreak