Ahur, esku zabala, ahur eskua, esku naba leinuko larru gorriak :
Txintxo portatu garenez, aurten Olentzerok 18 urteko atzerapenarekin Xabier eta
Josetxo giltzapeetatik itzuli dizkigu, sei hilabeteko atzerapenarekin Joxean eta
Joseba buruntzali gazteak eta soinean degu gaurik luze eta tristeena...auzoan
beste hamaika familia larru gorrien sukaldetan, ahulki bat hutsik egongo
delako...
Azken 25000 urtetan bezela Olentzero joango zaie abestera, gaurik luzeena
laburtzea, guk lagunduko diogu dotore jantzita etxe berrien artean galdu egiten
baita...Gehienetan "hator, hator neska/mutil etxera...", leku batzutan
"Olentzero begi gorri" edo "Olentzero joan zaigu" dakigulako
inoiz ez direla itzuliko...
25000 urte eta gero, duela 2000 urte Kixmi jaio zitzaigun eta jentilek
Olentzero
bidali ziguten, jakinez gauza onik ez zigula ekarriko...
Malko gutxi isuri "aitaren ta amaren ondoan"..."Hator, hator
abesten..."