Etxera

Koloreak...

 Subject: Albaniarrak gara

Kaixo Zaleok :

Gaurko lingua navarrorumeraz idazten den Egunkarian, 28. orrian, ikusi dut argazki bat, non azaltzen den HB-ko abstentzioaren aldeko mania arrakastatsua, 30.000 lagun, arrano beltzak eta guzti, Ibar ibaiaren ondoan...Albanian...edo Kosovon...Mitrovica hirian sartu nahian...

Dantzari ospetsu batek kontatu zidan (bizirik dago eta gaztea da), Greziara joan zirela dantzatzera eta entsaiatu gabe bertako (Greziako) dantzariekin arazorik gabe dantzatu zituztela, makildantzak, ezpatadantzak...

Hala ere, nire ezjakinkerian, ez nago ados Alfontso Martinez Lizarduikoa jaunak bere "Euskal zibilizazioan" idazten duen esaldi batekin, 80. orrian :

"K.a. 3500 urtetako Erdialdeko Europa...Marija Gimbutasen arabera, suntsiketa arabatekoa izan zelarik, kolorearen pertzepzioa bera ere aldarazi zuen. Antzinako Europan biziaren, lurraren eta hezetasunaren kolorea beltza izana zela -zuria, aitzitik, herioaren eta idortasunarena-, harez geroztik beltza ikusiko genuen herioaren sinboloa eta zuria alaitasun eta biziaren adierazlea.

Kontu hauetan kezkaturik dagoen adiskide batek dioenez, harez geroztik dena alderantziz hautematen dugu....Alfontso Martinez Lizarduikoa"

Artzain ezjakinok beti jakin dugu eta dakigu gure ardiak ez direla zuriak, mutur beltzak edo mutur gorriak direla, baina badauzkagula badaudelako ardi beltzak eta ez dagoela artalderik ardi beltzik gabe, ardi beltzak babesten gaituztelako...Dakigun bezala zuria aipatu ezinezko Mari Monako Jainkosaren kolore sakratu eta beldurgarria dela...kuatrerook dakigun bezala pottoka zuri beltzak (Maialen) magiko eta beldurgarriak direla...

Dakigun bezala, Lourde-ko koba zulo batean, duela gutxi (mende batzuk) artzain emakume bati azaldutako Emakume Zuria, gure betiko Mari Jainkosaren plagio kultural bat besterik ez dela, betidanik eta arrakasta handiz miresten duguna...

Dakigun bezala gure herria Auņamendia dela, ez dela inolaz ere hiri bat, baizik eta mendia, non arranoentzat, otsoentzat, hartzentzat...gure ardientzat eta guretzat mugarik ez dagoen, non "probintzi" edo estatuen arteko "mugak", duela gutxi ipinitako betoizko harri batzuk besterik ez direla, konpara ezinak errespetua eta beldurra ematen diguten aspaldiko harri eta trikuharri zaharrekin...

Dakigun bezala mendietako herri txikien kontzejuetan, lehendakaria gu bezalakoa dela, bakarrik duela eskubidea kontzejua, bilera deitzeko, denok deituta, baina hitzegiteko eta erabakitzeko denok eskubide berbera izan dugula beti eta dugula...

Dakigun bezala kontzejuetan gaur egun ere demokrazia asanblearioa dela, ez ordezkatua, eta konpetentzi handiak eta zabalak ia guztiak dituztela, ura, argia, saneamendua, bideak, mendiak, larreak, basoak, egurra, zerbitzuak...modu asanblearioan kudeatuak...nahiz eta udalak eta Diputazioak bere eskutan eta kontrolpean sartzeko finantziazio iturri legitimoak kendu...Horrela nahiz eta antzinako konpetentzi legala eduki edozer gauza egiteko dirua (baimena) eskatu egin behar beste "demokrazia mota" bati, zalantzarik gabe inposatutakoa...

Agian hemen daude Zuzenbide Pirenaikoaren oinarriak.

Subject: Re: irainak eta argitasunik eza 

 Kaixo Mikel :

 Zerrendatik bakarrik ezagutzen zaitut Mikel, eskerrik asko piropoagatik,

baina ez nauzu iraindu ezin duzulako, zeren kolore zuria gure betiko Mari

Jainkosaren kolore sakratua den bezala eta gizakiok hartzen edo ipintzen

dugunean, plagioa, pekatua, faltsukeri nabarmena eta farregarria bihurtzen

den bezala, hitzei (iranei), keinuei (iseka...), salaketei... edo ekintzei

berdin gertatzen zaie, nork eta nola erabili edo egin, bihurtzen ditu

iraina, iseka, salaketa ...edo plagioa, faltsukeri nabarmena, broma edo

piropoa...

 

Horregatik kartzelak "ez gaizkileekin" betetzen ditugu eta gaizkile

nagusiak, gezurtiak, lapurrak, torturatzaileak, erailtzaileak...ospea dute

eta agintzen gaituzte. Baina gutxi gelditzen zaie.

 

 Subject: Koloreak sexua du 

 Kaixo Zaleok :

 Ilargiak, eguzkiak, lurrak eta nire @k sexu berbera duten bezala, koloreak ere sexua du...

 Zuria emea da, Mari da, miresmena, beldurra, errespetua, eme bat zati zuri batzuekin, magikoa, liturgikoa, errespetagarria eta beldurgarria, ar bat zuria faltsua, engainagarria...

 Eme beltza onena, oparoa, babeslea, aberatsa, ar beltza jasanezina, txarra, fidaezina... 

 Eme gorria ona, arrunta, zintzoa baina urria, ar gorria ona, arrunta...

 Ar gehienok gara gorriak, batzuk beltzak, emeak dira beltzak eta gorriak, ez gara zuriak.

Subject: Umeak beltzak dira     

 Kaixo Zaleok :

 Arkumeak beltzak diren bezala, umeak ere beltzak dira nerabezaro arte...

 Nerabezaroan emeak gorriak bihurtzen dira, (belbeltzak kolorea mantentzen dute eta babesten gaituzte) eta adinarekin belzten joaten dira...batzuk, zati zuri batzuk hartzen dituzte batzutan...

 Nerabezaroan arrak gorriak bihurtzen gara, jarraitzen dugu gorriak izaten hil arte...batzuk sexualki heldu beltzak bihurtzen dira...

 Ar gorriak negar egiten dakigu (ar beltzak ez bezala) eta batzutan egiten dugu...

 Ez gara inolaz ere zuriak...

 

Subject: Independentzi gerrako preso larru gorria 

 Kaixo Zaleok :

 Ondo bizi gara, batzuk besteak baino hobeto, baina,

 zertarako nahi dugu dirua (ondasunak) independentzi gerrako preso larru gorriak gosez (beti bezala) hiltzen, akabatzen, uzten baldin badizkigute ?

Akabatzen uzten baldin bagaituzte ?

 Akabatzen baldin bagaituzte ?

 Akabatzen gabaituzte ?

 Akabatzen gaituzte ?

 Akabatzen naute ?

 Akabatzen dituzte nire emazte eta seme alabak ?

 Azken 800 urtetan bezala.

 Espainako erresumaren Euskadiko erkidego autonomoa bilioi bat urtean, 130.000 milio ordaintzeko 23-f-ko estatu kolpea, Brunete koratzatua, nire Intxaurrondoko torturatzaile eta erailtzaile bizilagun ar beltzak...Hb-k onartu bezala...

 Ez zaitez erailtzen utzi Dergi, ulertu dut zure barau-mezua eta ez zara izango azken independentzi gerrako preso larru gorria, atzean uzten dituzu larru gorri asko eta asko...agian gehiengo demokratikoa epe motzean...

 Ez zaitez erailtzen utzi Dergi, behar zaitugu bizirik...Mesedez...

 Zertarako nahi dute dirua (ondasunak) aberatsek...akabatzen uzten bagaituzte ?

  Larru gorri bat.

 

Subject: Gora gorria ta askatasuna 

 Kaixo Zaleok :

 Larru gorritan, larru gorria jotzen duzunean, zu bezalako larru gorri batekin, ze koloretako larru gorria jotzen duzu ?

 Larru gorritan ispiluaren aurrean, zein da zure larru gorriaren larruaren kolorea ?

 Zein da zure larru gorriaren kolorea ?

 Zein zure larru gorriaren azalaren kolorea ?

 Zein zure azal gorriaren kolorea ?

 Zein zure azalaren kolorea ?

 Zein zure kolorea ?

 Larru gorritan, larru gorria jotzen duzunean, zu bezalako larru gorri batekin, zuria al da zuk jotzen duzun larru gorria ?

 Larru gorritan ispiluaren aurrean, zuria al da zure larru gorriaren larruaren kolorea ?

 Zuria al da zure larru gorriaren kolorea ?

 Zuria al da zure larru gorriaren azalaren kolorea ?

 Zuria al da zure azal gorriaren kolorea ?

 Zuria al da zure azala ?

 Zuria al da zure kolorea ?

 Zuria al zara ?

 Baina kontuz, ardi beltzak dauden bezala, eme beltzak daude, emakume beltzak daude, babesten gaituztenak, oparoak, aberatsak, alaiak, emankorrak...onenak, larrua jotzeko ere...

 Badaude ere ar beltzak, jasanezinak, mesfidagarriak, batzutan etsaiak...

 Zeren koloreak (zuriak, gorriak eta beltzak) sexua du, beti izan baitu...ikusten jakin behar.  

Gaia : Elur zuria:  

Ahur, esku zabala, ahur eskua, esku naba leinuko larru gorriak :

Nire amonaren amona kantari hasten omen zen elurrarekin, ni pozten naiz eta nire txurunbelak erotzen ditu zuriak...

Zuria berezia da, gai gutxi ezagutzen ditut zuriak, elurra, ilargia, esnea, behor batzuen ttantak, heriotza, hazia...larrua jotzen arroi isurtzen zaigun hazia, alegia...

Larru gorritan jar zaitez elurretan eta antzemango dezu zure azalaren benetako kolorea, zure azalaren gorritasuna...

Ez gera ez, inolaz ere zuriak inoiz izan...zurikerian ez bada...

Horia