Nabarrako Estatua
Errepublika Nabarra
1.- Identitate juridiko nazionala, nabarrak gara. Ez gara abertzaleak, ez
"nazionalista baskoak", hiritar nabarrak baizik, euskaldunak
identitate kulturalez.
2.- Nabarrako Estatua, lehen Errepublika Nabarra. Nabarra errepublika
demokratikoa da.
3.- Nabarrako Errepublikaren oinarrizko Konstituzioaren proposamena.
3.1.- I. Errepublika Nabarra osatzen dute Nafarroa garaia eta behera,
Zuberoa, Lapurdi, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurraldeak. Biztanleak hiritar
nabarrak dira.
3.2.- Errepublika Nabarraren himnoa Gudariak da.
3.3.- Errepublika Nabarraren ofizial hizkuntza euskara da.
3.4.- Nafarroako Foru Erkidegoaren bandera da Errepublika Nabarraren ikurra
ofiziala.
3.5.- Arranoa, hartza eta otsoa dira Nabarrako Errepublikaren nazional
sinboloak.
3.6.- Nabar guztiek dute lan egiteko eskubidea. Langabetuak soldata jasotzeko
eskubidea du. Langabetuak hezkuntza jasotzeko eta hizkuntza ofiziala
menperatzeko eskubidea du.
3.7.- Nabarrako Errepublikak ez du ejertzitorik, ez armadarik. Nabarrako
defentsa hiritar guztien betebeharra da.
3.8.- Nabar guztiek duten informazio eskubidea mugaezina da, sarrera internetera
eta teknologi berrietara.
3.9.- Errepublika Nabarrak hiru independente botereak ditu: betearazlea,
legegilea eta judiziala. Legegile botereak, bi biltzar nagusi ditu, Nabarron
Biltzarra (100 biltzarkide) eta Lurraldeen Biltzarra (126 lurraldekide) -
Nafarroa garaia (25), Bizkaia (25), Trutzioz (1), Araba (24), Trebino (1),
Gipuzkoa (25), Lapurdi, Nafarroa behera eta Zuberoa (25).
3.10.- Nabarrako Errepublikaren hiriburua Iruņea da.
4.- Legitimazio demokratikoa. Gehiengoa lortu behar da hauteskundeetan.
5.- Udalbiltzak deitzen du Nafarron Biltzarra eta Lurraldeen Biltzarra
antolatzeko eta aukeratzeko hauteskunde legegilearen data.
6.- Espainia eta Frantziako indar armatuen desarmea Errepublika Nabarran.
Nabarrako Errepublikak ez du ejertzitorik, ez armadarik. Nabarrako defentsa
hiritar guztiengan gelditzen da.
7.- Gerra preso nabarrak aldatuak edo erosiak izango dira.
8.- Gerra preso nabarrak indemnizatuak izango dira.
9.- Legegile botereak sortzen ditu Errepublikako judizial eta betearazle
botereak. Legegile botereak, alegia, Nafarron Biltzarrak eta Lurraldeen
Biltzarrak, erabakitzen ditu beste bi gorputz independenteen botereak, judiziala
eta betearazlea.
http://www.ehj-navarre.org/gallery/nation.html
30.000 urteko nazio gorriaren historia / Esku nabarrak
gara
Proposamena
http://groups.yahoo.com/group/euskaraz/message/812?threaded=1