Ahur, esku naba, ahur esku leinuko larru gorriak (32.000-8-1ean):
"Behin batian Loiolan erromeria zan..." eta nazio arteko folklore
dantzaldia, atzo...aurten ekarri dute "Wert Ziethel" taldea, kanak
kulturakoak, Nouvelle-Caledonie-koa, Polinesian, Australia ondoan...France-ko
kolonia bat da gu bezala...
Abestiak, musika, dantza zoragarriak, koloreak, beltza, zuria eta gorria...
Kolorez, ikatza baino beltzagoa dute azala, erakutsi diet "ahur
esku"-en argazkiak (25.000) urte, eta esan didate koba zuloetan badituztela
aspaldikoak, sakratuak direla...hona etorri aurretik hilabete bat egon omen
direla koba zulo batean espirituak bereganatzen...
Galdetu diet ze koloretakoak diren eta erantzuna "Nous ne sommes pas noires,
nous sommes de peau rouge..."
Dituzte trikuharriak, cromlenak, esku nabak negatiboan koba zuloetan azken
milaka urtetan...
Esan diet ahur eskuak Pirinioan daudela azken 25000 urtetan, koba zuloetan,
hilarrietan, elizetako kapiteletan, Lasarte-ko dantza taldeak "ahur
eskua" dantzatu duela, ahur esku pilotaleku batean gaudela eta ahur
esku-ara mintzaten dugula eta larru gorriak garela...
Nouvelle-Caledonien France-ko kolonian, bost urte barru erreferendum bat egingo
dute "Independentzia bai edo ez"...
Konturatu gara kanak eta gu anaiarrebak garela, esku minak eman eta ahur eskua
erakutsiz elkar ahurtu dugu...Ongi izan bost urte barru...
"Wert Ziethel" taldea, "Group du WETR", Directeur general Obao Geihaze, B.P: 27 98820 Chepenehe, Lifou, Nouvelle-Caledonie. Tel/fax :678-450259. Gsm :678-829426.
Ahur, esku naba, ahur esku leinuko larru gorriak :
Nire eskizofrenia gorria okerrera doa eta dagoeneko ez dut ezer ulertzen...
Azala kolorez ikatza baino beltzagoa duten Nouvelle-Caledonieko larru gorriak
kulturalki larru gorriak badira...
eta nire alaba "Casanova" ijitaina, azala esnea baino zuriagoa
duena, kulturalki larru gorria bada...
Nor da hemen larru zuria ?
Nork asmatu du hemen zuria, beltzaren aurkakoa dela...?
Baina gaur egun, France-ko kolonia diren larru gorri (beltz) batzuk hemendik
bost urtetara, demokratikoki eta munduko nazio arteko erakunde guztien aurrean,
"Independentzia bai edo ez"...
erreferendumari erantzuna emango diote, "larru gorri (beltz) bat,
bozka bat", eta mundu guztiko estatu guztiek (France/Espaņa barne)
errespetatu egingo dute erabakia...
Larru gorri kulturalak, azala beltza dutelako agian, edo Europa
"demokratiko eta aurrerakoian" ez daudelako...edo ez daudelako
eskomulgaturik azken 820 urtetan, Europako larru gorriak bezala...nork daki ?