Etxera

"Kaixo lagunok :

 
Auzoan berriro nago. Eta oso pozik. Egia esateko kokoteraino. Zergatik ? Hau da nire laugarren ongi etorria. Mila esker zuen maitasunagatik, baina gehiago ez dut nahi. Behar dugu herri libre izan, etxean gure presoak eduki eta independentzia eta sozialismoa lortu.
 
Beti aurrera. Pepe Rei."
 
Intxaurrondoko jendeak ongi etorri xumea egin dio, txalaparta, aurreskua, hitz batzuk, txaloak eta batek bertso hau abestu dio :
 
Oso altua da gaur egunez
artalde askoren hesia,
horregatikan makina ardi beltz
da hortatik ihesia.
Hoietaz dugu Euskal Herria
goitik beheraino josia,
helburu denak lortu artean
ez da hasetuko gosia.
 
Intxaurrondo 32.001-6-13.