
Euskal Herria, Euskadi, Vaskonia, Pirinioetako Estatua, Euskararen Herriaren Estatua
bersortzeko proiektua :
Nafarroako Estatua,
Nafarroako Errepublika.
0.- Sarrera.
1.- Identitate juridiko politiko nazionala, nafarrak gara.
2.- Nafarroako Estatua, Nafarroako Errepublika.
3.- Nafarroako Errepublikaren oinarrizko Konstituzioaren
proposamena.
4.- Legitimazio demokratikoa. Gehiengoa lortu behar da
hauteskundeetan.
5.- Udalbiltzak deitzen du Nafarron Biltzarra eta Lurraldeen Biltzarra
aukeratzeko hauteskundeak.
6.- Espainia eta Frantziako indar armatuen desarmea.
7.- Errepublikako independentzi gerrako nafar presoen aldaketa edo
erosketa.
8.- Independentzi gerrako nafar presoen indemnizazioak.
9.- Legislatibo botereak sortzen ditu Errepublikako judizial eta
exekutibo botereak.
Hizurunen, 2000.eko otsailaren 8an.
0.- Sarrera.
Zuk
piztutako eztabaidari lotuko natzaio, hau
da, Nafarroa-Euskal Herriaren artekoari, hasi
aurretik, garrantzitsuena proiektua eta ez haren izena
dela azpimarratuz. Ona galdera sorta bat:
- Zein abantaila ikusten diozu orain arte Euskal
Herria bezala ezagutu dugun proiektuari, Nafarroa
izena emateari? Hau da, proiektuaren onarpen eta
zabalkuntzan eragin mesedegarria izango al luke? Ala
kaltegarria?
- Nazioa nafarra al da? Nafarroako euskaldunek ere
bere buruari "euskal" deritzote. Nafar
antieuskaldunenek ere, ez dute nafarroa Euskal Herria
(komunitate naturala)denik ukatzen. Ez ote zara ari
garai bateko egitura instituzionala nazioarekin
nahasten?
- Ez al luke nahasterik ekarriko proiektua Nafar
bezala izendatzeak, jada izen hori daraman lurralde
bat (ala bi)izan badirenean?
Eztabaida aberasgarria izango delakoan.
Kontraesana : Espainia, Nafarroako Estatua,
Frantzia.
Badirudi denok (batzuk behintzat, egunkariak tarteko, gehienok agian)
konturatu garela "ezer ez dela berdin" eta gainera Nafarroako I.
Errepublikan ez dagoela egunkaririk...zeren izena
duena, borondatea badugu, existituko baita (jada existitzen da) eta nire
borondatea behinik behin da, nafar guztioi proposatzea politikoki gauza
dadin, nafarron gehiengoaren borondatea hala bada behintzat...
> - Zein abantaila ikusten diozu orain arte Euskal
> Herria bezala ezagutu dugun proiektuari, Nafarroa
> izena emateari?
Galdera ezin zailagoa egiten didazu, ene ezjakinkerian, 30 urte baino
gehiago kosta zait konturatzea, munduko Euskararen Herri bakarreko jendeari
mila bat urte eta ehundaka mila hildako (gehienak ezjakinak ni bezala),
zeren azken mila urtetako gure herriaren Historia, Europako lehenetariko
Estatu
baten (Nafarroako Estatua) armaz, erailketaz, bortxaz, deserriratzez, suz,
gosez, lapurretaz, zergaz, soldaduskaz, kartzelaz, mehatxuz, bortizkeriaz,
heriotzez...genozidioz (kulturalez, identitatez barne...), suntsiketa
besterik ez baita izan.
Niretzat ez da abantaila kontua, kointurala alegia, da etorkizunerako bide
bakarra ez baitaukagu besterik...Ni Olentzero, Basajaun,
Galtzagorri...bezala jakin gabe ere, edo aitortu gabe, beti nafarra izan
bainaiz. Zein abantaila dauka Nafarroako hartzak, hartza izendatuz bere
burua? Irauteko irtenbide bakarra ugaltzea du, nahiz eta horretarako
batzutan aldamenean dituenekin borrokatu, bestetan larrua jo eta askotan
ihes egin behar
bizitza salbatzeko eta hori da azken mila urtetan egin duguna.
Zein abantaila du sioux, bereber, suomi, kosobar, suitzar, japoniar,
alemaniar, frantziar, espainiar ...batek norberaren izaera aitortuz ?
>Hau da, proiektuaren onarpen eta
> zabalkuntzan eragin mesedegarria izango al luke? Ala
> kaltegarria?
Ni ez naiz aztia edo profeta, baina badakit, Sanz, Alli, Lizarbe, Arana,
Agirre, Arzalluz, Garaikoetxea, Etxezarreta, Elorza, Xarriton, Pagola,
Belarri nagusi ...eta
gainontzeko xume guztiok nafarrak garela eta zer izan nahi dugun,
demokratikoki erabakitzeko aukera dugula eta horregatik daukagu obligazioa
lehenbailehen
nafar guztioi aurkezteko Nafarroako I. Errepublikaren Konstituzioaren
proposamena, pentsa, zuzendu eta azkenean erabaki dezan gehiengoak eta
errespeta dezan gutxiengoak eta gainontzeko Europako eta munduko estatuek.
> - Nazioa nafarra al da? Nafarroako euskaldunek ere
> bere buruari "euskal" deritzote. Nafar
> antieuskaldunenek ere, ez dute nafarroa Euskal Herria
> (komunitate naturala)denik ukatzen. Ez ote zara ari
> garai bateko egitura instituzionala nazioarekin
> nahasten?
Azken mila urtetan, Nafarroako Erresuma zaharrean eta gaur egungo Nafarroako
I. Errepublikan, denok nafarrak izanda (nazionalitate edo identitate
politikoa), identitate kultural desberdineko komunitate naturalak bizi izan
gara, euskaldunak, gazteleradunak, frantzieradunak, arabiarrak (mendeetan),
judoak, ijitoak, agotak...Guztiok merezi dugu Errepublikaren errespetua eta
legearen
babesa.
> - Ez al luke nahasterik ekarriko proiektua Nafar
> bezala izendatzeak, jada izen hori daraman lurralde
> bat (ala bi)izan badirenean?
Zalantzarik gabe, baina lurrak eguzkiari bira ematen ziola
jaungoikoarenganako sinesmenak ere astindu zituen eta...Gaur eguneko
Nafarroa Foru erkidegoa eta beste espainiako (Euskal) erkidegoak eta
Frantziako
Lapurdi, N. behera eta Zuberoa dira, mendeetan zehar bortizki suntsitu
gaituzten inperialista estatu batzuk, armaz eta beraien bortizkeriaren
monopolioz inposatu diguten errealitate instituzional zatitzailea...Ez naiz
politikoa eta barkatuko didazue txapa.
Oharra : Nik baino askoz ere hobeto adierazten dute : "La Navarra marítima"
Tomás Urzainki-rena, "En torno a la conquista de Navarra" María Puy
Huici-rena, "Historia de Navarra, El Estado vasco" Mikel Sorauren-ena
eta
"Elementos fundantes de la identidad colectiva navarra. De la diversidad
social a la unidad política".
Gaizka Aranguren, Gara, 99.12.17an "Berreraikuntza nazionala : Nafar
Estatua
berreskuratu."
Tomás Urzainqui, Gara, 99.12.19an "Construcción, o liberación
del Estado
nacional propio". Besteen artean...
Kontraesana
: Espainia-Nafarroako Estatua-Frantzia
Barka
erantzunari gaia aldatzeagatik, baina horrela egokiagoa iruditzen
zait eta nire asmoa ez da inor konbentzitzea (ez naiz zipaio eta lapurretara
jolazten ari) baizik, aukerak ematea denon artean erabaki dezagun... garai
bakoitzean aukera onena ahal bada.
Bidaltzen dizut (baimenik gabe barkatuko al dit ?) Gaizka Arangurenek,
99.12.17an Garan argitaratutako "Berreraikuntza nazionala : Nafar Estatua
berreskuratu" zati bat, erantzun bezala egokia, interesgarria irudituko
zaizulakoan
"......"
"EHk bere proposamena bota zuen larunbatean. Behar bezain bertzeko
zehaztasunik gabea eta, horrexegatik erabat malgua. Hauteskunde
demokratikoak zutabetzat hartuta, prozesu konstituientea aldarrikatu dute.
Bere tasunik handienetako bat : Nafarroa Osoa zatitzen duten instituzioak
eta berauen egituraketa politikoa baztertzea.
Horregatik jo dute utopikotzat Espainiako konstituzioa onartu ez, baina
haren seme-alabak defendatzen dituztenek.
Etorkizun hurbilean, EHk proposatu duen metodologia zehaztugabea aplikatzeko
aukera badagoela pentsa dezagun. Bada, lehenik eta behin, independentiston
lana artikulu honetan garatu nahi izan dugun ildotik abiatu beharko
litzateke azeleratuki.
UPNk erabiltzen duen Navarra/Euskadi dikotomia, Navarra/España bihurtu.
Orduan agertuko litzateke garbi nor dagoen Nafarroaren askatasunaren alde
eta aurka. Nafar independentistok gure askatasuna berreskuratu nahi dugu.
Espainiar konkistatzaileen oinordekoek menperaketa defendatu beharko dute
historiari begira eta politikoki.
Eta ziur gara nafar independentistak gehiago garela espainiar zaleak baino.
Aitzitik, edozein metodologia proposatu baino lehen, eskuratu nahi den marko
juridiko-politikoaren aurkezpen zehaztuagoa behar delakoan gaude. Eta
horregatik uste dugu ezinbertzekoa dela orain eta hemen Nafar Estatu
independientea gidatuko duen konstituzio proposamena argitara ematea.
Borradore bat bertzerik ez bada !
Edozein eztabaidak zuzendu edo alda dezakeen borradorea. Prozesu
konstituientean erreferentziazko testua egon, hasieratik egon dadin. Egin
beharko edozein kontzientziazio kanpainan "horrelako zerbait nahi
dugu",
"honantza jo nahi dugu", "hauxe da gure xedea" erran ahal
izateko."
Gaizka Aranguren, Gara, 99.12.17an.
Oharra (nirea) : ezin dut ahaztu Otan-en erreferenduma...
Kontraesana:
Espainia-Nafarroa Errepublika-Frantzia
...
> Zein eragin izango luke izen aldaketak, honezkero ikur
> batzurekin identifikatzen den jendearengan? Ez al
> litzateke jendea atzean geratuko? Zenbaterainoko
> eragin kaltegarria izango luke?
Gaizka Aranguren, Egunkaria, 99.09.23an. "Ikurrinak ez du balio".
"Sinboloak konbentzioak dira. Asmakizunak. Batzuk zaharrak eta bertze
batzuk
atzokoak. Batzuetan, une historiko zehatz batean gailendu diren ikurrak.
Bertzetan, kolore ordezkaritzat hartu diren trapuak.
Baina sinboloaren balioa, ordezkatzeko duen gaitasun mailaren arabera neurtu
behar da. Eta hortara goaz.
Sabino Aranak ikurrina asmatu zuenean ez zekien zenbaterainoko oniritzia
lortuko zuen. Ezagutzera emateko bideak biziki landu zituen eta pentsatu ere
ez zuen arrakasta lortu zuten kolore horiek.
1970etik 1979ra lortu zuen ikurrinak Nafarroa Osoan kontsentsurik gehien.
Gogora ekar dezakegu orduan PSE-PSOE zenak egiten zuen ikurrinaren defentsa.
Bai eta ETAk hil zuen Caballero Iruñeko UPNko zinegotziak berak, Iruñeko
udaletxean paratu izana.
Baina Hego Euskal Herria bi entitate politiko-administratibotan banatu
zutenetik, ikurrinaren balio sinboliko bateratzailea gainbeheran etorri da.
EAE deritzoten nafar mendebaldeko lurraldeetako instituzioalek bere ikur
nagusitzat hartu izanak patrimonializazio prozesu itzulezina eragin du.
Ikurrinak ez du Nafarron sinbolo izateko behar duen kontsentsua biltzen. Eta
ikur ordezkatzaileek gehiengoa baino gehiago behar dute. Ikuspegi
abertzaletik, azken 25 urteotako akatsak zuzentzen joateko, eraikuntza
nazionalerako baliagarriak diren tresnak xamurki behar dira hautatu. Orainak
eta etorkizun hurbilak eraginkortasun politiko handiena duten sinboloak
altxatzera bultzatzen gaituzte.
Ikurrina ez da Nafarroa osoaren batasuna eta askatasun egarria ordezkatzeko
sinbolo baliagarria. Aranaren asmakizunak euskaldunak egitasmo politiko
komunean biltzeko birtualitatea galdu du. Are gehiago, euskaldunak banatzeko
tresna bilakatu da.
Hortaz, ez zait inondik inora bururatzen Nafarroako bandera baino sinbolo
politiko eranginkorragorik xede abertzaleen ildoan. Inoiz Nafarroa Osoari
entitate politiko-juridikoa eskaini dion erresuma zaharraren sinboloa bera.
Eta ez historikoki esanguratsua delakotz eta unionistei kontraesan handiak
sortzen dizkielakotz soilik. Politikoki eraginkorrena delako baizik. Eta
hori da inportanteena."
Gaizka Aranguren, Egunkaria, 99.09.23an.
Nik nire aldetik baliatzen dut mezu hau bidaltzeko Nafarroako I.
Errepublikako I. Konstituzioaren idazkari ezezagunari 4. artikulu
proposamena :
Nafarroako I. Errepublikako I. Konstituzioa :
4.- Gaur eguneko Nafarroako Foru Erkidegoaren bandera izango da Nafarroako
I. Errepublikako ikurra ofiziala, "inoiz Nafarroa Osoari entitate
politiko-juridikoa eskaini dion erresuma zaharraren sinboloa bera" eta
bakarra dugulako.
Euskadi, Nafarroako I. Errepublikaren zati bat da. Gora !
> Kaixo
...abertzaleok ikur aldaketa onartu
> beharko genuke (tamalez, hain erraza izango
> litzatekeenik ez dut uste hala ere). Baina zer
> gertatuko litzateke Ikurriña, Euskal Herria (ala
> Euskadi) eta ez-abertzale askok bere eginda dauzkaten
> ikurrak Nafarrengatik ordezkatuz gero. Gogora
> dezagun, aipatu ikurrek E.A.E-n eta baita Frantziaren
> menpeko Euskal Herrian duten onarpena. Lortuko al
> litzateke ez-abertzale hauek ikur horiekin
> identifikatzea? Arazoa konpondu ala beste alde batera
> pasako al genuke aldaketa hauekin?
Gero eta zailagoa zait zure galderak erantzutea, baina gure menperatzaileak
armaz eta bortizki lortutako zatiketaren azken ordezkariak ezagutu eta
salatzen ez ditugun bitartean ez dugu zer eginik. Bortizki lortutako gure
kolonizazio kulturala, berezko nortasuna eta izaera politiko eta sozialaren
genozidioa (nafarrak) eta menperatzaileek inposatutako zatitzen gaituen
ustezko nortasun eta izaera politikoa ( vaskoak - Nafarroako Foral
erkidegoaren nafarrak ) ezagutu eta salatzen ez dugun bitartean jai dugu.
Nafarroako Errepublikaren hegoaldea zatiturik dugu, klonismoa ez da
asmakizun
berria, Espainiako erresumaren Euskadiko Autonomi Erkidegoan eta Espainiako
erresumaren Nafarroako Foral Erkidegoan.
Hil egin zaigu Aizpun, Espainiako erresumaren Foral Erkidegoaren "Partido
nazionalista errekete" burua, baina
hor daukagu Arzalluz "Unión del pueblo vasco-rekete"-ko burua. Hor
dauzkagu
Garaikoetxea / Alli, Ibarretxe (Ardanza ) / Sanz, Ansuategui / Balza
(Atutxa ), Zipaioak eta Guardia zibilak, Polizi nazionalak (espainolak ze
kasualitate ), DV-Correo / Diario de Navarra, Psoe-Ee /Psn, Pp-Pnv /
Pp-Upn...guztiak zatitzeko ideia klonikoen azken ordezkariak eta segun
inposatutako mugaren zein aldetan bizi garen jasotzen ditugun mezuak dira
batzuk onak besteak txarrak, batzuk gaiztoak besteak txintxoak...
Guztiak dira interesatuki zatitzen gaituzten gure menperatzailearen
ordezkari klonikoak, alegia, Espainiako Erresumaren ordezkariak eta horrela
ezagutu eta salatu behar ditugu.
Ni ez bainaiz (espainola-frantsesa) "baskoa", baizik nafarra kulturaz
euskalduna, baina bagaude ere kulturaz gazteleradunak eta
frantzieradunak...Ni ez bainaiz (espainola-frantsesa) abertzalea, baizik
nafarra eta errepublikarra, baina bagaude ere monarkikoak eta espero dut
gutxiengoa izatea. Ni ez bainaiz (espainola-frantsesa) autonomista, baizik
nafarra eta independentista, baina bagaude ere autonomistak eta espero dut
gutxiengoa izatea, horregatik etorkizuna du Nafarroako I. Errepublikak eta
aukera eman behar diogu.
Arzalluz historian kokatuta dago "Unión del pueblo vasco-errekete"-ko
buru
bezala, baina oraindik aukera dauka aitortzeko Arana-ren izaera politikoa ez
zela bizkaitarra baizik eta nafarra, Arana aurretik Euskararen Herriak izan
zuela Estatu bat eta Europa eta munduko nazio arteko ezagutza publikoa izan
zuena, nazio arteko tratatuak sinatu zituena eta erakunde
juridiko-politikoaren izena izan zela Nafarroako Erresuma, gure erregeak
izan genituela eta biztanleon identitate nazionala nafarrak.
Arzalluzek aitortzen badu Aranaren nafartasuna eta bihurtzen badu bere
"Unión del pueblo vasco-errekete", "Partido nazionalista
nafarra"-n edo
"Nafar alderdi errepublikarrean", Historiara zalantzarik gabe pasako
da
Euskararen Herriari egitura juridiko-politikoa eman zion politikoa bezala,
alegia, Nafarroako I. Errepublikaren sortzailetzat.
Arturo Campion-ek bere abertzaletasuna aitortu zuen bezala, esaiozue
Arzalluz-i, itzul diezaiola mesedea eta mesedez, aitor dezala Aranaren eta
bere izaeraren nafartasuna.
Kaixo berriz :
Eztabaidak aberasten duela jakinda, gu biok aberats
izateko bidean gaudela esan behar.
Izenak azaleko arazoa direla mantenduz, eta
garrantzia, konzientziarik gabeko sektoareak
erakartzeko izenak izan dezakeen balioaren arabera
emanez hainbatetan mintzatu natzaizunez, ez diot horri
buelta gehiagorik emango.
Aldiz, zure diskurtsoak iraganaz daukan menpekotasunaz
ariko natzaizu oraingoan. Historia ezagutzea (egiazkoa
ezagutzea biziki zaila bada ere) garrantzitsua dela
ukatu ezezik, garbi azpimarratuz, ezin dezaket onar
etorkizunak historiaren esklabu izan behar duenik.
Etengabe iragana darabiltzu etorkizuna nola eraki
behar dugun erabakitzeko. Nafarroako erresuma halakoa
zen, Nafar esaten genion geure buruari (ziur al zaude
bertako jendeak nafar bezala definitzen zuela bere
burua erdaldunen aurrean? eta ez euskalduntzat?), e.a.
Inoz Nafar erresumarik izan ez balitz, ez al genuke
euskaldunek gure arazoak eta elkarbizitza gidatuko
duen estatua eraikitzeko eskubiderik? Ez al litzateke
zilegi izango? Nik erantzuna baiezkoa dela diot
inolako zalantza izpirik gabe. Herri bezala inoren
menpekotasunik gabe bizi ahal izateko eskubidea ez
digu historiak ematen, baizik eta herri-nazio izateak
berak. Beraz, iragana ahaztu barik, orainari begiratuz
eraiki beharko dugu herri honek munduan zehar
gainontzekoen mailan ibiltzeko beharrezkoa duen
trajea.
Sabino Aranaren aurka jo duzu, zergatik eta nafarroako
erresuma ez zuelako bere proiektuaren ardatz gisa
ezarri. Sabino Aranak, denok bezala, akats asko izango
zituen bai bere bizitza publiko zein pribatuan (guk
ziuerrenez hoietariko asko izango genituzke garai
haietan bizi izan bagina). Baina ukaezina da (nahiz
eta bera bakarra ez izan) Euskal Herriari hark
egindako ekarpena, herri honen kontzientzia kolektiboa
suspertuz. Hori uka ezina da, eta ez deritzot zilegi
Sabino Aranari Euskal Herriaren zatiketa bultzatu
izanaren salaketari. Berak sortutako alderdia batzuk
modu horretan erabili izanak ez du bera arduradun
egiten.
Erantzuna
:
Jon Oria filosofia doktorea, bere
liburuan "Ültimos Reyes de Navarra..."
Mintzoa editoriala XIX. tomoa 1994an, 163. orrian gazteleraz dio gutxi gora
behera :
"...Pirinioetako Erresumaren politiko zentroa eta liderazgoa, J.
Jourdain-ek
deitu zuena "Vasconia Pirenaica", erabat dagokio historikoki
Nafarroari.
"País de los Vascones"-en konzeptualizazio modernoena, historiko eta
legal oinarri gabea zor zaio gehien bat "Sabino de Arana y Goiri "
lumari
(1865-1903); bere dialektika atsegin zaio gehiago Espainia eta Frantziari ez
duelako oldartzen Pirinio-tarren eta Penintsula-tarren arteko betiko
borroka, betikortzen honela zentralizatzeko logistika, partidismoen artean
mugitzen dena, eta galarazten sor dadila berriro Estatu bat sortzeko
antzinako plana, non defenda ahal izango diren, Foix, Aragoi Garaia,
Bigorre, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Bearn eta Nafarroako Erresuma ohiturak,
hizkuntzak eta Pirinioetako tradizioak, Europa Federatu baten barruan.
Albret-tarrek defendatu zituzten gure patronimiko tituluak, Bianako
Printzerria, autoktono hizkuntza biak, gaskoinera eta euskara, Pirinioetako
berezko juridiko eta legal sistema, Errenaisantza epe garrantzitsu
bitartean.
Orain falta zaigu ikuspegi orokorra, bakarrik gure berezko historiari
buruzko gogoeta batek itzul diezagukeena. Bitartean parte hartzen dugu
betiko espektakuloan, non Espainak sartzen digu ezpata, "Papado"-ak
erakusten digu eztena eta Frantziak nahi gaitu errematatu traiziozko
labanaz..." Jon Oria.
Bestalde, gaur bezalako egun batean duela 506 urte (1494.eko urtarrilaren
10ean), koroatu zituzten azken aldiz ohore guztiekin, Iruñeko Maria deuna
katedralean Joan eta Katalina, Foix, Bearn eta Nafarroako gure errege eta
erregina pribatiboak. Antzinako ohitura zen bezala ezkutu batean igo
zituzten hiru aldiz diputatuen artean...Ordurarte (1512) gure errege guztiak
koroatzen zituzten Iruñeko katedralean. Ohorea gure berezko errege eta
erreginei.
1.- Identitate juridiko politiko nazionala,
nafarrak gara.
Ni ez naiz abertzalea, nafarra naiz eta Nafarroako
Errepublika, alegia, Nafarroa garaia eta behera, Zuberoa, Lapurdi, Araba,
Gipuzkoa eta Bizkaia, ezinbestekoagoa dut bizitzeko "arrainak bere ura
baino" edo Arizkurenek janaria baino.
Bere
burua ez "nazionalista"-tzat aitortzen dutenek adierazten ari direna
da, ez direla nafarrak, alegia, direla espainiarrak edo frantziarrak eta
mantendu nahi dituztela betiko Francoren edo De Golen armaz eta bortizki
lortutako "una España (France) grande y libre" inperialista estatuak.
Eaj
eta Ea-ko buruek erabaki behar dute zer diren, Pp, Psoe, Upn,.... Udf-ko buruek
erabaki duten bezala, gero guztiok bozkatu behar dugu...Zer ordea, I. Nafarroako
Errepublikaren konstituzio berria ez bada?
Niri ere gustatuko litzaidake parte hartzea
hauteskunde batzuetan erabakitzeko ea alemaniarrak, frantziarrak edo italiarrak
diren...
Bitartean Independentzi
gerrako preso nafarrak, guztiok bezala, baraurik hil zorian..
2.- Nafarroako Estatua, Nafarroako Errepublika.
Estatu
bat modu askotakoa izan daiteke, erresuma, tirania, diktadura, erresuma
parlamentaria, totalitaria...Nire proposamena zalantzarik gabe Errepublika
demokratikoa da.
Himnoaren
proposamena :
Arana
anaiak edo Telesforo Monzon-en antzera ni ere ausartzen natzaizue proposatzera
Nafarroako I. Errepublikaren himnoa.
Uste
dut nafarrok antzeko zerbait abesten genuela Orreagan, Roland akabatu
eta Carlomagnoren armada erraldoiaren zati bat txikitu genuenean, Iruñea gure
betiko kapitala (gaur egungoa ere) erre zigutelako...
Gasteizko
urtebeteko setioan, orain bezala gosez hiltzen ginenean errendatu baino lehen,
Arizkuren eta besteak bezala, Bilbon, Baionan, Donostian, Mauleko gaztelua
heriotzaraino defendatzen, Donibanen, Garazin...Noaingo arratsalde madarikatuan
gutariko 10 bat mila akabatu gintuztenean edo Amaiurko gazteluan azken nafarra
hil gintuzten arte, uste dut abesti honen antzeko doinua entzun ahal izan
zela...
Zumalakarregiren
alde eta aurka, hil edo bizi, borrokatu genuen nafarrok ere pozik abestuko genuen
eta Txillardegiren "Putzu" eleberrian elkarren aurka borrokatzen
azaltzen garen gehienok ere azkar ikasiko genukeen...
36ko
gerratean Agirreren alde borrokatu genuenok, seme-alabak deserriratzen, orain
Onitz eta besteekin egiten duten bezala eta errekete ginenok ere bizitzaren
azken hatsa arte abestuko genuke...
Francok
Txiki eta Otaegi fusilatu gintuenean bere ezpainetatik atera ziren azken doinua
izan zen...
Azken
hamarkadetan bortizki hildako ehunka nafar guztiok ziur nago abestu dugula
antzeko zerbait...
Hildako
zipaioei ere abestu diegu ere azken agurra ematerakoan...
Urteak
preso daramatzaten ehundaka nafarrok ozenki abestuko dugu errefuxiatu guztiokin
batera...
Gose
greban dauden ehundaka nafarrok ere ahotsa ahulduta baina tinko abestuko
dugu...ezaguna egingo zaizuelakoan...
Nafar
gudariak gara
Nafarroa
askatzeko
gerturik
daukagu odola
bere
aldez emateko.
Irrintzi
bat entzunda
mendi
tontorrean,
goazen
gudari denok
Nafarroa
askatzea.
1.-
Nafarroako I. Errepublika (NIE edo NE) osatzen dute Nafarroa garaia eta behera,
Zuberoa, Lapurdi, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Trebiño eta Trutzioz lurraldeak.
NIE-ko biztanleen nazionalitatea nafarra da.
2.-
Nafarroako I. Errepublikaren himnoa hau da :
Nafar
gudariak gara
Nafarroa
askatzeko
gerturik
daukagu odola
bere
aldez emateko.
Irrintzi
bat entzunda
mendi
tontorrean,
goazen
gudari denok
Nafarroa
askatzea.
3.-
NIE-ren hizkuntza ofiziala euskara da. Frantziarekin mugatzen duten lurraldeetan
(Nafarroa behera, Lapurdi eta Zuberoa) frantziera ere ofiziala izango da.
Espainiarekin mugatzen duten lurraldeetan gaztelania ere ofiziala izango
da. Gipuzkoan gaztelera bakarrik izango da ofiziala lehen hogei urtetan.
Nafarron eskubidea izango da hizkuntza ofizialak doan ikastea.
4.- Gaur eguneko Nafarroako Foru Erkidegoaren bandera izango da Nafarroako I.
Errepublikako ikurra ofiziala, "inoiz Nafarroa Osoari entitate
politiko-juridikoa eskaini dion erresuma zaharraren sinboloa bera" eta
bakarra dugulako.
5.-
Arranoa, hartza eta otsoa, izendatzen dira Nafarroako I. Errepublikaren nazional
abereak, azken mila urtetako askatasun borrokaren eta naturari zor diogun
errespetuaren adierazle biziak direlako.
6.-
Nafar guztiok dugu lana egiteko eskubidea. Langabetuak bizitza duin bat eraman
ahal izateko soldata jasotzeko eskubidea du. Langabetuak ere eskubidea du heziketa
jasotzeko doan, lehentasuna izanik hizkuntza ofizialak menperatzea.
7.-
Nafarroako I. Errepublikak ez du ejertzitorik, ez armadarik. Errepublikaren
defentsa oinarrituta dago nafar guztion gehiengoaren borondatearen errespetuan
eta Europa eta munduko beste nazio eta estatuen ezagutza eta babesean.
8.-
Nafar guztiok daukagun informazio eskubidea mugaezina da. Intimitatea babesteko
eskubidea ere mugaezina. Kalitatezko heziketa jasotzeko eskubidea ere dugu.
Nafar guztiok eskubidea dugu internet eta teknologi berrietan heziketa doan
jasotzeko, informazio eta heziketa jasotzeko eskubideak bermatzeko ezinbesteko
teknologi bitartekoak bezala.
9.-
Nafarroako I. Errepublikaren soberania nafarrongan dago. Boterea banatuta egongo
da hiru mota independientetan, alegia, exekutiboa, legislatiboa eta judiziala.
Legislatibo botereak, bi biltzar nagusi izango ditu, Nafarron Biltzarra eta
Lurraldeen Biltzarra.
Nafarron
Biltzarrak 100 biltzarkide edo parlamentari izango ditu. 18 urtez gorako nafar
guztiok eskubidea dugu biltzarkideak aukeratzeko bozka emateko nafar bat, bozka
bat proportzioz, bermatzeko nafar guztion gehiengoaren nahia edo borondatea.
Lurraldeen
Biltzarrak 126 lurraldekide osatuz egongo da. 18 urtez gorako nafar guztiok
eskubidea dugu lurraldekideak aukeratzeko bozka emateko nafar bat, bozka bat,
baina bermatzeko lurraldeen ordekaritza, lurralde bakoitzak honako lurraldekide
kopurua izango du :
Nafarroa
garaiak 25 lurraldekide. Bizkaiak 25 lurraldekide, Trutzioz-ek lurraldekide bat,
Arabak 24 lurraldekide. Trebiñok lurraldekide bat. Gipuzkoak 25 lurraldekide.
Lapurdi, Nafarroa behera eta Zuberoaren artean 25 lurraldekide.
Nafarroako
I. Errepublikaren lege guztiak Nafarron Biltzarraren eta Lurraldeen Biltzarraren
onarpena izan beharko dute.
10.-
Nafarroako I. Errepublikaren hiriburua Iruñea da, historikoki izan dugun
hiriburu bakarra.
Preso,
errefuxiatu, gose grebalari eta nafar guztioi.
Euskal
Herria Journal
http://www.freespeech.org/ehj
http://www.contrast.org/mirrors/ehj
======================================================
FOR A FREE AND UNITED REPUBLIC OF NAVARRE!!
NAFARROAKO
ESTATUA ASKATU!!
======================================================
3.- Nafarroako Errepublikaren oinarrizko
Konstituzioaren proposamena
(Zuzendua eta laburtua).
3.1.- I. Errepublika Nabarra osatzen dute Nafarroa garaia
eta behera, Zuberoa, Lapurdi, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurraldeak. Biztanleak
hiritar nabarrak dira.
3.2.- Errepublika Nabarraren himnoa Gudariak da.
3.3.- Errepublika Nabarraren ofizial hizkuntza euskara da.
3.4.- Nafarroako Foru Erkidegoaren bandera da Errepublika Nabarraren ikurra
ofiziala.
3.5.- Arranoa, hartza eta otsoa dira Nabarrako Errepublikaren nazional
sinboloak.
3.6.- Nabar guztiek dute lan egiteko eskubidea. Langabetuak soldata jasotzeko
eskubidea du. Langabetuak hezkuntza jasotzeko eta hizkuntza ofiziala
menperatzeko eskubidea du.
3.7.- Nabarrako Errepublikak ez du ejertzitorik, ez armadarik. Nabarrako
defentsa hiritar guztien betebeharra da.
3.8.- Nabar guztiek duten informazio eskubidea mugaezina da, sarrera internetera
eta teknologi berrietara.
3.9.- Errepublika Nabarrak hiru independente botereak ditu: betearazlea,
legegilea eta judiziala. Legegile botereak, bi biltzar nagusi ditu, Nabarron
Biltzarra (100 biltzarkide) eta Lurraldeen Biltzarra (126 lurraldekide) -
Nafarroa garaia (25), Bizkaia (25), Trutzioz (1), Araba (24), Trebino (1),
Gipuzkoa (25), Lapurdi, Nafarroa behera eta Zuberoa (25).
3.10.- Nabarrako Errepublikaren hiriburua Iruñea da.
4.- Legitimazio demokratikoa. Gehiengoa lortu behar
da hauteskundeetan.
Helburua
zalantzarik gabe da gehiengoa lortzea hauteskundeetan.
Nire
iritzi xumean, datozen Espainiako hauteskundeak aukera ezin hobea
litzateke nafar guztioi aurkezteko Nafarroako I. Errepublikaren I.
Konstituzioa, baldintza hauekin :
1.- Eaj, Ea eta EH-k (HB-k erabaki badu ez aurkeztea, Iu, Psoe, Pp, ...eta
iparraldekoak apuntatzen badira hobe), sor dezatela "Nafarrak" (edo
beste)
izeneko hautes koalizioa (Europarako egiteko asmoa zuten bezala), eta bere
hautes programan sar dezatela Nafarroako I. Errepublikaren I. Konstituzioa.
2.- Nafarroa beheran, Lapurdi, Zuberoan eta Trebiñoko herri eta auzo
guztietan antola ditzagun hauteskundeak ere, ez bakarrik sinbolikoki, baizik
eta
serio eta eraginkor modu batean, lurralde hauetako nafar guztiek aukera izan
dezaten bozka egiteko.
3.- Ela, Lab, Ehne...Elkarri, Senideak, Mcc, Confebask...(Ugt, Ccoo...eta
beste guztiak posible badute ere)...elkarteak, Esait, langabetuak...alegia,
Nafarroako I. Errepublikako gehiengo sozialak publikoki bultza dezala
Nafarroako I. Errepublikaren I. Konstituzioa.
Laugarren bat ere pozik idatziko nuke, baina oraingoz horrela utziko dut
(sekula ez da berandu akatsak...)
Aukera gehiago ere izango dira (bizitza dagoen bitartean), ia mila urte
itxaron
duen herri batentzat lau urte gehiago edo gutxiago ez da ezer, baina 15 urte
kartzelan daramatenentzat (ezer) ez da berdin...
Gainera galtzeko ezer gutxi dugu 4-5 diputatu jeltzale, lau urtetan
autopista baten kudeaketaren transferentzi bat gehiago edo
gutxiago....
1986.eko
martxoaren 12an Otan-en erreferenduma ospatu zen eta bozka hauek izan zituen
Nafarroako errepublikaren Aunamendietako hegoaldean (galderaren maltzurkerian
erori gabe eta laburtuz) :
Ehuneko
bozkak emandako bozka guztiekin (Egin 86.3.13) :
Nafarroa g. Gipuzkoa Araba
Bizkaia
Otan
bai %40
%28 %35
%32
Otan
ez %53
%68 %59
%64
Hala
ere, Ardanza, Arzalluz, Txiki, Upn, Psoe eta "Otan bai" botoa
publikoki eta telebista publikoen bitartez eskatu zuten guztiak, lasai asko
jarraitu zuten "gehiengoak demokratikoki eta herriaren hitza bortizkeriarik
gabe" esandakoa betetzen eta errespetatzen. Gaur arte.
Lizarra-Garazi-k
badu nondik hasi lanean nahi badu.
2000.eko
martxoaren 12an, Nafarroako Errepublikaren Aunamendietako hegoaldeko nafarrok
badugu eskubidea legalki Europa eta mundu guztiaren aurrean bozka emateko
Nafarroako Errepublikaren Konstituzioaren alde, baldin eta, alderdi politiko
batzuk hautes koalizio batean sartzen badute Nafarroako Errepublikaren
Konstituzio oinarri kontsentsuatu bat.
Ni ez
naiz apostata Otegi bezala, zeren eskubide bati uko egiten diona izango da
apostata edo horrelako zerbait, baina sekula ez intsumitua, ni nafarra naiz, eta
datorren martxoaren 12an nahi nuke bozka eman Nafarroako Errepublikaren
Konstituzioari ez edo bai, eta Otani ez esan nion bezala, oraingoan
Nafarroako Errepublikari bai bozkatuko nuke.
Eta
baietzaren gehiengoa % 60 balitz, Europak eta mundu guztiak jakingo luke
Nafarroako Errepublikako biztanleen gehiengoak konstituzio bat onartu duela, non
indar armaturik ez dagoen, non 600 independentziaren aldeko gerrako presoak
dauden, nazio arteko legediaren arabera Ginebrako konbentzioa dagokiena eta
aldatuak izango direnak, desarmatutako espainol militar (10.000) + desarmatutako
espainol "guardia civil" (10.000) + espainol polizia + militar
frantsesak + polizia frantsesak + ...
"Aukera
gehiago ere izango dira, ia mila urte itxaron
duen herri batentzat lau urte gehiago edo gutxiago ez da ezer, baina 15 urte
kartzelan daramatenentzat (ezer) ez da berdin...
Gainera galtzeko ezer gutxi dugu 4-5 diputatu jeltzale, lau urtetan
autopista baten kudeaketaren transferentzi bat gehiago edo
gutxiago..."
Garzon
autoa : 2000.eko otsailak 2an.
Gara
2000 otsaila 3.
....
"Razonamientos juridicos
Primero.-
...
...
Es
decir, ETA, como vanguardia del movimiento que encabeza y con estructuras de
dirección subordinada sobre la antigua KAS, no debe ser abordada como una
simple banda criminal, sino como una estructura que pretende cubrir todos los
frentes políticos, sociales, militares, etc, y actuar de hecho como un
"Estado" frente al Estado legítimo. ...Garzón"
Nafarrok
mendekatzen gaituen "epaile" espainola ere konturatu da Euskararen
Herrian, bi estatu daudela bat legitimoa eta bestea ez.
Niretzat
Estatu legitimo bakarra, azken milaka urtetan, duela 500 bat urte eta orain,
Nafarroako Estatua da, gaur egun Nafarroako Errepublika.
Martxoaren
12an aukera bat dugu hau garbi adierazteko Europa, mundu osoari, Espainia,
Frantzia eta Garzoni ere, alderdi politiko batzuk aurkezten badigute
Nafarroako Errepublikaren Konstituzio kontsentsuatu baten oinarria.
Eta
botoen % 60 lortzen badu, "Otan ez" erreferendumak lortu zuen bezala
(nahiz eta alderdi "nagusiak" Otan bai esan), Europak, Munduak,
Frantziak, Espainiak eta Garzonek, jakingo dute Euskararen Herrian, Estatu
legitimo bakarra, Nafarroako Estatua dela, alegia, Nafarroako Errepublika eta
lege legitimo bakarra onartutako Konstituzioa.
Mesedez.
5.- Udalbiltzak deitzen du Nafarron Biltzarra eta Lurraldeen Biltzarra osatzeko hauteskundeak.
Udalbiltzak
Nafarroako Errepublikaren Instituzio legitimo bezala, onartutako Konstituzioaren
aurreikusita dauden Nafarron Biltzarra eta Lurraldeen Biltzarra, antolatu eta
deituko du sei hilabetetako epean hauteskundeak Konstituzioak legislatibo botere
legitimoa duen Nafarron Biltzarra eta Lurraldeen Biltzarra.
6.- Espainia eta Frantziako indar armatuen
desarmea.
Nafarroako
Errepublikaren Konstituzioan oinarriturik 7. atalak dio :
7.- Nafarroako I. Errepublikak ez du ejertzitorik, ez armadarik. Errepublikaren
defentsa oinarrituta dago nafar guztion gehiengoaren borondatearen errespetuan
eta Europa eta munduko beste nazio eta estatuen ezagutza eta babesean.
Eta baietzaren gehiengoa % 60 balitz, Europak eta mundu guztiak jakingo luke Nafarroako Errepublikako biztanleen gehiengoak konstituzio bat onartu duela, non indar armaturik ez dagoen, non 600 independentziaren aldeko gerrako presoak dauden, nazio arteko legediaren arabera Ginebrako konbentzioa dagokiena eta aldatuak izango direnak, desarmatutako espainol militar (10.000) + desarmatutako espainol "guardia civil" (10.000) + espainol polizia + militar frantsesak + polizia frantsesak + ...
7.-
Errepublikako independentzi gerrako nafar presoen aldaketa edo erosketa.
Otegi,
Gara 2000.01.16an, 7. orrian, "prisioneros de guerra vascos"...
Gerrako
presoak izan daitezke gudariak (soldaduak) edo zibilak (bahituak), baina beti
gerrako presoak erosi egiten dira diruz, ondasunez edo faborez, aldatu egiten
dira pertsonaz, beste gudariz edo...beti izaten dute salneurria...
Adibide
bat ipintzeagatik Fantzisko I Frantziako erregea Carlos V. eta Espainiako
erregearen presoa izan zenean eta Nafarroako Margarita (gero) gure jatorrizko
erregina (Heptameron idazlea) eta presoaren arreba, bitartekari izan zena...
Reagan-ek
ikurrina bat ipintzen zuen zelai batean Iran-ek bahitutako presoak iragan zuten
egun bakoitzeko eta munduko telebista guztietan azaltzen zen ia egunero...
Clinton-entzat,
bere guda inperialistetan preso harrapatzen dizkioten pilotuak bihurtzen dira
lehentasun nagusia (telebistetan) eta beraien askatasunaren salneurria neurri
ezina eta hau da bizitzaren salneurria. Gero ongi etorria egiten die heroiak
bezala eta dominak eta indemnizazio ekonomikoak ematen dizkie itzuli ezinezko
denboraren truke.
Ez
dago Estaturik mundu honetan onartzen duenik bere jatorrizko independentzi
gudariak izan daitezela epaituak gerrako etsaiengandik...are gutxiago,
nazio arteko legedia betetzen ez denean, alegia, bost eguneko inkomunikazioa
konfiantzazko abokaturik gabe, torturatuak, jipotuak, sakabanatuak, erailak
batzutan eta azkenik epaituak baino hobeto esateko mendekatuak etsaien epaitegi
bereziengandik (duela gutxi fusilatuak)...
Gerrako
presoen askatasuna lortzeko (erosita edo aldatuta) daude nazio arteko erakunde
"humanitarioak" "Gurutze gorri" espainola, "Ilargi
erdia" musulmana, "Amnesty internazional"...
Errepublikan
ere munduko leku askotan bezala, askatasuna lortzen duten gure gudari presoei
ongi etorria ematen diegu Clintonek bere gudako pilotu presoei bezala, gutxi
gora behera, jende xume gehiago eta telebista gutxiago, bakarrik falta zaie
nafarrak bezala, gure jatorrizko Estatuaren errekonozimendua, alegia, Nafarroako
Errepublikaren ordezkari legitimoen dominak eta indemnizazioak, independentzi
gudariak bezala.
Laister
lortuko dituztelakoan...
Euskal
Herria Journal
http://www.freespeech.org/ehj
http://www.contrast.org/mirrors/ehj
News January 2000
|
January 27-- Spanish
National/Regional Police Harass General Strikers, Arrest 26. Spanish
national and regional police arrested at least 12 people in Navarre and
14 in Baskongadak on Thursday during confrontations between policemen
and general strikers, local news reported. The Basque political
coalition Euskal Herritarrok (included Herri Batasuna) called the
strike to demand amnesty for the Basque prisoners of war (POW) dispersed
in jails throughout the French and the Spanish states.
|
8.-
Independentzi gerrako nafar presoen indemnizazioak.
Bakarrik
falta zaie nafarrak bezala, gure jatorrizko Estatuaren errekonozimendua, alegia,
Nafarroako Errepublikaren ordezkari legitimoen dominak eta indemnizazioak,
independentzi gudariak bezala, itzuli ezinezko denboraren indemnizazioak.
Legislatibo
botereak, alegia, Nafarron Biltzarrak eta Lurraldeen Biltzarrak legitimitate
demokratiko osoa dute beste bi botereindependienteak osatu eta antolatzeko,
judizizla eta exekutiboa.