Etxera

Ahur, esku zabala, ahur eskua esku naba leinuko larru gorriak :

Hilarri zuriari begira, ezker horma berria eta heriotzaren eskasa eskubian dutela, elkartu dira gorria eta beltza, eguzkia eta ilargia, beroa eta hotza, zaharra eta gaztea...

Zabalean aukeratu dituzte eskuburuak, borobilak, elizetako burezurrak bezala, motelak eta biziak, larruzkoak, jotzeko modukoak, SSz jositako lau buruak...

Ezker eskubi jotzen esku zabalarekin ibili dira ordu betez, eliza betea, kez betea, izerdiz, jendez, diruz, ilusioz betea...
 
Eskumikatuak oihuka, txaloka, zalapartaka, bakoitzak bere apaizaren alde...

25.000 + 46 urte izanagatik gaztea da, esku nabarren aita santua, baina ar gorri gazteak kostata, irabazi egin dio.

Pilotasoroak