Hasierara

Ahur, esku zabala, ahur eskua, esku naba leinuko larru gorriak :

 
Aurreko mendeetan eta egun larru beltzek arimarik (dirurik) ez zutenez, dispertsa zitezkeen Afrikatik Europa eta Ameriketara, gaur egun, Pirinioko larru gorriak existitzen ez garenez, preso larru gorriak dispertsa daitezke Errepublika Esku Nabarratik milaka kilometrotara...hori bai beti Vatikanoko bedeinkapenarekin...
 
Ez existitzeagatik, larru gorriak tortura daitezke bost egunetan, inor ez baita torturatzen...nazio gorria ez izateagatik, ez degu eskubiderik gure Estatu gorria berpizteko, inori ez bait zaio ukatzen oinarrizko eskubiderik...
 
Larru gorriak ez degu nortasun agiri gorririk, ez bait gera existitzen...gure seme alabek ezin dute hizkuntza gorria ikasi, ikas ezina baita...eta gure dirua konkistatzaileek lapurtzen dute inpuneki...
 
Baina azken 30.000 urtetan Pirinioa gorriz margotzen gabiltza eta egun, arrazakeria, gizakiaren aurkako krimena da eta laister larru gorrien erailketa, dispertsioa, tortura, inkomunikazioa, atxiloketa, sasi epaiketak, nazionalitate eta Estatu gorriaren ukazioa babesten eta defendatzen dituztenak, epaituak eta zigortuak izango dira... justizia baldin bada.

Nazio Gorria