Etxera

Kaixo Zaleok : "Larru gorriak eskua-rrak, naba-rrak gara "

  "Quousque tandem" Oteizaren liburu ospetsuaren lehen ilustrazioan azaltzen dira larru gorrion esku nabak negatiboan (eskuak zuri, ingurua gorri edo beltz) margotuta koba zuloan (Cueva del Castillo, auriņaciense, Done-Anderren (Santander)) duela 25.000 bat urte eta Oteizak esan zuen Europa Pirinioetan hasten zela...  

Castillo harpea, Done Ander (SantAnder).   

Pirinioetako beste aldean Garonako Tolosa eta mendi garainenen artean dago Gargas izeneko koba zuloa, non 25.000 urte delarik (auņariensean), larru gorriok margotuta utzi genituen gure esku nabak negatiboan (eskuak zuri, ingurua gorri edo beltz) hormetan...  

Gargas, Aventignan, Lurde ondoan, Biarno.

  Bi koba zulo hauen artean ere, larru gorriok azken 25.000 urtetan utzi ditugu margotuta gure esku nabak beste koba zulo askotan eta margotu ditugu ere gorriz eta beltzez behorrak, bisonteak, errinozeroak, hartzak, otsoak, oreinak, renoak...

  Iakakortexarena'tar Txominek bere liburuan "Rh ezezkorra euskaldunetan" dio 132. orrian dio "...berexitasuneko goitoki ori, guztiz xaiņak eta garbiak diran enda talde batzuk bakarrik eta biziki aintziņako iatorrikoak artzen bai dute, ala nola bertokotar australiarrak eta beste bakar-bakarrenetako endako talde batzuk, narru gorridunak, anka beltzak eta esquimalak..."

  Altunak, "Ekain eta Altxerri" koba zuloei buruz idatzitako liburuan frogatutzat ematen du margotzeko teknika, hau da, kolorea (beltza ikatz errautsak edo gorria burni oxidoak ) ahoan sartu, ura eta txistuarekin nahastu eta puztu hormaren kontra...

  Lizarduikoak bere "Euskal zibilizazioan" esan berri du "gu garela Europako indijenak", hots, Oteizaren hizkeran, "gu garela Europako lehenak", Iakortaxarena'tar Txominen hitzetan "gu garela bertokotar Europarrak", alegia denok uler dezagun Europako larru gorriak garela.

  Baina Lizarduikoa agian motz gelditu da zeren aurreko astean telebistan botatako Australiako aborijenei buruz dokumental batean ikusi nituen bertako larru gorriak, kolorea (beltza ikatz errautsak edo gorria burni oxidoak ) ahoan sartzen, eskua arkaitzaren kontra ipintzen eta kolorea puzten eskuaren inguruan eta hor uzten dituzte gaur egun margotuta Australiako arkaitzetan esku nabak negatiboan, Pirinioko koba zuloetan duela 25.000 urte bezala...

  Gainera ohituta gaude ikusten Ameriketako larru gorrien pelikuletan, bertako larru gorriak agurtzeko esku naba jaso eta esaten "...(j) A U.."

eta hemengo larru gorriok agurtzeko esku naba jaso eta esaten dugu .." A (g) U (r) "

  Hala ere, odolak baino gehiago hizkuntza gorriak gorritzen gaitu larru gorrioi, baina agian, azken 50.000 urtetako historiak ere bai...

  Honengatik gure ikurrina gorria izan da beti eta gu eskua-rrak, naba-rrak azken 25.000 urtetan behintzat.

  Jau, "esku naba" leinuko larru gorriak.

Esku zabalak munduan