Etxera
Date: Sat Sep 23, 2000
Subject: Zelatun , Ernio, 2000
Ahur, jaur, iaur, esku zabala. ahur eskua, esku naba leinuko larru gorriak :
Etxeko sukaldean entzundako kontuak, duela 2000 urte euskaldunok erromatarren
aurka borrokatu genuen Zelatunen eta ihesian Bidania aldera "Akatu, akatu..."
entzun omen zen, eta gaur egun leku horri "Akutu" deitzen zaio
oraindik, "jentilen baratzean"
ehortzi omen zituzten kaskezurra
mendebalera...
Urtero joaten gara eta tontorraren azpiko burniak soinean pasatzen ditugu babes
gaitzaten urte guztian...
Min berezi bat badugu, Ernioko tontorraren azpian dagoen baseliza txikian,
argizaiolaren kandela bildu mina dugun soinaren zatiaren inguruan eta
bildumari, kandelari, su eman eta kiskali arte, kandela piztuta, baselizaren
aurrean egon behar sendatu nahi badugu behintzat...
Kontalaria Ernio azpian eguzki aldera dagoen Bidaniko kanposantuan lurperatuta
dago, denbora asko ez delarik, eguzkiari begira, ezker eskubi, burua
mendebaldera, Pirinioko erromaniko garaiko eliza gehienak bezala, duela 800
urte, baina lekurik ez zegoenez, hilobia garbitu genuenean, bere arbaso guztiak
kasualitatez, burua mendebalderantz zuten...neroni buru hezurren lekuko naiz...
Goiazko eliza
Ahur larru gorriak (32.002-9-30ean):
Orain dela 2.000 urte erromatarren aurka borrokatu
genuen Zelatunen eta ihesean Bidanitik entzun zen "akatu...akatu..."
eta lekuari gaur egun ere Akutu esaten zaio...bi mila urte alperrik ez dira
pasa eta leku askotan borrokatu behar izan dugu, Orreagan, Gasteizen, Iruņean,
Noainen, Amaiurren, Baionan, Maulen, Gernikan...borrokatu dugu godoekin,
musulmanekin, Vatikanoko enperadorearen aurka, frankoekin, gaztelauekin,
ingelesekin...gehienetan galdu egin dugu, gero eta eremu txikiagoa daukagu,
gutxiago gara, baina nik ulertu gabe nola, oraindik bizirik gaude.
32.002an hemen gaude berriro gure Pirinio gorrian
ilegalizatuak, oraingo honetan aitzakia, azken 32.002 urteko larru gorri
isilak izateagatik...
Ba ez bada ere, Ernioko burdinak soinetik pasa
ditut zazpi aldiz, Hirutasunaren soinetik hiru aldiz, iaz ahaztu zitzaidan
erakunde gorriak burdinetatik pasatzea eta hara inkisidore nagusiak zer nolako
triskantza egin duen...
Aurten Ernioko burdinak pasa dizkiet larru gorri
preso guztiei, familiei, gazte larru gorri guztiei, helduei eta zaharrei...ez
dakit zergatik...
Larru gorri asko Zelatunen eta Ernioko tontorreko
gurutze zuri erraldoian, grafiti bat zegoen: "Zergatik ez dituzue
ipurtzuloan ipintzen gurutzeak?"
Zezen n.
Bidaniko eliza zaharra propio bota zuen apezpikuak
Ahur larru gorria:
Ernioko tontorretik primeran ikusten da azken
32.002 urteko Pirinio gorriaren aia, pasabidea alegia, itsasoa orain dela
10.000 urte 100 bat metro beherago, hotz egiten baitzuen, Larrun, Aia-ko
harria (arrantzaleek Bataia esaten omen diote), Hendaia (Aia haundia), Pasaia,
Astigarraga, Oria, Andatza, Aia herria, Andazarate (anda-zahar-ate),
Iturriotz, Zelatun, Akutu, Saiaz orain dela 1.000 urteko Errepublika
zaharra (Aia, Iturriotz, Errezil,
Bidania, Goiatz, Beizama),
Goiatz Gipuzkoaren erdia...
...Albistur, Altzo, Orendain, Larraitz, Amezketa, Larrunarri (Txindoki),
Aralar...sakana, Iruņea...
...Beizama, Zumarraga, Beasain, Zegama, Zarate (San Adrian, zahar ate) eta Araia...Gasteiz...
"Aia" eta "ate"-etatik sei hilabetero Altamirako
bisonteak, D' Orduņako Lascaux-eko (laskotz) uroak, Ekaingo pottokak,
Santimamine eta Isturitzko eluroreinak eta gainontzeko piztiak, ibiliko ziren
gora (egutera) eta behera (ospela)...milaka eta milaka, gaur egun Finlandian
edo hegaztien antzera...
Ernio gaur egun bezala, toki zoragarria izango zen
tropelak ikusteko, ehizatzeko edo ekinozioko jaiak ospatzeko...
Mendetan eta duela gutxi arte, Gipuzkoako Batzar
Nagusiak beste lekuren artean Bidaniko Usarraga baserrian eta Bidaniko
eliza zaharrean bildu ohi dira, bertan erabaki direlarik gerrak, bakeak, nazio
arteko itunak Ingalaterrarekin adibidez...
Orain dela 110 bat urte, Bidaniko eliza berria
egin zutelarik, eliza zaharreko aldemeneko jauregiko nagusiak (indiano
aberatsa) eskaintza egin zuen, bere kontura, eliza zaharra zutik
mantentzeko, bertan ehortzita baitzeuden herritar gehienak bere
familiakoak barne. Ba propio botatzea agindu zuen apezpikuak, harrez
gero Bidaniko hilerria da, eliza zaharraren hormekin. Pena haundia
hartu zuen herriak eta oraindik kontatzen dute, Zelatunen erromatarrekin
borrokatu genuela bezala, baina ez esan inori.
Gipuzkoako lehenetariko bataiatzeko agiriak
Goiazkoak omen dira (oker ez banago), bertako "eliza" defentsarako dorre
bat da, ezkutuko pasabide eta guzti eta ganbaran larru gorrien eskeletoak eta
egurrezko gurutzeak daude, mundu guztiak ikus dezakeen bezala:
Zezen n.