Date: Mon Nov 22, 1999
Subject: Ezer ez da berdin
Kaixo E.tarrok :
Nik eskolan basoka bat esne egunero hartzen nuen, baina ez da berdin
nere seme alabei Eroskik edo Iparlatek doan eskeiniko balie. Nere
bizilagun batzuk aberatsak ziren gure aldean, baina nere gurasoek
sekula ez zuten haien eskeintzarik onartu. Nere aita zana elkarte
baten sortzailea izan zen baina ezkondu eta gero sekula gehiago ez
zen joan, emakumeak onartzen ez zituztelako (edo amak edo alabak
uzten ez ziotelako). Ez da berdin emakume batentzat bere nagusiaren
afaltzeko konbitea edo beste gizon batena. Ez da berdin soldata
sozialen aldeko ibiltariei Ibarretxek edo nik aterpea eskeintzea
doan. Ez da berdina idazle baten doako liburu eskaintza. Ez da
berdin kuartelen edo museoen bisitak eskeintzea doan. Ez da berdina
doako zigarroa polizi "onak" komisaldegian eskeintzen badizu. Ez da
berdina eskirolen lan eskeintza. Ia dohan eskeintzen digute bere
lana milioika afrikarrak eta eskertu ezezik militar armatuak
bidaltzen diegu hiltzeko eta hala ere gure portuetara heltzen
direnekin, milioiak gastatu itzultzeko berriro. Pasaitar beltz
hauentzat ez da berdin nere kafesne eskeintza edo Mayor belarrirena.
Ez da berdin nik edo Amatinok mesede bat eskeintzea.
Hiltzeko (gosez, egarriz, tiroz, blokeoz, tiratzen, aurrekontuak
egiten,liburuak idazten...) edo lapurtuak izateko bizitzaren truke
(xiringa, pistola, labana, autopista hartu..) era asko dauden
bezala, irainduak izateko modu asko (telebista piztu, irratia,
periodikoak edo liburuak irakurri, besteen artean,...) dagoela,
ustez ahaltsu direnak ez badakite ere, gauza jakina da.
Eta ahaltsu baten "eskeintza" pertsonala talde oso bati egiten
zaioenean inork salatzen ez badu publikoki (nahiz eta pertsonalki
"onargarria" izan), alegia, taldeak onartzen badu, kolektiboa
gelditzen da zorretan...
Honengatik nere "Iruditzen zait amildegiaren ertzean gaudela" eta
ez dut eskeintza eskertu.
Txikitan ere erakutsi zidaten kristauen jaungoikoaren barkamena
lortzeko baldintza batzuek behar zirela aitortza, damua ? eta apaiz
ofizial baten barkamena. Benetako ahalmena dutenek erraz lortzeko
modukoak bestalde...azkenean podere utsa.
Baina nere "jainkoaren eta kristauen" barkamena lortzeko damua ?
ezezik, JUSTIZIA ETA BERDINTASUNA behar bait dira, horregatik nere
benetako gaizkile guztiak erretzen daude gupidarik gabe, nere
"inpernuan" in sekula sekulorum...
Are gehiago JUSTIZIARIK ETA BERDINTASUNIK gabe nere jainkoarentzat
"delitoa" ez da existitzen, ez du ezagutzen ere eta "barkamena"
bizitzen jarraitu ahal izateko konbentzioa...Adibidez, beste helburu
batzuk lortzearren interesatuenak egiten duena...
Zalantzarik ez eduki, nik ditudan helburu batzuk lortzearren baita
turnoko Galindoren eskutan jarriko nitzakela... (bagaude eta).
Azkenik nere mezu eztandagarriarekin "beldurtzen" zaretenentzat
esango dizuet ni ere benetan izututa nagoela baina ez Luistxoren
mezuengatik...
Hartu mezua nahi duzuen bezala, ni bezelako gaizkileok ez dugu
justifikatu behar pertsonalki delitoak...eta eskerrak gaizkilea
defendatu dezuen guztioi.