Date: Thu Nov 2, 2000
Subject: Goiazko eliza
Ahur, jaur, iaur, esku zabala, ahur eskua, esku naba leinuko larru gorriak :
Ernio azpian, Zelatunen duela 2.000 urte borrokatu genuen erromatarren
aurka...Akutu...
Zelatunetik behera begira Alkizako elizaren hormetan 20 eskeleto azaldu omen
dira...(Aranzadiana 1999, 120 zenbakia).
Zelatunetik gora begira Bidaniko eliza zaharrean, duela 110 urte bota egin
zutena, gaur egungo hilerri berria bihurtuz, nire seme eta alabaren amona, gora
begira ezker eskubi burua mendebalderantz...Esku Nabarra errege Antso
Nagusiaren garaian hilobiratzen zituzten bezala...
Zelatunetik gora begira ere, Goiaz, Saiaz (Aia, Iturriotz, Errezil, Bidania,
Goiaz, Beizama) zaharraren eliza, kanpotik begiratuta dorre zahar bat
mendebalera eta eranskin "berri" bat ekialdera. Dorrean 68 maila borobilak
elizaren ganbarara igotzeko...
Aldamenean, beste baseliza haundi bat, bien artean lur azpitik tunela...
Elizaren ganbarako azken mailan ezkerretara larru gorri baten burezur bat eta bi
hezur...

Goiazko elizaren ganbaran, oraintxe bertan, gora begira, mendebaleko baztarrean
larru gorrien 12 burezur gutxienez, bizkarrezurrak, ixtarezurrak,
saiheskiak...Hezur pila...(Goiazko eliza 2.tif)
Nortzuk dira ?
Gure eliza zaharren lur azpian eskeletoak daude buruak mendebaldera, baina, zer
egiten dute 2.000. urtean, gure eliza zaharren ganbaretan eskeletoen burezurrak
mendebalera begira ?
Nire begiek ikusi dute eta neronek atera ditut argazkiak eta sinisten ez baduzu
begira argazki hauek
eta joan ikustera, Goiazko herri guztiak daki...Barka nazatela "sekretua"
zabaltzeagatik...
Behean eta goian beude, larru gorri esku nabarrak, gora begira ezker eskubi
burua mendebalderantz, 2.000.urtean, gure eliza zaharretan, gizaldi eta gizaldi
guztietan...