|
Etxera
|
|
Kaixo Zaleok :
Heldu zaigu urteko gaurik tristeena,
eguberria, afaltzeko orduan, Euskal Herriko sukalde askotan aulki bat
hutsik egongo baita eta malkoak isurtzen ikusiko baititugu aita, ama
helduen, senar, emazte, anai, arreba, ahizpa, neba eta seme-alaba
gazteen begietatik...
Gehienak urruti ditugu, Arizkuren
hilzorian 54 egun gose greban, beste hogei presoekin...
Intxaurrondoko auzoan urtero, arratsaldean,
Olentzero etortzen zaigu eta eramaten gaitu seme-alaba preso dituzten
familien etxeetara abestera, etxe batzutan ezin dugu abestu
"Hator,hator..." bai baitakigu sekula gehiago ez direla
itzuliko...Beste leiho azpitan berriz abesten diegu gurasoei seme-alabak
laster auzoan ikusiko ditugun itxaropenez...
Olentzerok esan zigun presoak dauden
bitartean etorriko zitzaigula eta erantzun genion etortzen baldin
bazen lagunduko geniola presoen etxeetara bisita egitera eta
abestera eta sekula ez digu hutsik egin...
Olentzerok merezi duen ongi etorria egiteko,
janzten ditugu gure galtza, alkandora, txupin edo blusa dotoreenak,
artilezko galtzerdiak, Orreaga gudaldian Carlomagno garaitu zuten
nafarrek soinean zeramatzaten larruzko abarkak sokez loturik eta buruan,
Karlista gudaldietan euskaldun elebakarrak gupidarik gabe elkar akabatu
eta gero, hilotzari lapurtutako txapela...dotore jantzita, harro
laguntzen diogu Olentzerori.
Olentzerok esan zigun ere bere herriak aspaldiko
mende luzeetan askatasuna ezagutu zuela, Nafarroako erresuma zaharra ere
ezagutu duela eta laster ezagutuko duela ere I. Nafarroako Errepublika
berria...kulturaz euskalduna eta izatez beti nafarra izan delako.
Ahaleginak egin ditzagun ekartzeko neska
mutilak etxera.
|