Etxera

Ahur guztioi :

 
Txikitan etxeko amonak esaten zigun euskeraz hitz egin behar genuela Jesusito euskalduna zelako, beretzat arameoa euskera besterik ez zen, enarak eta txantxangorriak ezin ziren hil, gurutzean iltzetuta zegoenean ura mokoan eman ziotelako Jesusitori hil aurretik...Jaiotako baserriko errekak "Inpernuko erreka" du izena eta zubi azpian lamiak egoten omen ziren ilunabarrean, urrezko orraziekin eta oinak uretan sartuta...ilunabarrean etxeratzeko historiak.
 
Beste amonak berriz, Txirrita baino pottolagoa, esaten zigun kontuz ibiltzeko Marirekin ze "...Mari Monakok zazpi alaba eta batez zerurako...", guretzat amona bera zen Mari, zazpi alaba eta seme bat baitzituen eta gainera arrazoia zuen, ze alaba guztiak bizi dira eta ez det uste inork zerua ezagutuko duenik...
 
Nire seme eta alabaren amonak kontatzen zuen Ernioko Zelatunen erromatarren aurka borrokatu genuela eta ihesean Bidanitik entzun zela Akutuuuu...! eta horregatik guruzbideari deitzen zaiola Akutu.
 
Okerrena, Olentzerok liburu bat ekarri didala, txintxo portatu naizenez, "Caucasicos, turcos, mesopotámicos y vascos", Arnaiz eta J. Alonso, Ed. Complutense 2001 eta hara non azaltzen den berriro etxeko amonak esaten zuena, Jesusito euskalduna zela alegia.
 
Mesopotamiako toponimoak, Ur, Urartu, Uruk, Susa, itsas Gorria eta Beltza, Ararats, Ataka, Assur, Mari, Echatana, Araxes ibaia,  Uskudama, Uskutar, Uskubu, Adatepe, Atala, Adapazari, Adana, Akkakale, Akkus, Amaseia, Amasra, Anamas, Anamurru, Urfa, Aran...
 
Kontuz ibili aiton amonen esanekin...
 
Kixmi jaio da 25.000 urte ta gero

Hator, hator neska mutil etxera