Etxera

Date:  Sun Oct 17, 1999 

Subject:   Lohian oinez koloreetan blai

Kaixo Zaleok :
 
Napar asko oinez, giputxiak, labe zomorroak, bizkaitxarrak, iparraldekoak, denak naparrak, guztiak bustita eta lokatzetan blai. Nafarroako Errepublika berriaren kapitalean eta Nafarroako Erresuma zaharraren hizkuntza nazionalaren alde. Nabaritu dut Udalbiltzaren joateko deialdi ofizialaren gabezia. Jaurlaritza erkidegoak (Gasteiz, Iruña, Departamendua ?) ikastolak laguntzen ez badituzte, zergatik ez Udalbiltzak ?
 
Egia esan kapitaleko alkatesak ez digu eskeini naparrak bezala eskubidez dagokigun harrera, baina horrela aukera eman digu ezagutzeko gure hiriburuko auzo ezezagunak. Ongi etorri hobea eskeintzen die atzerritarrei. Gainera ohituak gaude zeren beste alkateek ere piper potoak jasotzen dizkigute batzuetan udaletxeetan.
 
Hala ere poza ematen du, Errepublikaren kapitala bisitatzea. Gora Fermin ¡
 
Donostiako naparra.