Ahur larru gorriak (32.002-8-15ean):
Gure amak kontatzen du Zikuņagako Mari beltza lapurtu zutela, baseliza eta jendearen debozioa zela eta ez zuten botatzen uzten eta udalak industrialde bat egin nahi zuen, Mari beltza "terrorista" batzuk lapurtu zuten, erromeria eta gainontzekoak galdu eta gutxira baseliza bota industriladea eraikitzeko.
Ihitzako Maribeltza, Irun, Errepublika Esku Nabarra gorria.

Ihitzako Maribeltza, Irun, Errepublika Esku Nabarra gorria.
Mari beltzek, ardi beltzek bezala, babesten gaituzte azken milaka urtetan.
Gaurko telebista gorrian artzai zakurrak bota dituzte eta artaldeetan ardi beltzak zeuden, ardi mutur gorrien artean.
"Mari Monako, zazpi alaba eta batez zerurako."
Gure amak kontatzen du, baserri batean emakume bat bizi omen zen, zazpi alaba zituen eta inoiz ez omen zuen elizarik zapaldu. Halako batean gurdi batera lotu eta eraman omen zuten mezetara, elizara sartu aurretik suzko txinpartak utzita ihes egin omen zuen betirako. "Mari Monako zazpi alaba eta batez zerurako".
Izurunen (Donostian) bi Mari beltz daude, bata, Koruko Andra Mari beltza eta bigarrena lotsagarria bada ere Izurungo Maribeltza Corias herrian dago Leonen. Vaticanoko enperadorearen funtzionarioak ez dira kexatzen, herriari lapurtutako patrimonio lasai asko saltzen dute. Izurungo Udalan dauden konkistatzaile zuriei ere bost axola larru gorrien Mari beltzak. Egunen batetan joango naiz eta lapurtuko dut, itsasoko harpe batean sartuko dut esku zabalekin batera, hemendik 10.000 urteko larru gorriek aurki dezaten...konkistatzaile zuriak baino zibilizatuagoak izango direlakoan...
Zezen n.
Gipuzkoako 7 Mari beltzak (Peņa Santiago liburutik):
1.- Koruko Mari beltza, Izurun, Santa Maria basilika.
2.- Mari beltza, Izurun. Gaur egun Corias elizan, Leon.
3.- Guadalupeko Mari beltza. Hondarribia.
4.- Itziarko Mari beltza.
5.- Ihitzako Mari beltza, Irun.
6.- Zabaleta Mari beltza, Zumarraga.
|
Bedoina |
Itziar, Mari beltza |
Sabiņanigo Huesca |
Aralarko Mikel deuna (Maribeltz baten egur beltza du).
Pirinioan badaude gehiago:
S. Maria de Arrasul, Serrablo, Huesca
Loarre gaztelu esku nabarrako Maribeltza (berria), Ayerbe, Huesca.
Loarreko gaztelua, Ayerbe, Hueska
Montserrat
Demanda
Kanarietako guantxeen Mari beltz kandelaria.