Jau, esku naba leinuko larru gorriak :
Gorriz = eskuz = eskuaraz = esku nabarraz = nabarraz = lingua navarrorum-eraz :
Nik burua goian daukat eta behatzak behean...
Margotzen badut marra bat mapan harrapatzen duena Pirinioak eta Kantauriko
itsas ertza...
Beterria dago itsasoan, behean...eta Goierria goian, alegia, hegoaldean...
Nafarroa behera dago behean, alegia, marraren iparraldean eta Nafarroa garaia,
goian, hau da, marraren hegoaldean...
Eta nire burua jarraitzen du goian eta behatzak behean...
Baina ETB1-eko edo egunkari gorriko mapak ikusita, Beterria itsasoan dago,
baina Goierria dago behean, alegia, hegoaldean...
Eta "Nafarroa behera" dago goian, alegia, iparraldean eta "Nafarroa garaia"
dago behean, hegoaldean...
Eskizofrenikoa...
Zeren, gorriz = eskuz = eskuaraz = esku nabarraz = nabarraz = lingua
navarrorum-eraz, burua goian dugun bezala eta behatzak behean, eguzkiari
begira, eguzkia ateratzen zaigu ezkerretik eta sartzen zaigu eskubitik, alegia,
Beterria daukagu itsasoan, behean, eta Goierria goian, hegoaldean,
eta Nafarroa behera, behean, eta Nafarroa garaia, goian, alegia hegoaldean...
alegia, gure goia gorria hegoaldea da, eta behea gorria iparraldea...
mapak aldrebes dauzkagu...mundua aldrebes...
honengatik, telebistak, egunkariak eta liburuak ikusi eta irakurtzen ditugunak
gaude eskizofrenikoak...
Zeren, gorriz = eskuz = eskuaraz = esku nabarraz = nabarraz = lingua
navarrorum-eraz, mundua ikusi da beti, gaur eguneko artzainak eta nekazariak
ikusten dugun bezala, eguzkiari begira...
eta hegoaldea goia gorria da...mundua aldrebes baitago.
Eskizofreniko gorria.
Telebista hankez gora
|