| Date: Sat Aug 28, 1999
Subject: Rikardoren bertsoak Arakilen |
Kaixo Zaleok : Agindutakoa zorra omen da eta ari naiz nerea ordaintzen. Uharte Arakilen ospatu da Nafarroako artzain eguna eta Rikardo Gonzalez de Durana bertsolari arabarrak bazkal ondoren, frontoian bertso hauek kantatu dizkizue : Aipamena : Besarkada bat internautenoi bihotzaren barrenetik. Sentitzen dudan guztia doa lehendabiziko hitzetik. Bertso sorta hau jaso zazue Uharte Arakiletik eta gustatzen ez bazaizue borratu internetetik. Agurra. Egun osoa herri honetan egin bait dugu igaro. Uharten ere egona nintzen urte batzuek lehenago, baina bazkaldu ordu honetan, zerbitzarien esklabo, zakurrak libre utzi ditzazu, hemen presarik ez dago. Gaia : "Otsoak Araban" Luismak eskatuta. Aspaldi hontan egiten dute Araba aldean bisita. Lehenagoko ohitura zaharrak dirudi egun hasita, eta artzaiak hemen ditugu berdurtuta ta etsita, baina otso asko dago Araban ardi jantziez jantzita. Gaia : "Nolako nagusia halako morroia". Berueteko Martinek eskatuta. Gorriturikan ikusten zaitut ta gorputzean beroa. Ile erdia tintaturikan nolako tipo eroa. Parrandarako piztu egin zaizu uste gabeko gogoa, nagusi txarra izango zara ta morroia txarragoa. Gaia : "Ardiak eta artzaiak." Nataliak eskatuta. Ardiak eta artzaiak eman didazu orain zuk gaitzat, eta kontuan hartuko ditut neskatxa zerorren hitzak. Hemen ez dakit gure artzaiak nola ibiltzen diren behintzat, baina pozikan hartuko nuke zu bezelako ardi bat. Gaia :"Sakana eta euskara" Maria Jesusek eskatuta. Beren arbaso zaharren hizkuntza batzuek dute ahaztuta, eta gainera ikasteko ere beren odola hoztuta eta aspaldian ikusten ditut erderarekin poztuta, zoritxarrean ikusiko dut Nafarroa arroztuta. Gaia : "Nataliak ireki du ataria." Berueteko Martinek eskatuta. Natalia horrek pausu batzuek eman ditu guganaino. Ederragorik ez dut ikusi Uharte hontan oraino. Bere begiak argiak ditu uxaturik zenbait laino, atarian ez nago pozik, joan nahi dut sukalderaino. Gaia : " Gaurko giroa." Berueteko Martinek eskatuta. Giro ederra eduki dugu iritsi bait gara garaiz eta guztiak ikusi ditut begi ta aurpegi alaiz, baina agurra delako hori hemen entzuna dut nik maiz, agur ta erdi baldin bazoaz ni hemen geldituko naiz. Rikardo Gonzalez de Durana. |