Ahur, larru gorriak (32.001eko abenduan):
Larramendik 1728an proposatu zuen
euskara-iberikoaren arteko lotura.
Humboldt txundituta gelditu zen euskerarekin...eta hizkuntza guztien
oinarria omen da...
Cavalli-Sforzak dio Pirinioko larru gorriak "laostia" garela...
Swadesh filologoak hizkuntza gorria dela Europako
indio "nabarrajo"en
hizkuntza eta %20 ahaidetasuna Kaukasoko aborijenekin eta ez dakit zenbat
Ameriketako Atabasko,
nabajo, anasazi, sioux, txeiene eta
apatxeekin...
Corominas filologoak dio Kataluinan eskuera izan dela hizkuntza nazionala
milaka urtetan Pujolek Vatikanoko enperadorearen hizkuntza ikasi
aurretik...eta bailara batzuetan euskaratik katalanera pasa direla
zuzenean latina eta gaztelera ezagutu gabe...
Tovarrek dio iberikoa ez dela euskera, antza izanagatik, baina Corominasi
arrazoia ematen dio...eta euskara-bereberearekin %10eko ahaidetasuna
ateratzen zaio.
Roman del Cerrok
(espainarra) dio iberikoa euskara dela.
El misterio de la Ribagorza da
euskalduna zela orain dela 400 urte...
Irigoienek kontatzen du Aragoiko herri batera joan zela 36ko gerra ostean
euskeraz erreratzen omen zutelako eta ate guztiak itxi zizkiotela...
Toponimo euskaldunak daude
Eskozian, Frantzian, Suizan, Italian, Portugalen,
Aznarren eremuetan, Kanarietan, Saharan, Kretan, Grezian, Rumanian,
Kaukason...
Estornes Lasa oso pozik zegoen hil aurretik Grezian euskal toponimo pila
aurkitu zuelako.
Krutwigek dio grekerak %60 hartu
zuela bertako hizkuntzatik aborigenetik...
Iberiko-tartesikoz 1700 bat inskripzio
omen daude eta Alonsok gehienak itzuli
omen ditu euskararekin...
Etruskoz 20.000 baino gehiago omen daude eta
500 baino gehiago itzuli omen
ditu hizkuntza gorriarekin...
Antza genetikoak omen daukagu, Kreta, Eskozia, berbere,
eskimal, nabajo,
Australiako bertakotarrekin...(eta
gorilekin ere noski)
Ni ez naiz filologoa baina kasualitate gehiegi iruditzen zait.
Kuriosoa da aurkari nagusiak hemengoak izatea, ez det izenik eman nahi
baina, gerrek, Frankok, Felipitok eta Aznar bezalakoek, euskaldun asko
intelektualki zikiratu ditu...agian hau esatea terrorismoa izango da.
Zein dira zientifikoki ongi kontsideratutako teoria eta zientifikoak ?