Date: Mon Jul 10, 2000
Subject: Telebista hankez gora
Jau, esku naba
leinuko larru gorriak :
Telebista hankez
gora jarri dut, eguraldiaren mapak primeran ikusten ditut,
Beterria eta
Benafarroa behean, eta Goierria eta Nafarroa garaia goian, Paris
eta London behean, eta Madril eta Salto del Negro goian...

Begiak itxita,
bertsoak dotore entzuten dira, nabaritzen da pentsatuta daudela
behetik gora eta
ezkerretik eskubira trikuharri zaharrak bezala, honengatik
Txirritak eta
beste bertsolari askok, idazten jakin gabe, bat-batean sortzen
zituzten
zoragarriak, mundua ikusten zutelako den bezala...
Ulertzen ez
dudana, begiak zabaldutakoan, Andoni-ak (Aizpurua, Egaņa...),
Xabier-ak
(Euzkitze, Arzalluz...), Josebak (Egibar, Arregi...), Jose Antonioak
(Agirre,
Ardanza...) beti buruz behera ateratzen dituztela telebista
gorrian...Izenaren
kontua nonbait...
Erakutsi zidaten
historiaren antzera, hankez gora...
Galdetu diet
etxeko gazteenei eta segituan erantzun didate "Pokemonak bezala,
ze lehen
eboluzioan goia egutera zen eta behea ozpela, baina bigarren
eboluzioan iparra
goia eta hegoa behea bilakatu baitira ta horregatik Pikatxu
zaharra azaltzen
da buruz behera eta "modernoa" zutik..." ez dira batere
harritu...
Telebista hankez
gora jarrita mundu gorria entzuten da ondo eta mapak zuzen,
pantailan
azaltzen diren gure "Pokemonak" daude buruz behera, Pikatxuren
antzera...