Etxera

 

Sunday, October 06, 2002 10:54 PM
[euskaraz] Antioko baseliza Kilometro gorrietan

Ahur larru gorriak:

Kilometro gorrien jaia ospatu dugu Frantziako Garona ertzean, D' Ordogne-ko (Orduņa) Giputz herriko giputzak, Giputz (Gipoux) izeneko herri bat baitago Cromagnon, Eizies (leize, ehiza), eta Lascaux-etik gertu.

Bi ordu baino gehiago kosta zaigu trenez joatea, azken 30.000 urtetan edozein aberek "aietatik" barrena lasai asko hamar bat ordutan hamaika mila alditan egindako bidea...trenez bidaiatzea zoragarria da irakurri baitaiteke, eta Ribagorzako Garan guneetako ezaugarriak azaltzen ziren:

2. gunea Erratzu, Zabaleta baserria, hemen al dago Zumarragako Zabaleta baserriko Mari beltza?

Barkatuko didazue hemen galdetzea, baina 100.000 pertsonekin inguruan gaur ez zen egun aproposena bertan galdetzeko.

8. gunea, Antioko baseliza katedrala!
XIV. mendean eraikia, Astigarretako baselizarekin batera Giputz-ko lehenetariko elizak omen dira, alegia Giputz-ko larru gorriok azken 32.002 urtetan eta orain dela 700 bat urte arte ez dugu Jesusito, Jaungoiko, Kristo eta antzekoetan sinestu...

Gainera nabarmena da Antioko baseliza ez dela eliza bat, defentsarako dorre bat baizik, bertan esaten dute, iparreko leihoak azkonerak direla (kanpora estu, barrena zabal), eliza egin aurretik dorrea ebakita dago, moztuta, altuera batetik aurrera landu gabeko harriz berreraiki baitzuten...

Leku estrategikoa eta sakratua hori bai, Pirinioko "aia" bidean, Gasteiz, Araia, Zarrate (San Adrian), Segura, Zumarraga, Antio, Kizkitza, Saiaz zaharra (Beizama, Bidania, Goiatz, Errezil, Aia), Astigarraga, Pasaia, Hendaia, Aiako harria...D'Orduņako Giputz...Lascaux...

"Antioko baseliza zaharra jentilek eraiki zuten, Aitzkorritik harriak botata, inguruan ez baitago antzeko harrobirik, Aznabalaga deituriko tokitik gainera, bertan omen daude jentilen hatzen aztarnak eta berdin Antioko harri batzuetan"...ez dut nik asmatu, paneletan irakurri baino.

Neska gazte batek kontatu dit, bi neska gazte utzi zituztela zigortuta Antioko baseliza zaharrean, beldurrez otsoa zebilelako inguruan, neskek jaiera joan nahi, harria urratu gaur egun ikusten ditugun aztarnak eginez eta lortu zutela alde egitea, baina otsoak harrapatu eta jan omen zituen...

Leku zoragarria.
Zezen n.