Etxera
Ahur larru gorriak (32.002-4-11an):

Jakina da euskeraz hiru aste egun daudela, lehena, artea eta azkena. Urteak
13 ilargi 28 egunekoak 28*13=364 egun/urteak. Hiru urtaro uda, udazkena eta
udaberria. Dena 3,3,3, 10+3...

Gure egutegi "perfektoak", astea 7 egun, 12 hilabeteak batzuk 31 egunekoak,
beste batzuk 30, beste bat 28, baina lau urtero 29, inork ez daki zergatik,
nik bai, Vaticanoko enperadoreari potrotan jartzen zaiolako, eta noski nola
egingo dio kasu lurraren orbitaren iraupenari eguzkiaren biran, Galileo
eskumikatu eta mendetan zientifikoak, sorginak eta ez inperialista guztiak
akabatu eta gero.

Baina lurrak  inoiz ez die jaramonik egin mundu hontako enperadoreei eta hor
jarraitzen du egoskor bira ematen eguzkiari 365,25 egunetan; 0,25 hori
txorakeri bat ematen du, baina konpondu ezean (administratiboki 4 urtero
otsailaren 29 asmatzen), 400 urtetan 100 eguneko desfasea izango genuke
eguzkiarekin, alegia, urtaro bateko desfasea, udaberria eguzkiaren negua
litzateke eta natura loratuko litzateke udan...ez da prezisio makala 1000
urte besterik ez duen egutegi batentzat, 800 urtetan (itsas Nabarraren
konkistatik) dena aldrebes, hemisferioz aldatuta bezala, uda-negu.

Kuriosoa da hiru eguneko asteak gaur egun dugun Vatikanoko egutegia baino
prezisio handiagoa duela:

- urteak 365,25 egun / 3 eguneko asteak = 121.75 aste urtean

- Lau urtetan 365,25 *4 = 1461 egun /3 eguneko asteak = 487.0 aste lau
urtetan, ajuste perfektoa (.0) lurraren orbitarekin eta urtaroarekin baita
30.000 urtetan ere.

Alegia, 3 eguneko astearekin, lau urtero astebete gehitu beharko litzateke,
ihauteria adibidez, urtaroak berdin izateko 30.000 urtetan, ze kasualitate
ezta?

Nabaritzen da ez dakidala ezer astronomiaz, barka txapa, baina badakit
Nabarrako leku batean pagadi osoa berdetzen dela urtero maiatzaren 8rako.