Ahur larru gorriak (32.002-6-6an):
Alaskan Berhring-o atan (sarreran, pasabidean) , gure senide Atabaskoak bizi
dira aspalditik (15.000 urte), "euskaraz" hitz egiten omen dute gaur
egun ere...Ameriketara oinez joan omen ginen, orain dela 15.000 urte itsasoa
100 bat metro beherago zegoelako eta Berhing-o ata (Baskoen ata) lehorra
baizen eta itsaspeko harpeak esku zabalez josita daude, mundu guztiko baleek,
izurdeek eta marrazoek dakiten bezala, baina ez esan inori...
Galdetu didate zergatik Berhing-o larru gorriak betidanik deitu izan diren
Ata-baskoak (egungo "sarrera-irteera baskoak" alegia) eta nik ez
dakit zer erantzun...
Ruhlen filologoak Esku-Dene -Kaukasikoak bezala sailkatzen omen ditu
Alaskako Atabaskoak, Pirinioko atabaskoen antzera, zuen senideak alegia.
Berhing-o Atabaskoen "euskararen" hiztegiak daude, baina nik
oraindik ez dut eskuratu.
Berhing-o Atabaskoak zergatik izendatu zituzten "larru gorriak",
Pirinioko Aizkorri, Mendigorriaren...antzera?
Larru gorritan larru gorriak dire(gare)lako agian?