Etxera

Julen EuskaraZ posta zerrendan:

Behean aipatzen den helbidean aurki daitezke 14.000 euskal esaera zahar edo
atsotitz baino gehiago aurkituko dituzu, eta beraien baliokideak ingelesez.
latinez eta espainolez. Gotzon Garatek (BBKren laguntzaz) kaleratu duen
liburuaren sareko bertsioa dela esan dezakegu.
http://www.ametza.com/bbk/htdocs/hasiera.htm
Agur bero bat
Julen

Ahur larru gorriak eta Julen (32.002-2-14an):

Gorri sortu, gorri (h)il. 12174
Kalegorrin amar seme gorri. 8234

Lan itzela, 30 urtetan egina...uste det kontu bat zabalduko detela BBKn,
nire sosekin antzeko lanak egiten badituzue. Atrebentzia ez bada galdera bat
egin nahi nizuke, zergatik latinez bai eta adibidez frantsesez ez?

Zergatik euskaraz 14.458, gazteleraz 5208, ingelesez 4.045 eta latinez 3462?
Euskaraz atsotitz gehiago al daude?

Gorri : Kontsulta emaitza

Ahamen gaitzak, begiak gorri. 276
Alba gorri, hego edo uri. 488
Gauza altxatua (geroko gordea), urre gorri. 641
Ameriketan bere gorrik (urre gorria, dirua) itxeko (egiteko) gorrik pasa
be(ha)r. 740
Andere kota-gorri, bihar eki ala ebri? Eki balin bada, hegalta adi; ebri
balin bada, zaparta adi. 792
Arrats gorri, bihar eguraldi; goiz gorri gabeko haizea edo euri. 1244
Arrats gorri haizetsu, goiz gorri euritsu. 1245
Arrats gorri goiz eguzki; goiz gorri arrats euri. 1246
Arrats gorri, goiz argi; goiz gorri, iluntze iturri. 1247
Arratsean zerua gorri, biharamuna xuri. 1252
Atxia mutxia, kolori pan, nire semia errotan, errota txikian klin klan,
Katalina buelta kolina, txipirripiton, andrea saldute, bakarrik on, joan
nintzen errotara, topau noan erbi bet, atera nuntzen ezkerreko begi gorri
andi bet, zelemiņe kanpan (bis), gari gari handi bet. 1583
Obe da aurpegi gorri, ze ez biotza balzki (beltza). 1634
Auziaren buruan galtzalea larru gorri, irabazlea atorra has. 1670
Batean gorri, bestean xuri. 2012
Beharrak, begiak gorri. 2184
Belarrik ez, bierrik (beharrik) ez; bedar gitxi, negu gorri [Bedarrik]. 2305
Gizon bizar gorri, ez fida horri. 2668
Entzule gorra, buru gogorra. 3996
Espartza erria, tellak gorri gorria, bizi denak ikus(ir)en du buluzgorria.
4526
Galtzagorri (haize gorri) pipita motz, uria denian haizia hotz. 5303
Gau gorri pelotari (eguraldi ona), goiz gorri errotari (eguraldi txarra).
5398
Gau gorri ongarri, gox gorri galgarri. 5399
Gezurra, larru gorri. 5667
Goiz gorri, arrastireko mune guztiek iturri. 5920
Goiz gorri arrats euri, arrats gorri goix aixetzu. 5921
Goiz gorri, arratsa aire [edo aize] edo euri; arrats gorri biharamoneko
egualdi (eguraldi ona). 5922
Goiz gorri, biaramumen egoaldi. 5923
Goiz gorri, errotari [edo zapatari]; arrats gorri, pelotari. 5924
Goiz gorri euritsu, arrats gorri aizetsu. 5925
Goiz gorri, arratseko iturri. 5926
Goiz gorri galgarri, gau gorri ongarri. 5927
Goiz gorri, arratserako auri; arrats gorri, biar egualdi (aro ona). 5928
Gauza gordea, urre gorri. 6000
Gorra da gure Manu, baina ez ezer esan aren kontu. 6021
Bere aldeko gorra. 6022
Gorrak begia beharri [Gogorrak]. 6023
Gorrak itz gaitzari leia. 6024
Hobe da bein gorri, ezen ez beti ori. 6026
Gorrik txarrena, entzun gure eztauenena. 6027
Haize gorri, egualdi eder; eguzki xuri, haize edo euri. 6211
Herioak, begi gorri [Erioak]. 6657
Iluntze gorri, ongarri (mesedegarri). 7231
Iluntze gorri, aixegarri (haizegarri); goiz gorri, eurigarri. 7232
Iparra baltza danian baltz, gorri danian gorri, fina izan da be, zakarra.
7331
Itsas gorri, haizetsu. 7476
Itsuak ikus nahi, mainguak ibil nahi, gorrak entzun nahi, motelak mintzo
nahi. 7509
Itsuek ikusigure, gorrak entzungure, errenak ibilgure. 7511
Danok larru gorri jaiotzen. 7743
Joan da etorri, kapela gorri. 8080
Kalegorrin amar seme gorri. 8234
Kastatik aza(r)iak buztana gorri. 8331
Kattalin gorri, bihar euri ala ateri? 8340
Kattalin gorri, bibiren gorri, zoazi zerura, ireki zeruko ateak, brin brin
brin. 8341
Maina maina (Mariana, mari gorringo) gorri, biar gure atarin euzki. 9274
Mari gorri (Kattalin gorri), bihar eguzki ta etzi euri. 9405
Maria gona gorri, biar eguzki ala euri? Euria baldin bada, kutxatilan gorde;
eguzkia baldin bada, infernuan erre. 9415
Martxoan airea gorri, goizeko elhur berri. 9507
Neskea larru gorri, santuak ere larri. 10142
Odei gorri, haize edo euri, hegoa ezpaladi. 10231
Ezta eman oin orori oski (oinetako) gorri. 10946
Pikak gorra gorra (karranka, garraxika), umeak hala-hola. 11288
Sagar gorri(a)k barrena ustel. 11546
Sarrera gorri, egualdi eder. 11928
Senar jeloskorra, hobe itsu eta gorra. 12025
Ene senharra ohian eri, uliak uztar emanik. Hura niri hiltzen bazait,
bertzett'o bat izanen dat, musua gorri, larrua legun, botilla mahaiņan
daukan bat. 12028
Igor nezan sorra, sorraren ondoan gorra; bihur etzekidan, ez sorra, ez
gorra. 12161
Gorri sortu, gorri (h)il. 12174
Ikusi orduko zigorra, aitzen du gorrak. 14054


Aurkitutako atsotitzak: 68.