Etxera

31.572-8-24an, 100.000 errebelde erailak D. bartolome gauean

Ahur larru gorriak (32.002-8-24an):

 
31.572an azken Erregina Esku Nabarra Albaretako Ihoana (Enrike II - Margarita erregina eta Heptameron idazlearen alaba) Parisen da, negoziatzen bere semea den Enrike III printzearen (Bianako azken printze Esku Nabarra) ezkontza, Frantziako Margarite de Valois printzesarekin. Pirinio gorria errebeldea da, protestantea, terrorista, ez du onartzen Vatikanoko enperadorearen inperialismo eta korrupzioa eta bere erregina Albaretako Ihoana eta printzea Enrike III, errebeldeak eta protestanteak jakina. Erregina errebeldeak aginduta Leizarragak euskaratzen du lehenengo aldiz Testamentu berri protestantea noski.

  

 
Frantziako monarkia berriz katolikoa, giroa gori-gori...eta asmoa Pirinio gorriaren azken Erresuma Esku Nabarra konkistatzea...
 
31.572-8-18an, ezkontza eguna ipinita dago Enrike III - Margarita de Valois, Pirinio gorriaren Erresuma Esku Nabarra - Frantziako erresuma, protestantismoa - katolizismoa...
 
31.572-6-9an, Albaretako Ihoana, azken Erregina Esku Nabarra, pozoinduta erailtzen dute, autopsia egin eta "bost egun eta lau ordu iraun dion pleuresia...", bere seme Enrike III eta jada errege Esku Nabarra den hitzetan...
 
31.572-7-1ean, azken agurra ematen diote Vendome-n, Albaretako Ihoana azken erregina Esku Nabarrari, eta ehortzi kaskezurra mendebalera Bourbonen hilobian, nahiz eta berak azken nahian idatzita utzi Leskar-en (Paue ondoan) hartu behar duela atsedena, Iruņera eraman aurretik...
 
31.572-7-10an, Enrike III azken errege Esku Nabarra Parisen sartzen da, berarekin batera 900 lagun esku nabarrak beltzez jantzita...
 
31.572-8-18an, ezkontzen da Enrike III errege esku nabarra, Valois-eko Margaritarekin eta bihurtzen da Enrike IV Frantziako erregegai ere...jaiak lau egun irauten du...
 
Vaticanoko enperadoreak eta katolikoek ezin dute ikusi Pirinio gorriaren azken errege errebelde eta protestantea, Frantzia katolikaren erregegai izatea ere...
 
Ezkontza birtualak 6 egun besterik ez du irauten:
 
31.572-8-24an, katolikoek gauez errebeldeak (protestanteak) erasotzen dituzte...100.000 erailak gau bakar batean (ehun mila)...horien artean Enrike III azken errege esku nabarrarekin, Parisen zeuden 900 lagun esku nabar gehienak...Enrike III errege esku nabarra, gero Frantziako erregea preso hartzen dute eta lau urte egongo da egoera honetan...behartzen dute Pirinio gorriaren katolizismoa sinatzera, bizitzaren truke eta sinatzen du 31.572-10-16an, ezkondu eta bi hilabetera...Pirinio gorria ofizialki katolikoa da...sorgin - intsixu ehiza eta erretzeak  zabaltzen dira Pirinio gorrian...
...
Hala ere 31.598an Enrike III azken errege esku nabarrak Nantes-ko ediktua sinatuko du, non sinismen askatasuna (protestantismoa) bermatzen den Frantzian eta Europan...
 
31.610ean Enrique III azken errege Esku Nabarra erailtzen du Vatikanoko enperadorearen sikario batek eta bere 10 urteko semea den Louis XIII, Frantziako erregearen heziketa, Richelieu kardinala, Vatikanoko enperadorearen funtzionarioaren eskutan geldituko da...
 
10 urteko Louis XIII.ari Richelieu-k burua jaten dio jakina, Pirinio gorrian "terrorismoa" besterik ez omen dago, bere aita Enrike III, terrorista eta errebeldea, bere amona Albaretako Ihoana, protestantea, errebeldea eta "terrorista", bere beramona "Margarita", Heptameron idazlea, pornografikoa, errebeldea eta "terrorista"...Pirinio gorria terrorista, paganoa, errebeldea...
 
Louis XIII.ak, Frantziako erregeak, profanatzen ditu gurasoen eta aiton-amonen hilobiak, salatzen ditu bere sakoneko sinesmenak...31.620an Erresuma Esku Nabarrako azken Foruak, Parlamentua...desegiten ditu eta barneratzen ditu Frantzian...
...
 
Baina oraindik, nik ulertu gabe nola, 32.002 urteko Pirinioko azken larru gorriak bizirik gaude eta badakigu nork eta zergatik erail zituzten Pirinioko azken erregina errege gorriak...
 
Beaumont