"
...Ez ote genuke internazionalismo berri bat
sortu behar herri indigenen arteko elkartasunean oinarrituta
eta, zehazki, Mediterraneoko kostaldeetan milurtekoetan zehar
euskal sustratoak bizi izan diren zibilizazioekin? Ez ote da
jadanik garaia euskaldunok geure burua (eta herria) indigena
bezala ikusi eta elkarrekiko harremanetan lehentasuna emateko,
berbereei bezala, Ameriketako beste herriei (maputxeak,
ketxuak, aimarak, Ameriketako indiarrak . . .), zeinek gure
herriaren borrroka bortitza hobeto onartzen duten
multinazionalen agintepeko Europako «ezkertiarrek» baino? Ez
ote da garaia heldu geure burua ispiluan «zuri» ez ikusteko,
kontzientzia galdu duten indiarrei gertatzen zaien bezala?
Bitartean erraza dugu. Hemen ondoan, Gibraltar lurmuturra
pasa, Afrikako 30 milioi berbere, kultur-senide eta
borrokarako aliatuak aurkituko ditugu. "Alfontso Mtz. Lizarduikoa