Date: Sun Dec 19, 1999 2:26 am
Subject: [euskaraz] Bertso antzerkia Groseko auzoelkartean
Festa bat dago auzoelkarteko
lokal txiki ta gozuan,
kalejira bat lehendabizi
tinbal soinuen pausuan,
gero afaldu eta ondoren
gu geu bertso erasuan
gauza gutxikin festa ederra
sortuz Groseko auzuan.
Kalejira bat, barrikotea,
bertso kantuak aurrena
antzerkitxo bat, txiste ederrak
juerga ederra hurrena
euskera bultza ta euskal giroa
degu honek dakarrena
internet bidez zabal dezagun
mundu guztian barrena.
Mila esker hauxe da
niretzat ohorea
hor eserita ere
da desertorea.
Hortxe eserita da
eskolako Lander
ez zaitez moztu eta
zatoz hona laister.
Oraintxe etorri zait
nire aitzakia
Hor gure zai omen daude
egiteko antzerkia.
Ondoren antzerki taldeak "Ni fu ni fa" (bikote bat da, Josune
943.492914) emanaldi zoragarri bat eskaini digu txalo zaparrada
luzeak lortuz...gaueko hamabiak arte...
Lehen bertsoa Aritz Zerain bertsolariarena da, bigarrena Ibon Miner
bertsolariarena eta saio dotorea eta sinpatikoa paratu digute.
Koplak Groseko bertso eskolako Amaiak kantatu dizkigu eta ez dago
esan beharrik txalo, oihu eta txistu zaratatsuenak Groseko
bertsolariarentzat izan direla...Lander gaur gauean ez da ausartu
(jende asko eta beroa baitzegoen) baina beste batzutan entzun
dizkiot bertso politak. Txirritak ereindako haziak ernatzen ari dira
berriro Ereņozun eta Grosen.