Etxera

 

----- Original Message -----
From: Zezen n.
To: EuskaraZ
Sent: Monday, April 22, 2002 2:44 PM
Subject: Estatua naiz ni

Ahur larru gorriak:
 
Akitaniako Eleonor (Bordelen jaioa) XII. mendean, 17 urterekin Parisko
erregearekin ezkondu eta Parisko korte basatian aspertu egiten zenez,
Pirinioko musika, dantzak, antzerkia eta kultura eraman zuen
(zibilizazioa)...Parisko Erregearengandik dibortziatu eta Enrike
Plantagenet-ekin ezkondu hilabeteetara, Ingalaterra konkistatu zuten, Enrike II erregea
bilakatu eta Londoneko korte basatira eraman zuten Pirinioko zibilizazioa
eta kultura, bere erresuma Nabarratik Eskoziarainokoa zen eta zaldiz zebilen gora eta behera.
Nabarra - Castilla erresumen arteko mugak finkatzen dituen nazio arteko tratatua sinatu zuen 1177an.

Laudo%201177.htm

Eleonorren seme eta alabak ezkondu ziren, Nabarra, Gaztela, Frantzia eta
Europako beste erresumen errege-erreginekin. Bere semea Rikardo "lehoi
bihotza" 40 urte arte Iparralde euskaldunean, Nabarrako erregearen lagun
mina (Antso VII indartsua),  bere arrebarekin ezkonduta...gero Ingalaterrako
erregea. Bere anaia Joanek "lurrik gabea", onartu zuen lehen konstituzioa
(1200 inguruan), baina zer egin zuen Nabarrako 400 urteko "konstituzioa"
(Parlamenduaren agindua erregeen gainetik) Londonen kopiatu baino.
Demokraziaren zibilizazioa Pirinioak eta Nabarrak eraman dute Paris eta
London-era eta hemendik mundura...

XVI. mendean berdin, Enrike III Nabarrako errege "protestantea" ezkondu eta
Frantziako erregea ere bihurtu, "Parisek meza (katoliko) bat merezi du",
zuzenean "Nantesko ediktoa" sinatzen du XVI. bukaeran non, "sinismen
askatasuna (protestantismoa)" bermatzen den. Noski Vatikanoko enperadoreak
ez zuen barkatu eta hil egin zuen (Rabeilak katolikoak)...8 urteko semea utzirik
Richelieu Vatikanoko funtzionarioaren eskutan hezitzeko.

Enrike III azken errege esku nabarra.

 

10 urteko Louis XIII.ari Richelieu-k burua jaten dio jakina, Pirinio gorrian "terrorismoa" besterik ez omen dago, bere aita Enrike III, terrorista eta errebeldea, bere amona Albaretako Ihoana, protestantea, errebeldea eta "terrorista", bere beramona "Margarita", Heptameron idazlea, pornografikoa, errebeldea eta "terrorista"...Pirinio gorria terrorista, paganoa, errebeldea...
 
Louis XIII.ak, Frantziako erregeak, profanatzen ditu gurasoen eta aiton-amonen hilobiak, salatzen ditu bere sakoneko sinesmenak...31.620an Erresuma Esku Nabarrako azken Foruak, Parlamentua...desegiten ditu eta barneratzen ditu Frantzian...Richelieu (Vaticanoko enperadorearen) funtzionarioaren agindu pean.
...

Baina nabar erregeak (Nabarrako Louis II eta III edo Frantziako Louis XIII eta XIV) ez dira praile zikiratu batzuk Vaticanoren eskutan espaņolak bezala, beren obra nagusia kuartelak eta gerra aparte Escoriala, alegia, konbentu erraldoi bat, nagusitasuna eliza duena...

Nabar erregeek (Louis XIV), badaki nork hil duen bere amona (Ihoana eta aita, Nor ez
daki?), Parisen berriz Versailles horizontala egiten du, katedralen aurka, dantzaleku erraldoi bat, tronorik gabe, eliza baztertua, Nabarrako kateak nonnahi, ispiluz beteta,
frontoia eta guzti, eta ospakizun nagusiak inauteriak eta mozorroak (musika,
dantza, antzerkia...) Pirinio gorrian bezala...Shakespearek honengatik
esaten du "Nabarra munduko harridura izango da..."

 
Nabarrako Louis III.ak (Frantziako Louis XIV, Versailles-ko jauregiaren egileak) esan omen zuen "Estatua naiz ni" eta esaldia "absolutismoaren" paradigma omen da, baina ordurarte estatua Vaticanoko enperadorearen funtzionarioen eskutan zegoen Richelieu eta Mazarino, Enrike III Nabarra gorrian hezitako azken erregearen erailtzaileak.
 
Imaginatzen duzue Europako (munduko) "liderren bat", Bush enperadorearen aurrean esaten "Estatua naiz ni" ?
 
Errege esku nabarrak