Etxera

Ibaņetako lepoa, 2002-08-15  

 Orreagako guduaren 1224. urtemuga ospatu dute gaur 30 bat lagunek Ibaņetako lepoan eguerdiko 12.30etan.

778.ean Karlaundiren armadari eraso zioten euskaldunek inguru horretan.  

Ekitaldia hasteko, euskaldunek bertan hil zuten Errolanen omenez inork ezarri oroitarria estali zuten bertaratu zirenek. Nafarroako ikurra paratu zuten goikaldean "independentzia" leloa zuela. "Euskal Herria, Nafarroa, aurrera" zioen bertze pankarta ere paratu zuten bertan eta, azkenik, azpikaldean, "independentzia" leloa zeraman ikurriņa. Nafarroako banderak zeramazkiten bertan bildutako hainbatek.

Angel Aintziburu luzaidetarrak hartu zuen hitza lehenik euskaraz eta bertan aurkeztu zuen "Luzaiden gaindi" izenburudun liburua (J.B. Etxarrenekin argitaratu berria dena). Ondoren, Tomas Urzainki abokatu eta historialaria mintzatu zen urteurrenaren esanahiaz. Ekitaldia "Gora Nafarroa Askatuta" eta irrintzi batekin amaitu zen.  

Eskerrik asko:

http://www.nabarralde.com

Orreagako gudaldia 30.778an

Eskerrik asko J. L. I. Bengoetxeari

Doctor Juan de Jatsu (J. L. I. Bengoetxearen artikulua)