Ahur larru gorriak (32.002-4-15ean):
Nik banekien Pirinioko erromanikoa (Kreusetik
Finisterreraino) ez dela katolikoa, kataroa-herejea-nabarra-euskalduna baizik,
horregatik eskumikatu zuten 1179an, baina atzo apaiz batek esan zidan, hori
katoliko hierarkia guztiak dakiela (apezpikuak, Vatikanoak) eta adibide bat
eman zidan.
Orain dela 300 bat urte Arabako apezpiku katoliko batek
agindu omen zuen erromaniko santu guztiak erretzea (arte zahar guztia),
paganoak eta herejeak zirelakoan; asko erre egin omen zituzten, beste batzuk
ezkutatu, lapurtu, ehortzi...honengatik oraindik azaltzen omen dira santuak
lurpetik.
Informazioa eskertuko nuke, datak, inbentarioak, edozein
informazio...
Beste lekutan ere gertatu al da?