Etxera

From:  "txipi10" <txipi1@e...>
Date:  Sun Aug 18, 2002  1:03 am
Subject:  Suzko zezen beltzak Izurungo kale gorrietan


Ahur larru gorriak:

Alabaren esku barrenetatik korritzen ditut suzko zezen
gaiztoak, "zezenak dira, beltz-beltzak dira harrapatzen bazaitu jo
ta bertan hilko zaitu", abesten diot baina ni baino gutxiago izutzen
da beste umeen antzera, garrasiak, oihuak, txinpartak, aita eta ama
ke artean galduak, larru gorriek korrika zezen beltzen aurretik,
atzetik, tartetik...

Bi hanketako zezenen izenak:

Txingu, Gorka, Gabi, Albaro, Unai, Iker, Igor, Andoni, Pedro, Iosu,
Aitor, Imanol eta Jon.

Txinguk izerdi patsetan esan dit agure batek kolpe bat eman eta ia
botatzen duela hankez gora suzko zezen eta guzti...aurtengo
lasterketak arraroak izan omen dira...Eskerrik asko bi esku
barrenetako "zezen gaiztoei".
Zezen n.