Etxera
Ahur larru gorriak (32.002-6-9an):
 
Ez nintzen egon Bilbaoko manifan, ez nago manifetara joateko moduan, baina goizean korrika joan naiz Gara eta egunkari gorria erostera irakurtzeko atzoko kronika, harriturik argazkietan torturaren atzapar beltzarekin egin dut topo...uste nuen azken 32.002 urteko esku zabala guztiak sailkatuta nituela baina ia egunero azaltzen zaizkit berriak...
 
Orain dela 850 bat urte Vaticanoko enperadoreak legalizatu zuen tortura modernoa, Pirinio errebeldea konkistatzeko eta euskaldunak, esku nabarrak eta kataroak jasan genuen tortura legalaren aurreneko atzaparkadak...Harrez gero milaka torturatuak, lapurtuak, bortxatuak, erreak... katolizismoaren izenean, France/Españaren izenean...konkista guztiek ezinbestean egiten duten moduan...gaur egun jarraitzen du betiko France/España/Vaticanoko tortura sistematikoak eta bost eguneko inkomunikazio "legala" ezkutazeko...
 
Gaur egun oraindik (nik ulertu gabe nola) 10.000 larru gorri gelditzen gara Pirinioan manifak egiteko 850 urteko tortura "legalaren" aurka...
                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                      Torturatzaileen atzapar beltzek zergatik torturatzen dituzte Pirinioko azken larru gorri esku zabalak?
 

Ahur larru gorriak (32.002-9-11an):

 
Sanzibarretxek eta Delburgoarzalluzek egunero bortxatu nahi gaituzte aurretik eta atzetik, konkistatzaile zuriek egiten duten bezala...
 
Pirinioko 32.002 urteko azken larru gorriok ez gaituzue bortxatuko madarikatuak...bizirik gauden bitartean...guztiok akabatu beharko gaituzue, larru gorriren bat bizirik uzten duzuen bitartean salatuko zaituzte bortxatzaile alenak, eta munduak jakingo du betiko konkistatzaile zuriak besterik ez zaretela...
Zezen n.
 
http://www.gara.net/orriak/P11092002/art31554.htm
 
MADRIL
Baltasar Garzon espainiar Entzutegi Nazionaleko epaileak Soto del Realeko espetxera bidali zituen atzo Guardia Zibilak Donostian egindako operazioan atxilotu eta oraindik epailearen aurretik igarotzeke zeuden bi gazteak: Gros auzoko Aritz Beristain, 21 urtekoa, eta Uliako Oier Elorza, 23koa, biak ere joan den ostegunean atxilotuak. Azken honek inkomunikaturik deklaratu zuen, eta egoera horretan kartzelatu zuten. Bere sumarioa sekretupean mantentzea erabaki zuen epaileak, eta ez abokatuak ez sendiak ez dute haren egoeraren berririk.

Beristain, berriz, herrenka sartu zen aretoan, «izter batean min handia» zuela esanez, bere abokatuak GARAri adierazi zionez. «Deklarazioa negarrez egin du. Tortura latzak jaso zituela salatu du. Besteak beste, mahai baten gainean jarri eta makila bat uzkitik sartu ziotela esan du; mehatxu ugari egin zizkiotela, 'vamos a follar a tu novia y a tu madre si no dices lo que queremos' eta tankerakoak; 'poltsa' askotan egin ziotela; manta batean bildu eta kolpatu egiten zutela; okadak irentsarazi zizkiotela; pistola buruan jarri eta balarik gabe tiro egiten ziotela; izerditan blai zela, izotz koskorrak edo oso ur hotza botatzen zizkiotela... Deklarazio gogorra izan da», gaineratu zuen abokatuak.

Jakinarazi zuenez, Beristainek mediku forentsearen aurrean ere salatu zuen torturak pairatu zituela, «baina ez omen zion dena kontatu. Berak aipatu duenez, beldurragatik ez zion guztiaren berri eman».

Fiskaltzak kale borrokako hainbat ekintzatan parte hartzea leporatu zion gazteari, baina honek akusazio guztiak ukatu zituen. Hala ere, Garzonek espetxera bidaltzea eta kausa 4. Instrukzio Epaitegiaren esku uztea deliberatu zuen.

Ostera, gaztearen abokatuak aske uzteko eskaera egin zuen. Batik bat bi argudio mahairatu zituen askatasuna eskatzeko: «Batetik, oinarrizko giza eskubideak urratu egin direla adierazi dut. Eta bestetik, Aritzen deklarazioa eta igandean pasatutako Alberto Gonzalezek egindakoa bat datozela nabarmendu dut, batez ere elkar ezagutzen ez dutelako».

Deklarazioa egin ondoren, abokatuak Beristainekin egoteko modua izan zuen Entzutegi Nazionaleko ziegetan. «Haserre eta oso urduri zegoen. Gutxienez, senitartekoekin une batez egoteko aukera eman diote», agertu zuen.

Garzonen aurrean mahairatutako testigantzak senide eta lagunen artean zein eragin izan zuen galdetuta, «oso kezkatuta» daudela erantzun zuen. «Haiek ere urduri ziren mutilaren egoera ikusita. Torturen kontakizuna 'beldurgarria' izan dela esaten zuten unero».

Oier Elorzaren egoeraren berri izan arte, zazpi dira joan den abuztuaren 31n hasita Guardia Zibilak Donostian atxilotutako hamahiru gazteetatik torturak salatu dituztenak: joan den ostegunean epailearen aurrera eramandako Dabid Ponce, Eneko Agirre eta Aitor Mokoroa, igandean pasatutako Alberto Gonzalez, Odei Egaña eta Ibai Bergara ­azken honek, gainera, zauri larriak ditu eskuineko beso eta hankan, orain bi hilabete pasatxo izandako istripu baten ondorioz­, eta Beristain bera. Espetxera bidalitakoak, aldiz, zortzi dira: atzoko biak, Dabid Ponce, Eneko Agirre, Ibai Bergara, Ekaitz Agirre, Alberto Gonzalez eta Odei Egaña.

 

Sent: Friday, October 11, 2002

Subject: Tortura

Ahur larru gorriak:
 
Herenegun konkistatzaile zurien mertzenarioek 17 lagun atxilotu zituzten, bost egunetan inkomunikaturik izango dituztenak, abuztuaren 31tik 59 gazte atxilotu dituzte...
 
Ez dakit nolakoa izango zen giroa Franko hil zenean orain dela 27 urte, txikiegia nintzen jabetzeko, baina egun gure kale gorrietan 20.000 pistola baino gehiago daude egunero eta inoiz baino preso larru gorri gehiago dispertsio eremuetan... 
 
Konkistak jarraitzen du zalantza izpirik gabe.
 
Agian izango da seme-alaba oraindik ume beltzak ditudalako eta urte gutxi barru gazte larru gorriak izango direlako, baina gure gizarte hau oso gaixorik dago, agintea dutenak jota daude (propio edo nahi gabe) eta amildegira garamatzate...
Zezen n.
 
Gaurko egunkari gorrian:
 
http://www.egunkaria.com/gaur/euskalherria/p00008003.html
 

tortura testigantzak

Irailean Guardia Zibilak atxilotutako zenbait lagunen tortura testigantzak eman zituzten atzo. Aitor Mokoroak zuzenean eman zuen berea. Haren eta beste batzuen testigantzen zati batzuk ageri dira segidan:

aitor mokoroa. Irailaren 1ean atxilotu zuten eta epailearen aurrean deklaratuta aske geratu zen. «Une oso gogorrak pairatzen dira inkomunikazioaren momentuan. Madrilerako bidean hasi ziren irainak, kolpeak, eskua sartzen barrabiletan eta min eginez. Autoa gelditu eta hiltzeko mehatxua egin zidaten. Madrilen ez zidaten lo egiten uzten, galdeketa ugari egin zizkidaten eta ziegan tentsio handia zegoen». (...) «Beste batzuetan tortura bortitzagoak, barra bat eutsiarazi zidaten eta elektrodoak jarriko zizkidatela esan. Une gogorrenak poltsa jarri zidatenean izan ziren». (...) «Sentimenduak ugariak dira: beldurra, sufrimendua, mina».

miren azkarate. Irailaren 11n atxilotu zuten eta deklaratu ondoren bermepean aske geratu zen. «Galdeketa hasi ziren. Nahiz eta erantzunak baiezkoak edo ezezkoak izan, arropa kentzen hasi ziren. Nahiz eta erantzunak gustukoak izan edo ez, eurek arropa kentzen zidaten. Kulerotan utzi ninduten, eta erantzuna gustatu edo ez, kuleroak jaisten zizkidaten pixkanaka-pixkanaka. Orduan hilerokoarekin nengoela ikusi zuten, eta honekin ere sartzen hasi ziren. Guztiz biluzik utzi ninduten, eta galderak egiten eta oihukatzen zidaten bitartean, euretako batzuk gorputza ukitzen hasi ziren, bizkarretik hasten ziren, gero aurretik... hiru tipo zeudela esaten zidaten, eta hirurek bortxatuko nindutela ere, haietako batek hiesa zuela esaten zidaten baina ez nuela jakingo zein zen, horrela haurdun uzten baninduten edota kutsatzen bazidaten, ezin izango nuela bat ere ez seinalatu. Makurtuta eta eskuak aulki batean bermatuta jartzera behartu ninduten, eta atzetik eusten zidaten ukitzen zidaten bitartean».

(...) «Poltsa egiten zidaten bitartean, esaten zidaten helduko zela momentu bat hil nahi izango nuela eta hiltzea eskatuko nuela, eta hala izan zen, behin ni akabatzea eskatu nielako. Heldu zen momentu bat eskatu niela zerbait ematea hil nendin, nahiago nuen hil momentu hartan, egiten ari zidatena jasan baino».

oier elorza. Irailaren 6an atxilotu zuten eta deklaratu ondoren espetxeratu. «Poltsa beltz batekin burua tapatu, bi manta marroi eta lodi gorputzean inguratu eta beso eta hankak prezintatzen zizkidaten. Makila antzeko batzuekin zeloa edo zerbait biguna inguruan zutelarik bizpahiru gizonek gorputz osotik kolpatzen zidaten: bularrean, buruan, hanketan, besoetan, bizkarrean eta barrabiletan. Lurrera eroriz gero ostikoak jotzen zizkidaten gorputzean (bitartean garrasiak belarrira). Momentu horretan ez nuen gorputza sentitzen eta bertan siku geldituko nintzela pentsatu nuen. Bi egunetan zehar ia gorputz osoa gorritua izan nuen eta besoak handituta nituen». (...) «Halako batean aulki batean eserita nengoelarik guardia zibil bat nire aurrean jarri zen: Gizon handi bat, beltzarana, ile motza, betaurrekoduna eta bizar pixka batekin, honek pistola bat atera zuen eta pistolaren muturra ahoan sartu eta gatilua sakatu zuen "klik" entzun nuen eta esan zidan, hurrengoan pistolari bi bala sartuko zizkiola».

Hodei egaña. Irailaren 4an atxilotu zuten eta epailearen aurrean deklaratu ondoren espetxeratu zuten. «Asfixia: Gehien erabili zuten metodoa izan zen.Poltsa batez edo biz arnasa eteten zidaten, hasieran 10 bat segundoz eta beste batzuetan 20 bat segundoz. Horretaz gain eta egoera okerragoa egiteko, pertsona heldu bat nire biriken gainean esertzen zen, eta beste hiruk gorputza geldiarazten zidaten. Behin baina gehiagotan histeria atakeak eman zizkidaten, oihukatu eta gorputza mugitzen saiatu nintzen. Horrelako nerbio atake batean hankak gogor astindu nituen, zapatilak atera zitzaizkidan eta orpoekin lurra jotzearen ondorioz. atxiloketan izan dudan zauri bakarra orpoan izan zen, azala kenduta odoletan hasi nintzen. Asfixia, niretzat, torturarik latzena izan zen, bertan ito behar nuela uste bainuen.

aritz beristain. Irailaren 5ean atxilotu zuten eta deklaratu ondoren espetxeratu: «Poltsa eta abar egin ondoren, beste torturatu batek botatakoa janarazi zidaten. Ezezkoa esan ondoren kolpe bat eman eta burua hurbildu zidaten azkenean pixka bat jan araziz. Gero beste atxilotuaren zakila miazkatu arazi nahi izan zidaten, azkenean ez nuen egin. Eusko gudariak abestia erdarara itzuli arazi zidaten...».

Sent: Monday, October 14, 2002 10:48 AM
Subject: Tortura II

Ahur larru gorriak:
 
Konkistatzaile zuri arrazistak jarraitzen dute Pirinioko azken larru gorriak torturatzen. Tortura juridikoa Vatikanoko enperadoreak inposatu zuen 31.179an Lateranense III kontzilioan, Pirinioko larru gorrien aurka. Iparraldean, Garonako Tolosan kataroen aurka, Vaschis-en aurka, orduan Vaschis ginen Bordeletik Garonako Tolosaraino, gainontzeko nabarrak baikinen. Hegoaldean nabarris eta aragonensis, erregina errege berberak baikenituen.
 
Gaurko Ribargozako Garan orain dela 800 urteko lekukoen aitorpen beldurgarri eguneratuak azaltzen dira, Miren Azkarate, Irailaren 11n atxilotua Donostian, Alberto Gonzalez, irailaren 3an Donostian atxilotua, Hodei Larrañaga, irailaren 4an atxilotua Donostia...baina hauek 32.002. urtean, orain dela hilabete alegia.
http://www.gara.net
 
Konkista krimenik larriena da, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dena, larru gorri borrokalarienak erail eta gero konkista mantentzeko derrigorrez behar da ideologiaren laguntza errepresiboa, alegia inkisizioa, tortura, erlijioa eta konkistatzaileek ipintzen duten agintarien onarpena eta ezinbesteko kolaborazioa...ondorioak nabarmenak dira, erlijioa konkistatzaileen tresna bihurtzen da (Garaikoandere eta Konstituzio berria, jesuitak, opus diaboli, apaizak, praileak, lekaimeak...), agintariek inkisizioa, tortura eta ideien ilegalizazioa derrigorrez ipini behar dute, gizartea gaixotu eta gudara eramaten dute erremediorik gabe behin eta berriro...azken 800 urtetan bezala.
 
Konturatzen zarete ideien inkisizioak (debekua, hitz egin eta idazteko beldurrak) gurean 823 urte dituela, alegia euskal literatura gehiena, apaizek idazteaz aparte, inkisizio pean idatzita dagoela...liburu pila erreta...panorama beldurgarri honen fruitua gara gu.
 
Nik ulertu gabe nola, baina,  "herri zaharrak ez dira ez itzaltzen" eta oraindik larru gorritan larru gorriak gara, batzutan behintzat esku zabalak...
Zezen n.
 
http://www.gara.net/dosierrak/euskalgatazka/tortura/index.php