Etxera
Ahur larru gorriak (32.002-5-6an)
: RE: [euskaraz] Jexux Artze
"Entzun dadila ozenki munduko amaraunean,
Gorbeiako tontorretik behorrak
galapan jotako txalaparta "ta tun, ta tun, ta tun..."
Txalaparta bizirik beste 30.000 urtetan...irrintzia bezala...
Date: Sat Sep 23, 2000 7:17 pm
Subject:
Txalaparta Gorbeiako tontorretik
Ahur, jaur, iaur, esku zabala, ahur eskua, esku naba leinuko larru gorriak :
Igandean ikastolak antolatuta joan ginen
Gorbeiara, guraso karrozak eta antxume
gazteak...Pagomakurretik, Egiriñaoko aterpean laino itxia, tontorreko
bidetxurra ezin bilaturik, zintzarriak eta zakurren zaunkak, gure antxumeak
isilik eta bilduta lanbroan...
Iturria eta tontorraren azpiko lepoan eguzki
zoragarria, ardi mutur beltzak eta
beltzak, behorrak larrean...gurutzea...azken aldapa...
Tontorrean txalaparta eta
adarra..."tuuuuuuuuuu tuuuuuuuuuuu"...bai eta
txalaparta...behorrak galapan bezala...pankarta batzuk, zuriak, beltzak eta
gorriak, behorrak eta ardiak bezala "Euskal presoak, Euskal
Herrira".
Gure antxume gazteak txalaparta jotzen egon ziren
ere Gorbeiako tontorrean...
Entzun dadila ozenki munduko amaraunean, Gorbeiako
tontorretik behorrak
galapan jotako txalaparta "ta tun, ta tun, ta tun..."
Larru gorri hauek erotuta daude...
ttakun,ttakun
txalaparta,
ttukuna,ttukuna,
kuttuna,ttakuna,
kuttuna,
ttakun,ttakun,
txalaparta,
kulunka,kulunka,
ttukuna,kuttuna,
ttakun,ttakun,
ttakun,ttakun,ttakun,
ttakun,ttakun,ttakun,ttakun,
ttakun,ttakun,ttakun,ttakun,ttakun
ttakun,ttakun,ttakun,ttakun,ttakun,ttakun,
ttakun,ttakun,ttakun,ttakun,ttakun,ttakun,ttakun,ttakun,
Gotzon Aleman (1953-1978).
"Iraganaz" poesia liburutik hartua.
ttun-ttakun
joan da
ttun-ttakun
bizi da.
X.M.E.