> Ahur larru gorriak:
>
> Txikitan Txirrita pottoloa, (nire amona baino argalagoa), Uztapide,
Xenpelar, Goiatz-txikiko Otxandorena, Iparragirre... ezagutzen nituen,
aiton-amonek bertsoak kantatzen zizkidatelako, nire eskolako liburuetan ez
zegoen bertsolaririk...normala, parrandazaleak, mozkorrak, ateoak, alperrak eta
alaiak baitziren guztiak eta eskola berriz gauza serioa baitzen... gero Amuriza
"apaiz terrorista" ezagutu nuen, osaba bertsozalearen eskandalurako,
"...ona da baina..."
>
> Oraindik gogoratzen ditut txikitan ikasitako Xenpelarren batzuk:
>
> Iparragirre abia dela
> askori diot aritzen
> eskola ona eta musika
> orri horiekin serbitzen.
> Ni ez naiz hor ibiltzen
> kantuz dirua biltzen
> komediante moduan
> debalde pesta preparatzen det
> gogua dedan orduan.
>
> Eskola ona eta musika
> bertsolaria gainera
> gu ere zerbait izango gera
> hola hornitzen bagera.
> Zatoz gure kalera
> baserritar legera
> musika horiek utzita,
> Errenterian bizi naiz eta
> egin zaidazu bisita.
>
> Nire amaren amonak irratia azaldu zenean errieta egiten omen zien bilobei,
irratitik bertsoak entzun ahala ikasten ez zituztelako buruz, hark bakarrik
irratitik ikasi zituen, plazetan edo bertso paperetatik bizitzan ikasitakoak
baino askoz ere gehiago..."Mari Monako zazpi alaba eta batez zerurako"
ezagutzen baitzuen...
>
> Hemendik aurrera ez dugu bat ere bertsorik ikasiko Xenpelar zentroak 2.775
doinu "bakarrik" amaraunean itsatsi baitizkigu:
> http://www.bertsozale.com/selektorea.htm?5&2
> Eskerrik asko.
> Zezen n.
>
> *Gaurko Ribagorzako Garan dator notizia.