Etxera
Xabier Zabaleta Urretabizkaia, Jatorra, Intxaurrondo (Izurun) 1959-7-23,
Barakaldo 1982-7-1.
|
Xabier Zabaleta
Jatorra, jatorra,
non hago etor hadi
goiz zezenengana
Hire gorputz pizkorra
adarren aurrean
ez dut sekula ahaztuko
zezen bat ikustean.
Xabier betiko gizon
umil da bizkorra,
Herriaren alde prest
zenuen haitzkora.
Bihotzez xamur eta
ekintzez gogorra,
inolaz ez zaitugu
ahaztuko "Jatorra".
|

 |


|
Gizon haundiek izen umila daukate, Periko, Oilagorra, Aittitte,
Jatorra, Olaia
Ahur larru gorriak:
Pirinio gorriaren azken larru gorriok bertsotan
kantatzen dugu ez ahazteko...azken 32.002 urteko gure historia.
Zezen n.
Euskadiren alde izan
zinaden gudari,
azken eskaintza zein den
erakutsiz guri.
Bidea argitzeagatik
mila esker zuri,
Justo, gaur ere zara
gazteen gidari.
Justo Elizaran Sarasola, Periko, Intxaurrondo (Izurun) 1954-2-10, Baiona
1979-10-5.
Fernando "Oilagorra"
hi gudari latza,
justizia duk hire
bizian ardatza.
Gogorra izanagatik
herorren emaitza,
horrekin eman digun
askatasun giltza.
Fernando Barrio Olano, Oilagorra, Intxaurrondo (Izurun) 1953-5-2, Izurun
1982-9-26.
Santos izena eta
goitizen "Aittitte"
gizon haundiek izen
umila daukate.
Gazteak zure odola
baldin gaur badute,
denon ametsak laster
kunplituak daude.
Santos Blanco Gonzalez, Aittitte, Intxaurrondo (Izurun) 1933-11-1, Baiona
1985-6-27.