| AGUR
ETA OHORE EUSKO GUDARIA-AGUR ETA OHORE ANGEL LETE ETXANIZ Igorlea:: aurrerabolie |
| Joan den larunbatean Angel Lete Etxaniz euskal deportatuaren
gorpua aurkitu zuten bere etxeko ohean, Cabo Verden. Berriro ere estatuen deportazio estratejiak beste eusko gudari bat erail du, agerian utziz euren bake eta konponbideetarako borondatea; gerra hautua egina dute aspaldi eta soilik Herri bezela antolaturik lortuko ditugu helburu haundienak, hau da Euskal Herri euskaldun, aske eta sozialista bat. Lerro hauen bidez iritsi dadila Angelen lagun eta senide guztiei animo pilo bat momentu gogor hauetan. HERRIAK EZ DU BARKATUKO! AURRERA BOLIE! |
Herria 2000 elizako 177. zenbakian argitaratua
Historian zehar izan badira ere nirearen antzeko egoerak. Gure herriak jasan
duen saka banaketa gogor honetan, niri, deportatu modura dagokidanez, Cabo
Verdera etortzea egokitu zait. Pariseko Gobernuak berriro deportazioari ekinez,
1984an hirurogei preso politiko sakabanatu zituen munduan zehar: Panama,
Ekuador, Dominikar Errepublika, Togo eta Cabo Verde. Niri, beste kide batzuekin
batera, Cabo Verde egokitu zitzaidan, eta hemen gaude orduz geroztik. 1989
urtean, Argelen zeuden beste deportatu batzuk berriro kanporatu zituzten.
Garai hartan, mugaren bi aldeetan sozialistak zeuden gobernuan; alde batetik,
Miterrand, eta, bestetik, Gonzalez, presidente zirelarik, berriro ere martxan
jarri zuten deportazioaren zama gure herriaren aurka, gu konturatu gabe zer
ondorio ekar zezakeen horrek guztiak. Egoera politikoari buruz, urteetan zehar
BVE, GAL eta abarrek gerra zikinarekin jarraitu zuten, bidean hilak eta
detenituak sortuz. Hortxe hasi zen nire kalbarioa.
1985eko otsailean detenitua izan nintzen, lau hilabete kartzelan pasatu, eta
hilabeteetan zehar Frantziako departamendu ezberdinetan Poliziak batera eta
bestera erabilia izan ondoren, 1985eko abuztuan Cabo Verdera deportatua izan
nintzen, Parisetik Dakarrera eta Dakarretik Cabo Verdera. Azkeneko bidaia
honetan pasaiari zibil bakarra ni izanik, betiere frantses poliziekin bidaiatuz
heldu nintzen. Herrialde ezezaguna zen niretzat Cabo Verde, ez bainekien nora
ekarriko ninduten azken momenturaino. Herrialde honek ez du gure herriarekin zer
ikusirik, eta, beraz, horrek eragin psikologiko handia izan du urteen poderioz
niregan. Kultura eta balio ezberdinak dituztenez, eta nere herriaregandik hain
urrun egonez eta hori gutxi balitz, itsasoz inguratuta, ezin baitugu ahaztu
Cabo Verdeko lurraldeak irlak direla bakardadearen sentsazioa barneratuz joan
da; natura bera ere alde batetik, itsasoa eta, bestetik, hemengo lehortasuna
etsai bi-hurtzen delarik. Gehienetan itsasoaren zabaltasuna askatasunaren irudia
izaten omen da; gure egoera honetan, alderantzizko eragina sortu du nire
barruan, hau da, hesia/kartzelaren sentsazioa.
Deportazioaren helburua, jakina, pertsonaren izaera eta bere balio guztiak
desegitea da sinestu eta bizi izan dugun guztia alde batera utziz eta gure
nortasuna galtzeraino bultza dezake. Okerrena da, nahiz eta jakin norberaren
deportazioaren hasiera noiz izan zen, ez dakigula hau dena noiz bukatuko den;
deportazioa ez delako epaiketa baten emaitza; izan ere, ez baikaude ez epaituak
ez eta kondenatuak ere. Nolabait esateko, deportazioa ilegala da. Juridikoki,
deportazioa ez dago inon jasota, gobernutik gobernura hartutako erabakien
emaitza da, eta nazioarteko erakundeek ez dute inongo salaketarik egiten,
horrelako ilegalitateak egiten jarraitzeko posibilitateak erraztuz.
Zaila baldin bada kultur eta gizarte ezberdin batean bizitzea, Euskal Herritik
Cabo Verdera dagoen distantzia guztia kontuan izanik, beste zama batzuk ere
badakartza, hala nola ekonomikoak, afektiboak, kulturalak eta abar. Infor-
mazioa jasotzen badut ere, zaila da gauza batzuk ulertzea; eta eguneratuta
egotea, askoz ere zailagoa. Dena oso azkar baitoa, eta distantzia tartea, gehi
hemen daramadan urte kopurua (16 urte) kontuan hartuz, oraindik ere zailagoa
egiten zait Euskal Herriko egoeran kokatzeko.
Alor ekonomikoan, egoera ezberdinak izan badira ere, norbera bere erara moldatu
beharra izan dugu geure bizitza ateratzeko, eta ahaztu gabe, betiere, egoera hau
errazteko, familiarkoen laguntza ezinbestekoa dela. Familiakoei buruz, esan
beharra daukat, urteotako joan-etorriak oso gogorrak direla beraientzat, beren
gain baitago ardura guztia; adibidez, urteetan zehar egindako bidaiak eta
nolakoak gainera jasan behar izan dituzte. Eskerrak beraiek hor daudela gure
ondoan.
Kulturalki, herrialde honen izaera gurearekin konparatuz desberdina izanik ez da
batere erraza izan hemen egokitzea, eta batez ere geure herrira begira
gaudenean. Egoera honek ondorio nabarmenak izan ditu neure bizitzan. Nahiz eta
familiakoen bisitak eduki eta ez beharko nukeen guztietan, beste arazo
batzuen artean, nire herriarekiko eta nire kulturarekiko daukadan beharraren
hutsune handia sentitu dut, nire urruntasun gordin honek oraindik ere gogorragoa
eginez deportazioa.
Gizarte honetako harremanei buruz, eskerrak ikasketak egiteko aukera izan dudan.
Horrek asko lagundu dit gizarte honetan txertatzen, ogibidea nereganatzeko, alde
batetik, eta, bestetik, gizarte honen esparru gehiago ezagutzeko, eta bide batez
nire esku dagoena beraiei eskaintzeko.
Euskal Herriaren konponbideari buruz, nire iritzia da lehenik abertzaleen artean
konpontzeko bideak jorratu beharko genituzkeela, eta, hortik abiatuz, Euskal
Herriari zor zaizkion eskubide demokratikoak lortzeko aukerak erraztu
daitezkeela pentsatzen dut. -
2001eko abenduaren 22an
Cabo Verden
Angel LETE ETXANIZ