Etxera
Doinuak:
Eusko
gudariak gara
Gernikako
arbola
Nabar
gudariak gara
Nabarrako
Gorteen Ereserkia
Ahur
jaunak
National
hymn of Navarre 1838. Henry Wilkinson
Ahur
esku Olaia
Bertsozale elkartea:
http://www.bertsozale.com
http://www.bertsozale.com/selektorea.htm?5&2
(3.000 doinu)
astelehena, 2002.eko urriak 7
Xenpelar, 2.775 doinu amaraunean
Ahur larru gorriak:
Txikitan Txirrita pottoloa, (nire amona baino
argalagoa), Uztapide, Xenpelar, Goiatz-txikiko Otxandorena, Iparragirre... ezagutzen
nituen, aiton-amonek bertsoak kantatzen zizkidatelako, nire eskolako
liburuetan ez zegoen bertsolaririk...normala, parrandazaleak, mozkorrak,
ateoak, alperrak eta alaiak baitziren guztiak eta eskola berriz gauza serioa
baitzen... gero Amuriza "apaiz terrorista" ezagutu nuen, osaba
bertsozalearen eskandalurako, "...ona da baina..."
Oraindik gogoratzen ditut txikitan ikasitako
Xenpelarren batzuk:
askori diot aritzen
eskola ona eta musika
orri horiekin serbitzen.
Ni ez naiz hor ibiltzen
kantuz dirua biltzen
komediante moduan
debalde pesta preparatzen det
gogua dedan orduan.
Eskola ona eta musika
bertsolaria gainera
gu ere zerbait izango gera
hola hornitzen bagera.
Zatoz gure kalera
baserritar legera
musika horiek utzita,
Errenterian bizi naiz eta
egin zaidazu bisita.
Nire amaren amonak irratia azaldu zenean errieta
egiten omen zien bilobei, irratitik bertsoak entzun ahala ikasten ez
zituztelako buruz, hark bakarrik irratitik ikasi zituen, plazetan edo bertso
paperetatik bizitzan ikasitakoak baino askoz ere gehiago..."Mari
Monako zazpi alaba eta batez zerurako" ezagutzen baitzuen...
Hemendik aurrera ez dugu bat ere bertsorik ikasiko
Xenpelar zentroak 2.775 doinu "bakarrik" amaraunean itsatsi
baitizkigu:
Eskerrik asko.
Zezen n.
*Gaurko Ribagorzako Garan dator notizia.