http://www.udalbiltza.net
Ahur Hartz (Ursus Navarrensis):
Bertan nengoen eta nazioarteko konferentziari, Nafarroako Gorteen ereserkia
zutik abestuta eman zitzaion amaiera, oholtza gainean munduko larru beltz
eta gorrien ordezkariak, pantaila erraldoian azaldu ziren ereserkiaren
hitzak karaokea balitz bezala, Kursaaleko aretoa lepo beteta, txistularien
doinuaren laguntzarekin, guztiok zutik abestu genuen eta ikaragarria izan
zen.
Bukatu ahala isilune luzea, inor ez zen mugitzen eta ematen zuen "Eusko
Nabar gudariak" abestuko zela irrintzi eta guzti, baina inor ez zen
abesten
hasi eta azkenean kostata munduko eta Pirinioko larru beltz eta gorriak
mugitzen hasi ginen... zerbaiten falta nabarmena somatuta, irrintziak eta
gorak, nire iritzirako.
Nafarroako Gorteen ereserkiaren hitzak ez nituen pantailatik kopiatu, baina
aldemenean nituen abesbatzakoei eskatu nien eta partitura eta guzti eman
zidaten. Baliteke pantailan azaldu ziren bertsoak eta hitzak beste batzuk
izatea (oso antzekoak), nire
mezuan partituran azaltzen direnak dira. Ez dut begiratu
http://www.udalbiltza.net -en.
Beste kuriosidade bat, sarreran eta irteeran
http://www.nabarralde.com
-en
Haria aldizkari berria saltzen egon ginen, zuk aipatu duzuna, Urzainkiren
Konstituzioak, Jon Oria, Anacleto Ortueta Azkuenaga bilbaotarraren NABARRA
Estado Político de Vasconia, Europako orain dela 500 urteko mapak non
azaltzen diren Portugal, Gaztela, Aragoia, Eskozia, Bretainia eta Nafarroako
Erresumak, eta konferentzian zeuden %20ak aldizkaria erosi zuen.
Zein da hartzen HYMNO NATIONALA?
Ongi izan. Zezen n.